FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

[B multzoa • FINALA] Bizkerre – Añorga, abuztuaren 29an, Aretxabaletan

2021/08/23

XI. Euskal Herria Kopako ‘B Multzoko’ finalean arituko dira Bizkerre eta Añorga, finalerdietan Oiartzun eta San Ignacio garaitu ondoren

Finala Ibarra futbol zelaian jokatuko da, Aretxabaletan, abuztuaren 29an, igandearekin,  eguerdiko 12:00etan hasita.

Izan ere, Bizkerrek 2-0 irabazi zuen Oiartzunen kontrako finalerdian eta, bere aldetik, Añorga ere 2-0 nagusitu zen San Ignacioren aurka jokatutako partidan.

Aurtengo XI. Euskal Herria Kopa egutegiaren arazoengatik ezin izan da Kopa jokatu ohi den piramide estiloan burutu. Hala ere, Euskal Herria Koparen ezaugarri nagusia herrialde guztietako taldeen parte hartzea izanik, multzo bi antolatu dira. Azken batean, modu paraleloan jokatzen ari diren bi torneo dira. Aurten, beraz, txapeldun bi izango ditugu XI. Euskal Herria Kopa edizio honetan.

Sarrerak

Sarrerak doan izango dira aforoa bete artean. Bestela ere, agintariek ezarritako arauak zorrotz gordeko dira.

 

Realak irabazi zuen iazko X.Euskal Herria Kopa 2020

DATA
TALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
[FINALERDIA]
2021.08.22
12:00 LOINAZ
Reala
3-4Alavesehkirola.eus
[FINALERDIA]
2021.08.22
12:00 FADURA
Athletic4-0Eibarehkirola.eus
[3/4 POSTUA]
2021.08.28 18:00 OÑATI
Reala2-1Eibarehkirola.eus
[FINALA]
2021.08.29
16:00 ZARAUTZ
Athletic2-1Alavesehkirola.eus
DATA
TALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
2021.08.14 12:00
MUTILBEITI
Mutilvera
1-5Oiartzunehkirola.eus
2021.08.14 18:00
AÑORGA
Añorga9-0Angeluko Isatsakehkirola.eus
2021.08.14 18:00
SAN IGNACIO
San IgnacioØGasteizko Aurreraehkirola.eus
2021.08.21 18:00
San Ignacio
San Ignacio0-2Añorgaehkirola.eus
2021.08.22 12:00
Oiartzun
Oiartzun0-2Bizkerreehkirola.eus
FINALA
2021.08.29 12:00 ARETXABALETA
Bizkerre0-1Añorgaehkirola.eus

 

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa

Share This