FUTBOLA / XIII. EUSKAL HERRIA KOPA

Reala “B”-k eraman du bere kategoriako txapela

2023/09/03

“B” mailako finalean 0-2 nagusitu dira txuriurdinak Athletic C-ren aurka

 

Euskal Herria Kopa bi mailetan antolatu da aurten ere, taldeen egutegiak ez digulako beste aukerarik utzi. ‘B’ maila izendatu dugun kategorian ere bi multzo izan ditugu: A multzoan aritu dira Athletic C, Eibar C, Berriozar eta San Ignacio, eta B multzoan berriz, Real Sociedad B, Mulier eta Arratia.

A multzoari dagokionez, Athletic C taldea izan da jaun eta jabe, jokatutako hiru partidak irabazita eta gol zaparrada lortuz. Bigarren eta hirugarren San Ignacio eta Berriozar izan dira, hurrenez hurren, biak lau punturekin, eta Eibar C sailkatu da laugarren postuan.

“A” MULTZOKO SAILKAPENA

TALDEAPt.JIBGAGKG
ATHLETIC C93300142
SAN IGNACIO4311177
BERRIOZAR4311178
EIBAR C03003112

B multzoan aldiz, Reala B-k eskuratu du multzoko lidergoa bere bi norgehiagokak emaitza berdinarekin irabaziz (2-0). Bigarren postua Mulierrentzat izan da Arratia garaitu ondoren, eta azken hauek sailkatu dira hirugarren postuan.

“B” MULTZOKO SAILKAPENA

TALDEAPt.JIBGAGKG
REALA B6220040
MULIER3210112
ARRATIA0200203

Beraz, Reala B eta Athletic C sailkatu ziren finalerako, zeina Durangon jokatu zen atzo, irailak 2, Tabirako futbol zelaian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Bertan, Reala nagusitu zen 0-2 zurigorrien aurkako lehian, hartara bere kategoriako txapela jantzi zutelarik. Sailkapen fasean jokaturiko bi partidetan ere emaitza berdinarekin gailendu zitzaizkien txuriurdinak Arrratia eta Mulier taldeei.

Atzo jokatu zen ere, Arratia eta Eibar C-ren arteko neurketa, Igorren, arratsaldeko 15:30ean. Berdinketa izan ostean (2-2), gol averageagatik sailkatu da bosgarren Arratia eta seigarren Eibar C. 

Bestalde, gaur jokatu da “B” kategoriako hirugarren eta laugarren postuak zehazteko lehia, San Ignacio eta Mulierren artekoa, San Ignacioko udal kiroldegian, eguerdiko 12:00etan hasita. Lehia parekatua izan da eta azkenean bana berdindu dute markagailuan. Penaltietan berriz,  4-3 irabazi du San Ignaciok, hartara B mailako hirugarren postua eskuratuz, Mulier laugarren sailkatu delarik

‘B’ maila. Egutegia | Emaitzak

'B' MAILA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
A multzoa
2023.08.16 18:00
UDAL KIROLDEGIA
San Ignacio
San Ignacio
5 - 0
Eibar Cehkirola.eus
2023.08.16 20:00
Berriozar
Berriozar
1 - 6Athletic Cehkirola.eus
2023.08.19 17:30
UNBE
Eibar
Eibar C 0 - 2Athletic Cehkirola.eus
2023.08.19 12:15
Berriozar
Berriozar
1 - 1San Ignacioehkirola.eus
2023.08.26 12:15
Berriozar
Berriozar
5 - 1Eibar Cehkirola.eus
2023.08.26 17:00
UDAL KIROLDEGIA
San Ignacio
San Ignacio
1 - 6Athletic C
ehkirola.eus
B multzoa
2023.08.19 11:00
URBIETA Igorre
Arratia / 0 - 2 / Reala Behkirola.eus
2023.08.23 19:00
SAN DONATO
Etxarri
Mulier 0 - 2 Reala B ehkirola.eus
2023.08.26 12:15
Mulier
Mulier 1 - 0 Arratiaehkirola.eus
'B' 5/6
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02
Arratia2 - 2Eibarehkirola.eus
'B' 3/4
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.03San Ignacio1 - 1Mulier ehkirola.eus
'B' FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Athletic C0 - 2 Reala Behkirola.eus

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: XI. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: XII. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa

Mastodon

Loading Mastodon feed...
Athleticek irabazi du Euskal Herria Kopa

Athleticek irabazi du Euskal Herria Kopa

Lehen zati zirraragarri baten ondoren, Athletic heldu da 2-3 aurretik markagailuan atsedenaldira, eta jada 80. minutuan Ane Azkonak sarturiko bigarren golarekin erabakita utzi dute neurketa zurigorriek (2-4)