FUTBOLA / XIII. EUSKAL HERRIA KOPA

Athleticek irabazi du Euskal Herria Kopa

2023/09/03

Reala eta Athletic jokatu dute EH Kopako “A” mailako finala, Lezama 2 futbol zelaian, non zurigorriek jantzi duten txapela 2-4 irabazita

 

Athleticek bederatzigarrenez irabazi du Euskal Herria Kopa, Lezama 2 futbol zelaian lehiaturiko finalean nagusitu ondoren. Guardian (Araba) zen jokatzekoa partida, baina, euriteen ondorioz, zelaia oso gaizki zegoen eta lekuz aldatzea erabaki zen.

David Aznarren eta Natalia Arroyoren taldeentzat denboraldiaurreko azken partida izan da. Hamahirugarren aldia du txapelketak, eta garaikurra altxatzea lortu duten talde bakarrak dira. Gaurkoarekin, zuri-gorriek bederatzi aldiz irabazi dute, eta txuri-urdinek, lau.

Athletic jaun eta jabe izan da partiduaren hasieran eta, Aranak eta Marianak pare bat aukera izan ostean, azkar batean 0-2 aurreratu da markagailuan Cerro eta Azkonaren golei esker. 13. minutuan Mariana Cerro Athleticeko erdilaria eskumaldetik sartu da Realaren arean eta zartako bikain batekin partidako aurreneko gola erdietsi du. Handik gutxira, 19 minutuan, Aranaren erdiraketa gozoa baliatuta, Ane Azkonak buruz sartu du bigarren gola.

23. minutuan Realaren lehen aukera iritsi da, zutoinean jo baitu Irisen jaurtiketak. Txuriurdinen suspertze horren ondorioz, 31. minutuan Nerea Eizagirrek banakako jokaldi bikaina egin eta gol ikaragarria sartu du. Eta handik 6 minutura Synne Jensenek markagailua berdindu du, Nanclaresen irteera aprobetxatu eta buelta erdian ezkerkada batekin areatik kanpo gola sartuta.

Bazirudien atsedenaldira ados helduko zirela baina lehen zatiko luzapenean, Paula Aranak berriro ere aurreratu zituen zurigorriak (45+4´), aldaratze bat baliatuta.

Bigarren zatia ez da hain zirraragarria izan, baina Reala hobeto aritu da eta berdinketa lortzeko aukerak izan ditu. Franssik oso gertu izan du gola Quiñonesen aurka egindako jaurtiketa batekin. Aukerarik onena Nora Sarriegiren bitartez iritsi da, langa jo duen urrutiko erremate baten ostean. Lorenak ere beste bat sortu du, Quiñonesekin gola saihestuz.

Hala ere, 80. minuturarte itxoin behar izan dugu hurrengo gola ikusteko, atezainaren zoritxarreko jokaldi batean Ane Azkonak bere bigarren gola sartu eta neurketa erabakita utzi duen arte.

⚽️ Mariana, min. 13’
⚽️ Azkona, min. 19’
⚽️ Nerea Eizagirre, min. 31’
⚽️ Jensen, min. 37’
⚽️ Paula Arana, min. 45+4
⚽️ Azkona, min. 80

ZORIONAK BA JOKALARI ZURIGORRIEI, XIII. EUSKAL HERRIA KOPAKO TXAPELDUNAK !!!

Aurtengo XIII. Euskal Herria Kopa Jon Esturo Loiolaren omenez jokatu da. Euskal Herria Kirola elkarteko talde sortzailekoa izan zen Jon Esturo, eta, bereziki, Euskal Herria Kopako sustatzailea. Jon Esturo Loiola 2022ko azaroan hil zen eta gure kidea omentzeko, finalaren atarikoan, bere alaba Garazik, ohorezko sakea egin zuen bi taldeetako kapitainek kamiseta bana eman ondoren, zaleen txaloen artean.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Lete, Emma, Aparicio, Tejada, Izarne (Sarriegi, min. 76), I. Arnaiz (Viles, min. 76), Andreia, Amaiur, Franssi (Mirari, min. 76), N. Eizagirre (kap.) eta Jensen (Lorena, min. 64).

Athletic Club: Nanclares (Quiñones, min. 46), Elexpuru, Maddi, M. Zubieta, Nerea Nevado (Eunate, min. 84), Itxaso, Mariana (kap.) (Amaia M., min. 84), Pinedo, Azkona (P. Zugasti, min. 84), Arana (Gara, min. 76) eta Sanadri (S. Ortega, min. 66).

Golak: 0-1: Mariana Cerro, min. 13; 0-2: Azkona, min. 19; N. Eizagirre, min. 31; 2-2: Jensen, min. 37; 2-3: Arana, min. 45+4; 2-4: Azkona, min. 80

Epailea: Martín Pérez. Txartelik gabe.

‘A’ maila. Egutegia | Emaitzak

'A' MAILA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
A multzoa
2023.08.12 19:00
BASOZABAL Sondika
Bizkerre
0 - 0
Alavesehkirola.eus
2023.08.18 18:30
SARRIENA Leioa
Bizkerre
0 - 7 Realaehkirola.eus
2023.08.26 18:30
EL PRAO Guardia
Alaves 0 - 4 Realaehkirola.eus
B multzoa
2023.08.12 19:00
FANDERIA Errenteria
Eibar 3 - 0 Osasunaehkirola.eus
2023.08.16 19:00
LEZAMA 2
Lezama
Athletic 1 - 1Eibarehkirola.eus
2023.08.20 12:00
EL PORTARRON Mendigorria
Osasuna 1 - 5Athleticehkirola.eus
'A' 5/6
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Osasuna3 - 0Bizkerreehkirola.eus
'A' 3/4
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Eibar5 - 0Alavesehkirola.eus
'A' FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.03 16:00
LEZAMA 2 ~ ETB ~
Athletic4 - 2Realaehkirola.eus

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: XI. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: XII. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa

Mastodon

Loading Mastodon feed...