FUTBOLA / XIII. EUSKAL HERRIA KOPA

Amaitu da XIII. Euskal Herria Kopa, Jon Esturo gogoan

2023/09/08

Abuztuaren 12an jokatu ziren XIII. Euskal Herria Kopa 2023 edizioaren lehen partidak, eta azkenekoa berriz, Reala eta Athleticen arteko A mailako finala, pasa den igandean, irailak 3, lehiatu zen arratsaldeko 16:00etan hasita, aurtengo edizioari amaiera emanez.

Guztira, 10 klubetako 13 talde aritu dira lehian, Athletic, Reala eta Eibarren lehen eta bigarren taldeak izan baitira ‘A’ zein ‘B’ mailetan: Alaves, Osasuna, Athletic, Real, Bizkerre, Arratia, Berriozar, Eibar, Mulier, San Ignacio, Reala B, Athletic C eta Eibar C.

Bi mailetan antolatu da txapelketa aurten ere, taldeen egutegiak ez digulako beste aukerarik utzi. Berez, Euskal Herria Kopa lehiaketa batean jokatzekoa da, Euskal Herriko herrialde guztietako taldeen artean, behetik gorako formatoan onenak finalera iristeko aukera izanda behintzat. Aurten ere ezin izan dugu horrela antolatu baina jarraituko dugu bestelako aukerak aztertzen Koparen berezko egitura bueltatzeko hurrengo edizioetan, azken urteetan behintzat beste aukerarik izan ez badugu ere.

“A” KATEGORIA

A kategorian Bizkerre, Osasuna, Athletic, Reala, Alaves eta Eibar izan dira, bi multzotan banatuta. ‘A multzoan’ Reala erabat nagusitu zen sailkapen fasean, orotara 6 puntu pilatuta, eta finalerako txartela aise eskuratuta. Alaves geratu zen bigarren eta Bizkerre hirugarren, biak puntu bakarrarekin, gol averageagatik erabaki zirelarik postuak.

“A” multzoko sailkapena

TALDEA Pt. J I B G AG KG
REALA 6 2 2 0 0 11 0
ALAVES 1 2 0 1 1 0 4
BIZKERRE 1 2 0 1 1 0 7

‘B multzoan’ berriz, Eibar, Osasuna eta Athletic aritu ziren. Athletic izan zen azkenean aurrena, Eibar bigarren eta Osasuna hirugarren, honakoan ere gol averageak zehaztu zuelarik finalerako txartela.

“B” multzoko sailkapena

TALDEA Pt. J I B G AG KG
ATHLETIC 4 2 1 1 0 6 2
EIBAR 4 2 1 1 0 4 1
OSASUNA 0 2 0 0 2 1 8

Beraz, Reala eta Athletic sailkatu ziren “A” mailako finalerako, zeina Lezama 2 futbol zelaian jokatu zen, irailaren 3an, igandea,  arratsaldeko 16:00etatik aurrera, non zurigorriek jantzi zuten txapela 2-4 irabazita. Eibarrek eskuratu zuen A mailako hirugarren postua, Alavesi 5-0 irabazita eta Osasuna sailkatu zen bosgarren Bizkerreren aurkako lehia 3-0 irabazi ostean.

🏆 XIII.EHKopa ⚽
A KATEGORIAKO SAILKAPENA
1 ATHLETIC
2 REALA
3 EIBAR
4 ALAVES
5 OSASUNA
6 BIZKERRE

“B” KATEGORIA

B’ maila izendatu dugun kategorian ere bi multzo izan ditugu: A multzoan aritu dira Athletic C, Eibar C, Berriozar eta San Ignacio, eta B multzoan berriz, Real Sociedad B, Mulier eta Arratia. Liga formatuan jokatu da eta multzo bakoitzeko irabazleak sailkatu ziren finalerako.

A multzoari dagokionez, Athletic C taldea izan zen jaun eta jabe sailkapen fasean, jokatutako hiru partidak irabazita eta gol zaparrada lortuz. Bigarren eta hirugarren San Ignacio eta Berriozar izan ziren, hurrenez hurren, biak lau punturekin, eta Eibar C sailkatu zen laugarren postuan.

“A” multzoko sailkapena

TALDEA Pt. J I B G AG KG
ATHLETIC C 9 3 3 0 0 14 2
SAN IGNACIO 4 3 1 1 1 7 7
BERRIOZAR 4 3 1 1 1 7 8
EIBAR C 0 3 0 0 3 1 12

B multzoan aldiz, Reala B-k eskuratu zuen multzoko lidergoa bere bi norgehiagokak emaitza berdinarekin irabaziz (2-0). Bigarren postua Mulierrentzat izan zen eta Arratia sailkatu zen hirugarren postuan.

“B” multzoko sailkapena

TALDEA Pt. J I B G AG KG
REALA B 6 2 2 0 0 4 0
MULIER 3 2 1 0 1 1 2
ARRATIA 0 2 0 0 2 0 3

Beraz, Reala B eta Athletic C sailkatu ziren finalerako, zeina Durangon jokatu zen irailaren 2an, Tabirako futbol zelaian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bertan, Reala nagusitu zen 0-2 zurigorrien aurkako lehian, hartara bere kategoriako txapela jantzi zuelarik. Hirugarren eta laugarren postuak zehazteko lehian, San Ignacio penaltietan nagusitu zitzaion Mulierri. Arratia sailkatu da bosgarren gol averageagatik  Eibar C-ren aurka 2-2 berdindu ostean eta eibartarrak izan dira seigarren, beraz.

🏆 XIII.EHKopa ⚽
B KATEGORIAKO SAILKAPENA
1 REALA B
2 ATHLETIC C
3 SAN IGNACIO
4 MULIER
5 ARRATIA
6 EIBAR C

Jon Esturo Loiola gogoan

Jon Esturo Loiolaren omenez jokatu da aurtengo XIII. Euskal Herria Kopa hau. Euskal Herria Kirola elkarteko talde sortzailetakoa, kidea eta, bereziki, Euskal Herria Kopako sustatzailea, Jon Esturo Loiola 2022ko azaroan hil zen. Bera omentzeko, aurtengo Euskal Herria Kopako finalaren atarikoan, bere alaba Garazik, ohorezko sakea egin zuen bi taldeetako kapitainek kamiseta bana eman ondoren, zaleen txaloen artean.

 

‘A’ maila. Egutegia

'A' MAILA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
A multzoa
2023.08.12 19:00
BASOZABAL Sondika
Bizkerre
0 - 0
Alavesehkirola.eus
2023.08.18 18:30
SARRIENA Leioa
Bizkerre
0 - 7 Realaehkirola.eus
2023.08.26 18:30
EL PRAO Guardia
Alaves 0 - 4 Realaehkirola.eus
B multzoa
2023.08.12 19:00
FANDERIA Errenteria
Eibar 3 - 0 Osasunaehkirola.eus
2023.08.16 19:00
LEZAMA 2
Lezama
Athletic 1 - 1Eibarehkirola.eus
2023.08.20 12:00
EL PORTARRON Mendigorria
Osasuna 1 - 5Athleticehkirola.eus
'A' 5/6
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Osasuna3 - 0Bizkerreehkirola.eus
'A' 3/4
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Eibar5 - 0Alavesehkirola.eus
'A' FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.03 16:00
LEZAMA 2 ~ ETB ~
Athletic4 - 2Realaehkirola.eus

‘B’ maila. Egutegia

'B' MAILA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
A multzoa
2023.08.16 18:00
UDAL KIROLDEGIA
San Ignacio
San Ignacio
5 - 0
Eibar Cehkirola.eus
2023.08.16 20:00
Berriozar
Berriozar
1 - 6Athletic Cehkirola.eus
2023.08.19 17:30
UNBE
Eibar
Eibar C 0 - 2Athletic Cehkirola.eus
2023.08.19 12:15
Berriozar
Berriozar
1 - 1San Ignacioehkirola.eus
2023.08.26 12:15
Berriozar
Berriozar
5 - 1Eibar Cehkirola.eus
2023.08.26 17:00
UDAL KIROLDEGIA
San Ignacio
San Ignacio
1 - 6Athletic C
ehkirola.eus
B multzoa
2023.08.19 11:00
URBIETA Igorre
Arratia / 0 - 2 / Reala Behkirola.eus
2023.08.23 19:00
SAN DONATO
Etxarri
Mulier 0 - 2 Reala B ehkirola.eus
2023.08.26 12:15
Mulier
Mulier 1 - 0 Arratiaehkirola.eus
'B' 5/6
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02
Arratia2 - 2Eibarehkirola.eus
'B' 3/4
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.03San Ignacio1 - 1Mulier ehkirola.eus
'B' FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Athletic C0 - 2 Reala Behkirola.eus

EUSKAL HERRIA KOPAREN HISTORIKOA

EDIZIOAZELAIADATATXAPELDUNAEMAITZATXAPELDUNORDEA
I. EH KopaBakio2011Athletic4-1Real Sociedad
II. EH KopaBeasain2012Real Sociedad2-0Athletic
III. EH KopaAzpetia2013Athletic1-0Real Sociedad
IV. EH KopaBilbo
2014Athletic3-1Real Sociedad
V. EH KopaZarautz2015Athletic1-0Real Sociedad
VI. EH KopaGernika2016Athletic3-0Real Sociedad
VII. EH KopaElgoibar2017Athletic3-0Real Sociedad
VIII. EH KopaZornotza2018Athletic5-1Real Sociedad
IX. EH KopaAzpeitia2019Real Sociedad3-0Athletic
X. EH KopaZornotza2020Real Sociedad0-0 (penː8-7)Athletic
XI. EH KopaZarautz2021Athletic2-1Alaves
XII. EH KopaAzkoitia2022Real Sociedad4-1Alaves
XIII. EH KopaLezama2023Athletic4-2Real Sociedad

 

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: XI. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: XII. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa

Mastodon

Loading Mastodon feed...
Athleticek irabazi du Euskal Herria Kopa

Athleticek irabazi du Euskal Herria Kopa

Lehen zati zirraragarri baten ondoren, Athletic heldu da 2-3 aurretik markagailuan atsedenaldira, eta jada 80. minutuan Ane Azkonak sarturiko bigarren golarekin erabakita utzi dute neurketa zurigorriek (2-4)