FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Athletic buruan, lehen buelta amaituta

by | 2019/12/24

Athletic da neguko txapelduna

IV. Euskal Herria Txapelako lehen bueltako azken partida jokatuta, Osasuna 3-4 Reala emaitzarekin, ez da aldaketarik izan sailkapenaren ordenean, baina konklusio pare bat ateratzeko aukera ematen digu: Baga, Athletic buruan dago lehen buelta amaitzean. Eta, biga, Reala sendotu egin da bigarren postuan. Hartara, biak ala biak dira une hoetan finala jokatzeko aukera handien dituztenak, gerora zer gertatuko den hipotesiak besterik ez badira ere.

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

IV. Euskal Herria Txapelaren hamargarren partida Realak irabazi zuen Osasunaren etxean, Sadarren. Hartara, puntuak Realarentzat, eta puntu horiekin nabarmen gora egin du Donostiako taldeak sailkapenean, bigarren postuan nabarmen aldarrikatzeko, bigarren bueltari begira gairtzeko lehian izango dela iragarriz.

Beraz, Athletic dugu buruan, lehen bueltako lau partidak jokatuta, hamar punturekin. Bigarrenari, Realari, puntu bakarra ateratzen dizkio orain. Biak ala biak IV. Euskal Herria Txapela irabazteko faboritoak lehen buelta amaituta dugunean. Hirugarrena, Osasuna, Athleticetik sei puntura dago; erdialdean kokatuta, beraz. Alaves eta Eibar azken postuetan daude, hauek bai, beherago sartuta. Alavesen gainean ezin gauza handirik esan, orain arte ez da oso fin ibili IV. Euskal Herria Txapelan jokatu dituen partidean. Izan ere, lau partidetatik Eibarri irabazitako puntuak besterik ez du zakuan. Eibarren kasuan, okerrago baina, bi puntu bakarrik dituelako. Une honetan sailakpeneko azken lekuan dago III. Euskal Herria Txapelako irabazlea, lau partida jokatuta, puntu birekin, bigarren bueltari begira.

Oraintxe bertan, bada, arestian esan bezala, Athletic eta Reala dira faboritoak IV. Euskal Herria Txapelako finala jokatzeko, baina sailkapena, emaitzak bezala, erruleta modura ibiltzen da batzuetan, eta emoziorik ez da faltako, azken emaitza ezatutu artean behintzat.

Hurrengo partida

Otsailaren bederatziko asteburuan jokatuko da hurrengo partida, edizio honetako hamaikagarrena eta bigarren bueltako lehena, Alavesen eta Eibarren artean, Mendizorrotzan. Azken postuetan ari dira biak eta gora egiteko aukera izango dute, aurrera begira sailkapenean egingo duten bidean. Lehenengo bueltan, azaroaren 24an jokaktu zuten biek Ipuruan, eta orduko partida hartako emaitza Eibar 0-2 Alaves izan zen. Bertan lortu zituen Alavesek sailkapenean dituen puntu guztiak.

Reala 2-0 Osasuna

Reala 2-0 Osasuna

VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren lehen partida izan da. Brais Mendezek eta Sorlothek egin dituzte Realaren golak

Emaitzak ~ Egutegia

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna