FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Athletic 2-0 Reala

2019/08/31

Argazkia: Monika del Valle | FOKU


FITXA TEKNIKOA:


Athletic 2-0 Reala


ATHLETIC: Unai Simon, Capa, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri, Dani Garcia, Unai Lopez (Beñat, 66. min), Muniain, Raul Garcia, Cordoba (Ibai, 73. min) eta Williams (Aduriz, 86. min).


REALA: Moya, Zaldua, Zubeldia, Diego Llorente, Aihen, Illarramendi (Portu, 36. min), Merino, Odegaard, Janujaz (Sangalli, 78. min), Willian Jose (Isak, 55. min) eta Oyarzabal.


GOLAK:
1-0

: Williamsek (11. min.).
2-0: Raul Garciak (27. min.)


EPAILEA: Estrada Fernandez. Txartel horiak: Athleticeko Raul Garciari, eta Iñigo Cordobari; eta Realeko Zalduari, eta Porturi.


BESTELAKOAK: 46.697 ikusle San Mames estadioan.

ARGAZKI GEHIAGO:

Batek ahal, besteak ahul

Jon Ander De la Hoz

Athleticek irabazi du Realaren aurkako euskal derbia, lehen zatian bi gol egin ostean. Etxekoek aise azpiratu dituzte txuri-urdinak, intentsitate handiz arituta

Asmoak ezin hobeto bete zituen Athleticek, eta gidoia okertuta aritu zen Reala atzo San Mamesen jokatutako euskal derbian. Bi taldeak garaipenaren bila atera baziren ere, neurketa hasi orduko etxekoen aldera egin zuen balantzak, eta halaxe geratu zen partidak iraun zuen bitartean. Ahala erakutsi zuten zuri-gorriek; ahulduta aritu ziren txuri-urdinak.

Intentsitate handiarekin zelairatu ziren Athleticekoak, eta berehala hartu zuten partidaren gidaritza. Estutu egin zituzten Realekoak; kokatu ezinik egon ziren Imanol Alguacilen jokalariak lehen zati osoan, eta bilbotarren presioak ito egin zituen.

Neurketa zakarra izan zen hasieratik. Bi taldeetako jokalariak sarri egon ziren lurrean, jasotako kolpeengatik. Egoera horretara hobeto moldatu zen Athletic. Presio itzela egin zien donostiarrei, eta izugarri zaildu zien baloia atzeko lerrotik ateratzea.

Halako jokaldi batean iritsi zen Gaizka Garitanoren taldearen estreinako gola. Realak kanpora botatako baloi baten ostean albotik atera zuten zuri-gorriek, eta Ander Capari iritsi zitzaion baloia. Eskuin hegaletik sartu zen Portugaletekoa, eta haren erdiraketa Iñaki Williamsi iritsi zitzaion. Ez zuen barkatu aurrelariak, eta partidako lehen gola sartu zuen. 11. minutua zen.

Gozo ari zen Athletic, eta non zegoen ere ez zekien Realak. Erabat galduta zegoen zelaian, etxekoen presioak erasanda. Aurrera urrats bat egin nahian aritu zen, baina alferrik. Behin bakarrik gerturatu zen zuri-gorrien areara lehen zatian, eta 20. minutuan izan zen. Joseba Zaldua lurrera bota zuten, eta epaileak penaltia adierazi zuen. Bazirudien arnasa har zezakeela Realak, baina erabaki horretan atzera egin eta falta zela ondorioztatu zuten epaileek, jokaldia berrikusi ostean.

Aukera hura ere galduta, are handiagoa izan zen kolpea donostiarrentzat, eta hazi egin zen Athletic. Gose ikaragarria erakutsi zuen Bilboko taldeak, eta handik minutu gutxira handitu egin zuen bere abantaila. 27. minutuan, Raul Garciak area kanpotik gol bikaina sartu zuen, ezkerrez. Miguel Angel Moyak ukitu zuen baloia, baina alferrik.

Malda gogorra bazuen Realak, are gehiago gogortu zitzaion segidan. Asier Illarramendik min hartu zuen, eta utzi egin behar izan zuen zelaia. Handik eta atsedenaldira artean lehengo lepotik segi zuen neurketak, eta Athleticek aldea handitzeko aukera izan zuen.

Bigarren zatian itxura hobea eman zuen Realak, eta etxekoen arearen inguruan gehiago agertzen hasi ziren jokalari txuri-urdinak. Alabaina, Athleticek ondo lotua zuen aurkaria, eta ez zirudien donostiarrak egoera iraultzeko moduan izango zirenik.

Alabaina, hurrengo minutuetan erasora egin zuten bisitariek, eta lortu zuten baloi bat sareetan sartzea. Ez zen markagailura igo, ordea. Alexander Isakek bere lehen gola sartu zuen txuri-urdinekin, baina jokoz kanpo zegoen, eta baliorik gabe utzi zuen epaileak. Kolpeak etenik gabe jasotzen ari zen Reala, eta minutuak aurrera egiten ari ziren heinean geroz eta aukera gutxiago zituen baleko emaitzaren bat eskuratzeko.

Bien bitartean, eroso zegoen Athletic, eta patxadaz aritu zen azken minutuetan. Hamasei neurketa daramatza etxean galdu gabe, eta berezia izan zen atzoko garaipena. Derbia zelako, batetik, eta sailkapenaren puntan kokatu delako, bestetik.

> Partidaren bideoa eta kronikak, eskumako zutabean →  

IV. Euskal Herria Txapelaren hurrengo partida:

Athletic – Alaves

Irailaren 22an, igandea, 18:30etan, San Mamesen

Emaitzak

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna
Osasuna 1-0 Alaves

Osasuna 1-0 Alaves

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hamaikagarren partida izan da. Azken partida jokatzeke, Athletic eta Reala izango ditugu finalean.

Osasuna-Alaves, igandean

Osasuna-Alaves, igandean

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hamaikagarren partida izango da. Sadar futbol zelaian jokatuko da, 14:00etan hasita