FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Aldaketa gutxi sailkapenean
Argazkia: athletic-club.eus
Aldaketa gutxi sailkapenean
Athletic 0-0 Eibar berdinketarekin ez da mugimendurik izan sailkapeneko postuetan, Athleticek buruan eta Eibarrek azken postuan segitzen dute, puntu bana gehiagorekin
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
IV. Euskal Herria Txapelaren bederatzigarren partida Athleticek eta Eibarrek berdinduta amaitu zen San Mamesen. Hartara, puntu bana, eta mugimendu gutxi sailkapenean: orden berean jarraitzen du dena, Athletic buruan eta Eibar azken postuan, lehenego itzulia amaitzeko partida bat falta denean.
Athletic, buruan, lehen bueltako lau partidak jokatuta, orain hamar punturekin. Bigarrenari, Realari, lau puntu ateratzen dizkio orain, eta Realak partida bat gutxiago jokatuta ere, dagoeneko esan dezakegu Athletic izango dela lehen bueltako burua. Hirugarrena, Osasuna, Athleticetik sei puntura dago, hau ere partida bat gutxiagorekin. Lehen bueltako azken partidan, beraz, bigarren postua egongo da jokuan, eta aurrera begira puntuak pilatzea ere bai, jakina, azken batean, sailakapeneko lehenengo bien artean jokatuko baitute finala, baina hori denboraildiko partida guztiak jokatuta erabakiko da, jakina.
Alaves eta Eibar azken postuetan daude, hauek bai, beherago sartuta. Alavesek atzo ez zuen jokatu eta ezin gauza handirik esan, orain arte ez da oso fin ibili IV. Euskal Herria Txapelan jokatu dituen partidean. Izan ere, lau partidetatik Eibarri irabazitako puntuak besterik ez du zakuan. Eibarren kasuan, okerrago, bi puntu bakarrik dituelako, bat Athleticen aurka lortutako puntua. Une honetan sailakpeneko azken lekuan dago III. Euskal Herria Txapelako irabazlea, lau partida jokatuta, puntu birekin, bigarren bueltari begira.
Izan ere, oraintxe bertan, Athletic eta Reala dira faboritoa IV. Euskal Herria Txapelako finala jokatzeko, baina sailkapena, emaitzak bezala, erruleta modura ibiltzen da batzuetan, eta emoziorik ez da faltako, azken emaitza ezatutu artean behintzat.
Hurrengo partida
Abenduaren hirugarren astean, abenduaren 22an, igandearekin, jokatuko da hamargarren jardunaldia, Osasuna eta Realaren artean. Sadarren jokatuko da, arratsaldeko 14:00etan. IV. Euskal Herria Txapelako lehen bueltako azken partida izango da, eta dagoeneko neguko txapelduna Athletic izango dela jakinda ere, bigarren postua izango dute jokoan Osasuna eta Reala.
Athletic – Reala, igandean
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren zortzigarren partida izango da. San Mames futbol zelaian jokatuko da, 21:00etan hasita
Reala – Osasuna, otsailaren 27an
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren bederatzigarren partida izango da. Sadar futbol zelaian jokatuko da, 18:30etan hasita
Athletic – Reala, otsailaren 20an
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren zortzigarren partida izango da. San Mames futbol zelaian jokatuko da, 21:00etan hasita
Sailkapena ~ Emaitzak ~ Egutegia
2019/20
IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2019.08.24 | Osasuna | 0 - 0 | Eibar |
2019.08.30 | Athletic | 2 - 0 | Reala |
2019.09.22 | Athletic | 2 - 0 | Alaves |
2019.09.26 | Reala | 3 - 0 | Alaves |
2019.11.03 | Osasuna | 4 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Eibar | 0 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Osasuna | 1 - 2 | Athletic |
2019.11.30 | Reala | 4 - 1 | Eibar |
2019.12.14 | Athletic | 0 - 0 | Eibar |
2019.12.22 | Osasuna | 3 - 4 | Reala |
2020.02.07 | Alaves | 2 - 1 | Eibar |
2020.02.09 | Reala | 2 - 1 | Athletic |
2020.02.16 | Athletic | 0 - 1 | Osasuna |
2020.03.10 | Eibar | 1 - 2 | Reala |
2020.02.23 | Alaves | 2 - 1 | Athletic |
2020.06.14 | Reala | 1 - 1 | Osasuna |
2020.06.17 | Eibar | 2 - 2 | Athletic |
2020.06.18 | Alaves | 2 - 0 | Reala |
2020.06.24 | Alaves | 0- 1 | Osasuna |
2020.07.02 | Eibar | 0 - 2 | Osasuna |