FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Ostiralean, Alaves-Eibar
Alaves-Eibar ostiralean jokatuko da, otsailak 7, gaueko 21:00etan. Aurretik larunbatean jokatzeko zen, baina Espainiako Kopa lehiaketarekin egokitu beharrak eragin zuen aurreratzea.
? Aste berezia, ????? astea? pic.twitter.com/fFCKx9r6QD
— Deportivo Alavés (@Alaves_eus) February 3, 2020
IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamaikagarren partida izango da, bigarren bueltako lehena, alegia. Talde bien arteko lehen bueltako partida Eibar 0-2 Alaves emaitzarekin amaitu zen Ipuruan, Joseluren bi golekin.
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
Hamar partida jokatuta, hau da, lehen buelta amaituta, sailkapenari begiratu bat ematea komeni da, gauzak zelan dagozen ikusteko.
Athletic, buruan, lehen bueltako lau partidak jokatuta, hamar punturekin. Bigarrenari, Realari, puntu bat ateratzen dio. Biak ala biak bigarren bueltari goiko lekuetatik begiratuko diote bigarren buelta amaitzean lehen bi postuetan jarraitzeko asmoarekin beti ere, hau da, IV. Euskal Herria Txapelaren finala jokatu ahal izateko. Asmo berarekin ibiliko da hirugarrena, Osasuna, Athleticetik sei puntura badago ere, baina oraindik bigarren buelta osoa falta da.
Alaves eta Eibar dira hain zuzen azken postuetan, eta otsailaren 7ko partidarekin hasiera emango diote bigarren bueltari. Argi piska bat emango dio honen emaitzak aurrera begira. Izan ere, biak daude puntuak eskuratzeko beharrean, gora egingo badute. Alavesek orain arte jokatutako lau partidetatik Eibarri irabazitako puntuak besterik ez du zakuan, eta Eibarren kontra du oraingo partida.. Eibarren kasuan, okerrago, bi puntu bakarrik dituelako. Une honetan sailakpeneko azken lekuan dago III. Euskal Herria Txapelako irabazlea, eta aukera izango du Mendizorrotzan, lehen bueltako Eibar 0-2 Alaves emaitzari buelta eman eta sailkapenean gora egiteko.
Hurrengo partida
IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizio honen hurrengo partida, hamabigarren jardunaldia, alegia, igandean bertan jokatuko da, otsailak 9, Reala eta Athleticen artean, hau da, Alaves–Eibar partidaren asteburu berean. Anoetan jokatuko da, 14:00etan.
Eibar 0-2 Osasuna
Osasunak irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren azken partida. Hiru puntu gehiagorekin, sailkapenaren bigarren postua eskuratu du, hau da, finala jokatzeko txartela
Eibar-Osasuna, ostegunean
IV. Euskal Herria Txapelaren sailkapen faseko azken partida izango da. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe
Azken partida jokatu arte
Partida bat falta delarik, oraindik ez dakigu Alaves ala Osasuna zein izango den bigarren finalista. Osasunak puntu bat eskuratu beharko luke bigarren postua eskuratzeko
2019/20
IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2019.08.24 | Osasuna | 0 - 0 | Eibar |
2019.08.30 | Athletic | 2 - 0 | Reala |
2019.09.22 | Athletic | 2 - 0 | Alaves |
2019.09.26 | Reala | 3 - 0 | Alaves |
2019.11.03 | Osasuna | 4 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Eibar | 0 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Osasuna | 1 - 2 | Athletic |
2019.11.30 | Reala | 4 - 1 | Eibar |
2019.12.14 | Athletic | 0 - 0 | Eibar |
2019.12.22 | Osasuna | 3 - 4 | Reala |
2020.02.07 | Alaves | 2 - 1 | Eibar |
2020.02.09 | Reala | 2 - 1 | Athletic |
2020.02.16 | Athletic | 0 - 1 | Osasuna |
2020.03.10 | Eibar | 1 - 2 | Reala |
2020.02.23 | Alaves | 2 - 1 | Athletic |
2020.06.14 | Reala | 1 - 1 | Osasuna |
2020.06.17 | Eibar | 2 - 2 | Athletic |
2020.06.18 | Alaves | 2 - 0 | Reala |
2020.06.24 | Alaves | 0- 1 | Osasuna |
2020.07.02 | Eibar | 0 - 2 | Osasuna |