FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Alaves-Athletic, otsailaren 23an
Dagoeneko zehaztu da Alaves-Athletic partidaren eguna eta ordua: otsailaren 23an jokatuko da, igandearekin, arratsaldeko 14:00etan, Mendizorrotza futbol zelaian.
IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamabosgarren partida izago da; bigarren bueltako bosgarrena, alegia.
Lehen bueltako partidan, irailaren 23an, Ahtleticek 2-0 irabazi zion partida Alavesi, Raul Garciak eta Williamsek sartutako golekin.
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
Oraingo sailkapenari begiratuta, lehenengo bueltako emaitzak eskaintzen dizkigula ikusten dugu. Izan ere, Alaves-Athletic jokatu aurretik beste lau partida jokatuko dira IV. Euskal Herria Txapela honetan: Alaves-Eibar, otsailaren 8an; Reala-Athletic, otsailaren 9an; Eibar-Reala, otsailaren 16an eta Athletic-Osasuna, otsailaren 16an ere.
Beraz, lehen hamar partidak jokatuta, Athletic dugu buruan, hamar punturekin. Bigarrenari, Realari, puntu bat ateratzen dio. Biak ala biak bigarren bueltari goiko lekuetatik begiratuko diote, lehiaketa amaitzerakoan lehen bi postuetan jarraitzeko asmoarekin beti ere. Hirugarrena, Osasuna, Athleticetik sei puntura dago, tarte batera, alegia, oraindik bigarren buelta osoa falta dela esan beharra dagoen arren.
Alaves eta Eibar azken postuetan daude, hauek bai, beherago sartuta. Biak daude puntuak eskuratzeko beharrean, gora egingo badute. Alavesek lau partidetatik Eibarri irabazitako puntuak besterik ez du zakuan. Eibarren kasuan, okerrago, bi puntu bakarrik dituelako. Une honetan sailakpeneko azken lekuan dago III. Euskal Herria Txapelako irabazlea, lau partida jokatuta, puntu birekin, bigarren bueltari begira.
Hurrengo partida
IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizio honen hurrengo partida, hamaseigarren jardunaldia, Reala-Osasuna, martxoaren 15eko asteburuan jokatuko da, eguna eta ordua oraindik zehazteke daude eta.
Eibar 0-2 Osasuna
Osasunak irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren azken partida. Hiru puntu gehiagorekin, sailkapenaren bigarren postua eskuratu du, hau da, finala jokatzeko txartela
Eibar-Osasuna, ostegunean
IV. Euskal Herria Txapelaren sailkapen faseko azken partida izango da. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe
Azken partida jokatu arte
Partida bat falta delarik, oraindik ez dakigu Alaves ala Osasuna zein izango den bigarren finalista. Osasunak puntu bat eskuratu beharko luke bigarren postua eskuratzeko
2019/20
IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2019.08.24 | Osasuna | 0 - 0 | Eibar |
2019.08.30 | Athletic | 2 - 0 | Reala |
2019.09.22 | Athletic | 2 - 0 | Alaves |
2019.09.26 | Reala | 3 - 0 | Alaves |
2019.11.03 | Osasuna | 4 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Eibar | 0 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Osasuna | 1 - 2 | Athletic |
2019.11.30 | Reala | 4 - 1 | Eibar |
2019.12.14 | Athletic | 0 - 0 | Eibar |
2019.12.22 | Osasuna | 3 - 4 | Reala |
2020.02.07 | Alaves | 2 - 1 | Eibar |
2020.02.09 | Reala | 2 - 1 | Athletic |
2020.02.16 | Athletic | 0 - 1 | Osasuna |
2020.03.10 | Eibar | 1 - 2 | Reala |
2020.02.23 | Alaves | 2 - 1 | Athletic |
2020.06.14 | Reala | 1 - 1 | Osasuna |
2020.06.17 | Eibar | 2 - 2 | Athletic |
2020.06.18 | Alaves | 2 - 0 | Reala |
2020.06.24 | Alaves | 0- 1 | Osasuna |
2020.07.02 | Eibar | 0 - 2 | Osasuna |