FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Alaves 2-1 Athletic

by | 2020/02/23

Argazkia: athletic-club.es


FITXA TEKNIKOA:

Alaves 2-1 Athletic


ALAVES: Pacheco; Navarro, Laguardia, Ely, Duarte, Agirregabiria (Edgar Mendez, 46. min.); Manu, Camarasa (Pons, 80. min.), Vidal; Joselu (Burke, 71. min.) eta Lucas.

ATHLETIC: Simon; Capa (Lekue, 77. min.), Nuñez, Yeray, Iñigo, Yuri; Dani Garcia, Vesga, Muniain; Raul Garcia (Aduriz, 80. min.) eta Williams (Larrazabal, 85. min.).


GOLAK:
0-1:
Raul Garciak (17. min.).
1-1: Lucas Perezek -p- (28. min.).
2-1: Elyk (91. min.).


EPAILEA:
Antonio Miguel Mateu Lahoz. Txartel horiak: Alaveseko Navarro, Agirregabiria, Ely eta Ponsi; eta Athleticeko Capa, Núñez, Dani Garcia eta Iñigori.


BESTELAKOAK:
IV.Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamalaugarren jardunaldia; bigarren bueltako laugarren partida. Mendizorrotza bete egin da 19.412 ikuslerekin. Athleticen jarraitzaile ugari ere harmailetan.

ARGAZKI GEHIAGO: athletic-club.eus

Alavesek irabazi egin dio derbia Athletici Mendizorrotzan, luzapenean Elyk sartutako gol batekin

Ondo hasi da Athletic- Aurretik jarri da markagailuan 17. minutuan, Raul Garciak sartutako golaz. Laster etorri da Alavesen ordainekoa. Lucas Perezek sartu du penaltiz berdinketakoa. Eta azken minutuan, partidaren azken jokaldian sartu du Elyk norgehiagoka irauli duen gola. Alavesek hobeto amaitu du.

Athleticek bigarren itzulian gehien aritu diren jokalariekin osatu du hasierako hamaikakoa Mendizorrotzan. Hiru erdiko atzelari eta Yuri eta Capa hegaletatik. Alavesek Ximo Navarro eta Martin Agirregabiria jarri ditu hegaletatik Athleticen eskemari aurre egiteko.

Lehen kolpean Athleticek jo du, falta bat laburrean aterata Raul Garciak bidali du baloia Alavesen sareetara. Alavesen kontraerasoan etorri da erantzuna. Yeraik penaltia egin behar izan dio Aleix Vidali, eta gola Lucas Perezek sartu du, penaltiz.

Denbora asko zegoen aurretik. Hala ere, partida orekatua izan da eta horrela joan dira minutuak aurrera, lehen denbora amaitzeraino.

Bigarren zatian jokoaren erritmoa jaitsi egin da. Gola sartzeko aukera gutxi. Eta azken txanpan entrenatzaileak fitxak mugitzen hasi dira. Aldaketak zelaian, eta aurrera egin du Alavesek. Luzapenean iritsi da garaipenaren gola Alavesentzat. Elyk egin du geldikako jokaldi batean eta hiru puntuak etxean geratu dira, Athletizaleen desesperaziorako.

Azken emaitzarekin, airea hartu du Alavesek. Eta emaitzarekin ere, kezkatzen hasita dago Athletic, hurrengoan irabaziko duten esperantzarekin baina.
.


TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

Athletic 0-1 Osasuna

Athletic 0-1 Osasuna

Osasunak irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako hirugarren partida. Garaipen honekin sailkapenaren hirugarren tokira gora egin du. Zazpi puntu ditu orain

Eibar-Reala, bertan-behera

Eibar-Reala, bertan-behera

RFEF-eko Konpetizio Batzordeak bertan-behera utzi du igande honetan jokatzeko zen Eibar-Reala partida, Zaldibarko zabortegiko sutearen ondorioz, airean dioxinak eta furano maila altuak direlako.

Igandean, Athletic-Osasuna

Igandean, Athletic-Osasuna

Athletic–Osasuna otsailaren 16an jokatuko da, datorren igandean, arratsaldeko 18:30etan, San Mamesen. IV. Euskal Herria Txapelaren bigarren bueltako laugarren partida izango da

Sailkapena ~ Emaitzak ~ Egutegia

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna