FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Alaves 0-0 Reala

by | 2020/12/07

Argazkia: @RealSociedadEUS

Alaves 0-0 Reala


FITXA TEKNIKOA:


ALAVES: Pacheco, Ximo Navarro, Laguardia, Lejeune, Duarte; Jota Peleteiro, Battaglia, Tomas Pina, Rioja (Mendez, 88. min); Joselu eta Lucas Perez (Aguirregabiria, 71. min).


REAL SOCIEDAD: Remiro; Gorosabel (Zaldua, 74. min), Zubeldia, Sagnan (Zubimendi, 83. min), Muñoz; Guevara, Merino, Merquelanz, Roberto LOpez (Bautista, 74. min), Portu (Barrenetxea, 83. min); eta Isak (Willian JosE, 74. min).


GOLAK:
0-0
 


EPAILEA:
JosE Luis Munuera Montero. Txartel horia erakutsi dio Lejeuneri, 41. minutuan, eta gorri zuzena Battagliari, 62. minutuan. Alaveseko jokalariak biak.


BESTELAKOAK:
V.Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren bosgarren partida. Ateak itxita jokatu da, publikorik gabe.

Alaves 0-0 Reala

Berdinketarekin, golik gabe, amaitu da  V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren bosgarren partida. 

Realak aukera gehiago izan ditu, azken ordu erdia jokalari bat gehiagorekin aritu da zelaian, baina Alavesek eutsi ere eutsi dio eta Patxeko izan du jokalaririk nabarmenena. Golik gabe, puntu banarekin joan dira etxera.

Gaurko partida ere ateak itxita jokatu da, publikorik gabe. Oraingoz partida guztiak horrela jokatuko dira, harmailetako ikuslerik gabe. Ezin esan giro egokiena denik V. Euskal Herria Txapela jokatzeko, baina lehiaketak aurrera darrai.

Sailkapenean, bost partida jokatuta, Osasuna dugu buruan, Alavesekin berdinduta, 4 punturekin. Ondotik, Athletic, hiru punturekin. Eta azken postuetan, puntu banarekin, Reala eta Eibar.

V. Euskal Herria Txapelaren hurrengo partida, edizio honen seigarrena:

Reala-Eibar, abenduaren 13an jokatuko da, igandearekin, 14:00etan, Anoetako futbol zelaian.

2020/21

V. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

Athletic 2 – 0 Reala

Athletic 2 – 0 Reala

VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren laugarren partida izan da. Finalean izateko urratsa eman du Athleticek.

Athletic – Reala, larunbatean

Athletic – Reala, larunbatean

VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren laugarren partida izango da. Arratsaldeko 16:5ean hasiko da, San Mames futbol zelaian.

Athletic – Reala, apirilaren 15ean

Athletic – Reala, apirilaren 15ean

VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren laugarren partida izango da. Arratsaldeko 16:5ean hasiko da, San Mames futbol zelaian.