FUTBOLA / XIII. EUSKAL HERRIA KOPA

XIII. EHKopa: Berriozar 5-1 Eibar C, Mulier 1-0 Arratia, San Ignacio 1-6 Athletic C

2023/08/27

“B” mailako sailkapen faseko azken jardunaldia lehiatu da larunbat honetan, jokoan zirelarik finalerako eta gainerako postuetako txartelak. 

 

‘B’maila: Berriozar 5-1 Eibar C

Berriozar – Eibar ‘C’ partida  Berriozarren jokatu zen, 12:15ean hasita. Azkenean, Berriozar izan zen garailea, 5-1ko markagailuarekin. Hasieratik etxekoak nagusi izan ziren, eta atsedenaldian 3-0 irabazten zuten. Bigarren zatian Eibar etxekoen atera hurbiltzen saiatu zen penaltiz gol bat sartuz, baina Berriozarren garaipena ez zen inongo momentutan zalantzan egon.

‘B’ maila: Mulier 1-0 Arratia

Larunbat honetako bigarren partida, Mulier-Arratia, Sarrigurengo futbol zelaian jokatu zen, eguerdiko 12:15ean hasita. Mulierren garaipena norgehiagokaren azken txanpan gauzatu zen, Arratiaren aurkako lehian. Carmenen gol batek (80. minutua) etxekoen merituei justizia egin zien bigarren zatian.

‘B’ maila: San Ignacio 1-6 Athletic C

Jardunaldi honetako B mailako azken partida, San Ignacio-Athletic C, San Ignacioko Udal Kiroldegiko futbol zelaian jokatu zen, arratsaldeko 17:00etan hasita, sarrera doan zelarik. Athletic C taldeak garaipen argia eskuratu zuen, partida osoan nagusi izan ondoren, eta bide batez, finalerako txartela poltsikoratu zuen.

Laburrean 

Abuztuaren 12an jokatu ziren XIII. Euskal Herria Kopa 2023 edizioaren lehen partidak. Beheko tauletan ikus daitezke orain arteko emaitzak eta Kopako egutegia ere.

Euskal Herria Kopa bi mailetan antolatu da aurten ere, taldeen egutegiak ez digulako beste aukerarik utzi. Berez, lehiaketa batean jokatzekoa da Euskal Herria Kopa  Euskal Herriko herrialde guztietako taldeen artean, behetik gorako formatoan onenak finalera iristeko aukera izanda behintzat. Aurten ere ezin izan dugu horrela antolatu baina jarraituko dugu bestelako aukerak aztertzen Koparen berezko egitura bueltatzeko hurrengo edizioetan, azken urteetan behintzat beste aukerarik izan ez badugu ere.

10 klubetako 13 talde arituko dira lehian, Athletic, Reala eta Eibarren lehen eta bigarren taldeak izango baitira ‘A’ zein ‘B’ mailetan.

Abuztuan jokatuko dira sailkapen partida guztiak eta 3/4 postuetarako zein finalak irailaren 2/3an izango dira.


XIII. Euskal Herria Kopa ‘A’

‘A’ maila izango da maila nagusia. Bertan arituko dira Alaves, Athletic, Bizkerre, Eibar eta Reala taldeak. Bi multzotan jokatuko dira eta multzo bakoitzeko lehen sailkatua sartuko da finalean. ‘A multzoan’ arituko dira Bizkerre, Alaves eta Reala. Eta ‘B multzoan’, Eibar, Osasuna eta Athletic.

Finala irailaren 3an jokatuko da, Guardian (Araba)

‘A’ maila. Egutegia | Emaitzak

'A' MAILA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
A multzoa
2023.08.12 19:00
BASOZABAL Sondika
Bizkerre
0 - 0
Alavesehkirola.eus
2023.08.18 18:30
SARRIENA Leioa
Bizkerre
0 - 7 Realaehkirola.eus
2023.08.26 18:30
EL PRAO Guardia
Alaves 0 - 4 Realaehkirola.eus
B multzoa
2023.08.12 19:00
FANDERIA Errenteria
Eibar 3 - 0 Osasunaehkirola.eus
2023.08.16 19:00
LEZAMA 2
Lezama
Athletic 1 - 1Eibarehkirola.eus
2023.08.20 12:00
EL PORTARRON Mendigorria
Osasuna 1 - 5Athleticehkirola.eus
'A' 5/6
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Osasuna3 - 0Bizkerreehkirola.eus
'A' 3/4
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Eibar5 - 0Alavesehkirola.eus
'A' FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.03 16:00
LEZAMA 2 ~ ETB ~
Athletic4 - 2Realaehkirola.eus

.

XIII. Euskal Herria Kopa ‘B’

‘B’ maila izendatu dugun kategorian ere bi multzo izango ditugu: A multzoan arituko dira Real Sociedad B, Mulier eta Arratia; eta B multzoan Athletic C, Eibar C, Berriozar eta San Ignacio. Liga formatuan jokatuko da eta multzo bakoitzeko irabazleek finala jokatuko dute, irailaren 3an.

‘B’ maila. Egutegia | Emaitzak

'B' MAILA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
A multzoa
2023.08.16 18:00
UDAL KIROLDEGIA
San Ignacio
San Ignacio
5 - 0
Eibar Cehkirola.eus
2023.08.16 20:00
Berriozar
Berriozar
1 - 6Athletic Cehkirola.eus
2023.08.19 17:30
UNBE
Eibar
Eibar C 0 - 2Athletic Cehkirola.eus
2023.08.19 12:15
Berriozar
Berriozar
1 - 1San Ignacioehkirola.eus
2023.08.26 12:15
Berriozar
Berriozar
5 - 1Eibar Cehkirola.eus
2023.08.26 17:00
UDAL KIROLDEGIA
San Ignacio
San Ignacio
1 - 6Athletic C
ehkirola.eus
B multzoa
2023.08.19 11:00
URBIETA Igorre
Arratia / 0 - 2 / Reala Behkirola.eus
2023.08.23 19:00
SAN DONATO
Etxarri
Mulier 0 - 2 Reala B ehkirola.eus
2023.08.26 12:15
Mulier
Mulier 1 - 0 Arratiaehkirola.eus
'B' 5/6
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02
Arratia2 - 2Eibarehkirola.eus
'B' 3/4
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.03San Ignacio1 - 1Mulier ehkirola.eus
'B' FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Athletic C0 - 2 Reala Behkirola.eus

 

 

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: XI. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: XII. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa

Mastodon

Loading Mastodon feed...
Athleticek irabazi du Euskal Herria Kopa

Athleticek irabazi du Euskal Herria Kopa

Lehen zati zirraragarri baten ondoren, Athletic heldu da 2-3 aurretik markagailuan atsedenaldira, eta jada 80. minutuan Ane Azkonak sarturiko bigarren golarekin erabakita utzi dute neurketa zurigorriek (2-4)