FUTBOLA / XIII. EUSKAL HERRIA KOPA

XIII. EHKopa: Alaves 0-4 Reala

2023/08/26

XIII. Euskal Herria Kopako sailkapen fasearen azken jardunaldia lehiatu da larunbat honetan. Jokoan izan dira finalerako eta gainerako postuetako txartelak: A mailan finala Athletic-Reala izango da, eta B mailan berriz, Reala B-Athletic C 

Azken txanpan sartu da Euskal Herria Kopako XIII. edizioa eta gaurkoan sailkapen faseko azken partidak jokatu dira. Horien artean, Guardian jokatu da Alaves eta Realaren arteko goi mailako norgehiagoka, Guardiako El Prao futbol zelaian, arratsaldeko 18:30etan hasita.

Partida garrantzitsua, izan ere, Athleticen aurka finalean arituko zen taldea erabaki behar baitzen bertan. ‘A’ mailakoa izan da Alaves-Reala partidua, maila horretako azken partida hain zuzen ere. Berdinketarekin Reala sailkatzen zen eta, beraz, Alavesek irabazi beharra zeukan finalean egon ahal izateko.

Realak lehen zatia hasieratik bukaerara menderatu du, aurkaria inongo aukerarik gabe utziz. Laster jarri da aurretik Reala, Jensenek 17. minutuan estreinatu baitu markagailua, Franssiren erdiraketa bikain baten ondoren. Lehen goletik hamar minutura, Emmak, area handiaren ertzetik jaurtita egin du bigarrena. Ondoren, 30. minutuan, Nerea Eizagirre kapitainak, banakako jokaldi on baten ondoren, hirugarren gola sartu du. Lehenengo zatia amaitzeko hamar minutu faltan, Jensenek laugarrena sartu du jaurtiketa gurutzatu batekin, markagailuko aldea handituz, eta partidua erabakita utzita.

Bigarren zatia lasaiagoa jun da, markagailuko alde nabarmenari erreparatuta. Txuri-urdinek babazorroen eremuan estutzen jarraitu dute, baina hala ere, ez dute gol gehiago sartzeko aukerarik izan.

⚽️ Jensen, min. 17’
⚽️ Enma Ramirez, min. 26’
⚽️ Nerea Eizagirre, min. 29’
⚽️ Jensen, min. 36’

Fitxa teknikoa:

Deportivo Alavés: Jana, Alcorta, Pichi, V. Santana, C. Auñon, Alba, Almudena, Monente (Olga, min. 46), Pinilla (Elene, min. 46), Judith eta Carrillo (Lorea, min. 76).

Real Sociedad: Lete, Emma (Haizea, min. 65), Etxezarreta, Tejada, Izarne (Viles, min. 46), Andreia (Apari, min. 65), Lorena, Franssi (N. Sarriegi, min 65), Mirari, Jensen (Amaiur, min. 46) eta N. Eizagirre (cap.) (I. Arnaiz, min. 40).

Golak: 0-1: Jensen, min. 17; 0-2: Emma, min. 26; 0-3: N. Eizagirre, min, 29; 0-4: Jensen, min, 36.

Epailea: Paola Cebollada. Deportivo Alavés taldeko V. Santana y Olga, eta Realeko I. Arnaiz zigortu ditu.

Euskal Herria Kirola elkarteko ordezkari Kike Zurutuzak sariak banatu ditu partidaren ostean,  Alaveseko jokalariek sinaturiko kamiseta Migel Sagarribairi eta bi lagunentzako bonoa Villa-Lucia Ardoaren Museorako. Baita ere, Realeko jokalariek sinaturiko kamiseta, Garbiñe Etxeberria, Realeko kirol zuzendariaren eskutik eta bi lagunentzako afaria Los Parajes jatetxean, Valentin, Luzerna klubeko ordezkariak emana.

Sariak GUARDIAn jokatuko diren partidetan: ‘A’ maileko Alaves-Reala eta Finala

Emaitza honekin, aurtengo XIII. Euskal Herria Kopako finalerako txartela eskuratu du Realak, zeina ‘Guardiako El Prao futbol zelaian jokatuko da, arratsaldeko 18:30etan hasita. Sarrera 8€koa izango da. ETB1 telebista kateak zuzenean emango du.

Sarrerak aldez aurretik internet bidez salgai izango dira webgune honetako ehkirola.eus/sarrerak helbidean eta partidaren egunean futbol zelaiko takiletan ere. Rioja Alavesa Luzerna futbol klubeko bazkideek sarrera doan izango dute bi partidetan, bai eta 14 urtetik beherako neska-mutilek ere.

XIII. Euskal Herria Koparen aurkezpenean Errenterian esan genuen bezala, Jon Esturoren omenezkoa da aurtengo ekitaldia. Jon Esturo izan dugu txapelketa honen sortzaile eta sustatzaile nagusia, azaroan zendu zen, eta gurekin izango dugu finaleko partidan ere, bere alaba Garazik ordezkatuta.

Partida honetaz aparte, Euskal Herria Kopako beste hiru norgehiagoka jokatu dira larunbat honetan, B mailakoak guztiak ere: Berriozar 5–1 Eibar C, Berriozarren, 12:15ean hasita; Mulier 1-0 Arratia, Sarrigurengo futbol zelaian, 12:15ean; eta San Ignacio 1-6 Athletic C, San Ignacioko Udal Kiroldegiko futbol zelaian, arratsaldeko 17:00etan hasita.

Laburrean

Abuztuaren 12an jokatu ziren dagoeneko XIII. Euskal Herria Kopa 2023 edizioaren lehen partidak. Orain arteko emaitzak eta egutegia beheko tauletan ikus aitezke.

Euskal Herria Kopa bi mailetan antolatu da aurten ere, taldeen egutegiak ez digulako beste aukerarik utzi. Berez, lehiaketa batean jokatzekoa da Euskal Herria Kopa  Euskal Herriko herrialde guztietako taldeen artean, behetik gorako formatoan onenak finalera iristeko aukera izanda behintzat. Aurten ere ezin izan dugu horrela antolatu baina jarraituko dugu bestelako aukerak aztertzen Koparen berezko egitura bueltatzeko hurrengo edizioetan, azken urteetan behintzat beste aukerarik izan ez badugu ere.

10 klubetako 13 talde arituko dira lehian, Athletic, Reala eta Eibarren lehen eta bigarren taldeak izango baitira ‘A’ zein ‘B’ mailetan.

Abuztuan jokatuko dira sailkapen partida guztiak eta 3/4 postuetarako zein finalak irailaren 2/3an izango dira.

XIII. Euskal Herria Kopa ‘A’

‘A’ maila izango da maila nagusia. Bertan arituko dira Alaves, Athletic, Bizkerre, Eibar eta Reala taldeak. Bi multzotan jokatuko dira eta multzo bakoitzeko lehen sailkatua sartuko da finalean. ‘A multzoan’ arituko dira Bizkerre, Alaves eta Reala. Eta ‘B multzoan’, Eibar, Osasuna eta Athletic.

Finala irailaren 3an jokatuko da, Guardian (Araba)

‘A’ maila. Egutegia | Emaitzak

'A' MAILA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
A multzoa
2023.08.12 19:00
BASOZABAL Sondika
Bizkerre
0 - 0
Alavesehkirola.eus
2023.08.18 18:30
SARRIENA Leioa
Bizkerre
0 - 7 Realaehkirola.eus
2023.08.26 18:30
EL PRAO Guardia
Alaves 0 - 4 Realaehkirola.eus
B multzoa
2023.08.12 19:00
FANDERIA Errenteria
Eibar 3 - 0 Osasunaehkirola.eus
2023.08.16 19:00
LEZAMA 2
Lezama
Athletic 1 - 1Eibarehkirola.eus
2023.08.20 12:00
EL PORTARRON Mendigorria
Osasuna 1 - 5Athleticehkirola.eus
'A' 5/6
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Osasuna3 - 0Bizkerreehkirola.eus
'A' 3/4
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Eibar5 - 0Alavesehkirola.eus
'A' FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.03 16:00
LEZAMA 2 ~ ETB ~
Athletic4 - 2Realaehkirola.eus

.

XIII. Euskal Herria Kopa ‘B’

‘B’ maila izendatu dugun kategorian ere bi multzo izango ditugu: A multzoan arituko dira Real Sociedad B, Mulier eta Arratia; eta B multzoan Athletic C, Eibar C, Berriozar eta San Ignacio. Liga formatuan jokatuko da eta multzo bakoitzeko irabazleek finala jokatuko dute, irailaren 3an.

‘B’ maila. Egutegia | Emaitzak

'B' MAILA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
A multzoa
2023.08.16 18:00
UDAL KIROLDEGIA
San Ignacio
San Ignacio
5 - 0
Eibar Cehkirola.eus
2023.08.16 20:00
Berriozar
Berriozar
1 - 6Athletic Cehkirola.eus
2023.08.19 17:30
UNBE
Eibar
Eibar C 0 - 2Athletic Cehkirola.eus
2023.08.19 12:15
Berriozar
Berriozar
1 - 1San Ignacioehkirola.eus
2023.08.26 12:15
Berriozar
Berriozar
5 - 1Eibar Cehkirola.eus
2023.08.26 17:00
UDAL KIROLDEGIA
San Ignacio
San Ignacio
1 - 6Athletic C
ehkirola.eus
B multzoa
2023.08.19 11:00
URBIETA Igorre
Arratia / 0 - 2 / Reala Behkirola.eus
2023.08.23 19:00
SAN DONATO
Etxarri
Mulier 0 - 2 Reala B ehkirola.eus
2023.08.26 12:15
Mulier
Mulier 1 - 0 Arratiaehkirola.eus
'B' 5/6
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02
Arratia2 - 2Eibarehkirola.eus
'B' 3/4
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.03San Ignacio1 - 1Mulier ehkirola.eus
'B' FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Athletic C0 - 2 Reala Behkirola.eus

 

 

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: XI. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: XII. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa

Mastodon

Loading Mastodon feed...
Athleticek irabazi du Euskal Herria Kopa

Athleticek irabazi du Euskal Herria Kopa

Lehen zati zirraragarri baten ondoren, Athletic heldu da 2-3 aurretik markagailuan atsedenaldira, eta jada 80. minutuan Ane Azkonak sarturiko bigarren golarekin erabakita utzi dute neurketa zurigorriek (2-4)