FUTBOLA / XIII. EUSKAL HERRIA KOPA

Alaves-Reala, gaur Guardian, 18:00ean: goi mailako partida, finala jokoan

2023/08/26

XIII. Euskal Herria Kopako sailkapen fasearen azken jardunaldia lehiatuko da larunbat honetan. Jokoan izango dira finalerako eta gainerako postuetako txartelak. 

Azken txanpan sartu da Euskal Herria Kopako XIII. edizioa eta aurretik dugun txapelketako azken zati zirraragarriaren berri emateko, aurkezpena antolatu zuen Euskal Herria Kirola elkateak atzo, goizeko 11:00etan, Ibaiako instalazioetan.

Bertan izan ziren, Euskal Herria Kirola elkarteko ordezkari Kike Zurutuzarekin batera, Stefanie Além Da Eira Alaveseko jokalaria, Athletikeko kapitaina Irene Ogiza, Realeko Alex Uranga kontseilaria eta Garbiñe Etxeberria kirol zuzendaria, Alaveseko Luis Kerejeta direktiboa zein Dafne Triviño kirol zuzendaria eta Athletikeko Xabi Arrieta kirol zuzendaria.

Hasteko, gaur, hilak 26, Guardian jokatuko den partida garrantzitsuaren ingurukoak jorratu ziren, izan ere, XIII. Euskal Herriko Koparen partidarik nabarmenetakoa izango da, goi mailako partida bat. Alaves eta Realaren arteko norgehiagoka honen emaitzaren baitan erabakiko da nor izango den Athleticen aurka finalean arituko den taldea.

‘A’ mailakoa izango da Alaves-Reala partidua, maila horretako azken partida hain zuzen ere. Berdinketarekin Reala sailkatuko litzateke, eta, beraz, Alavesek irabazi beharra dauka finalean egon ahal izateko. Guardiako El Prao futbol zelaian jokatuko da, arratsaldeko 18:30etan hasita. Sarrera 8€koa izango da. Dohainik izango dute C.F.Rioja Alavesa Luzernako bazkideek eta 14 urte artekoek.

Partida honetaz aparte, aurtengo XIII. Euskal Herria Kopako finala ere hizpide izan zuten Ibaiako agerraldian, zeina ‘Guardiako El Prao futbol zelaian jokatuko da, arratsaldeko 18:30etan hasita. Sarrera 8€koa izango da. ETB1 telebista kateak zuzenean emango du.

Sarrerak aldez aurretik internet bidez salgai izango dira webgune honetako ehkirola.eus/sarrerak helbidean eta partidaren egunean futbol zelaiko takiletan ere. Rioja Alavesa Luzerna futbol klubeko bazkideek sarrera doan izango dute bi partidetan, bai eta 14 urtetik beherako neska-mutilek ere.

XIII. Euskal Herria Koparen aurkezpenean Errenterian esan genuen bezala, Jon Esturoren omenezkoa da aurtengo ekitaldia. Jon Esturo izan dugu txapelketa honen sortzaile eta sustatzaile nagusia, azaroan zendu zen, eta gurekin izango dugu finaleko partidan ere, bere alaba Garazik ordezkatuta.

Sariak GUARDIAn jokatuko diren partidetan: ‘A’ maileko Alaves-Reala eta Finala

Partida honetaz aparte, Euskal Herria Kopako beste hiru norgehiagoka jokatuko dira larunbat honetan, B mailakoak guztiak ere: Berriozar – Eibar C, Berriozarren, 12:15ean hasita (sarrera doan); Mulier-Arratia, Sarrigurengo futbol zelaian, 12:15ean hasita (sarrera doan); eta San Ignacio-Athletic C, San Ignacioko Udal Kiroldegiko futbol zelaian, arratsaldeko 17:00etan hasita (sarrera doan izango da).

Laburrean

Abuztuaren 12an jokatu ziren dagoeneko XIII. Euskal Herria Kopa 2023 edizioaren lehen partidak. Orain arteko emaitzak eta egutegia beheko tauletan ikus aitezke.

Euskal Herria Kopa bi mailetan antolatu da aurten ere, taldeen egutegiak ez digulako beste aukerarik utzi. Berez, lehiaketa batean jokatzekoa da Euskal Herria Kopa  Euskal Herriko herrialde guztietako taldeen artean, behetik gorako formatoan onenak finalera iristeko aukera izanda behintzat. Aurten ere ezin izan dugu horrela antolatu baina jarraituko dugu bestelako aukerak aztertzen Koparen berezko egitura bueltatzeko hurrengo edizioetan, azken urteetan behintzat beste aukerarik izan ez badugu ere.

10 klubetako 13 talde arituko dira lehian, Athletic, Reala eta Eibarren lehen eta bigarren taldeak izango baitira ‘A’ zein ‘B’ mailetan.

Abuztuan jokatuko dira sailkapen partida guztiak eta 3/4 postuetarako zein finalak irailaren 2/3an izango dira.


XIII. Euskal Herria Kopa ‘A’

‘A’ maila izango da maila nagusia. Bertan arituko dira Alaves, Athletic, Bizkerre, Eibar eta Reala taldeak. Bi multzotan jokatuko dira eta multzo bakoitzeko lehen sailkatua sartuko da finalean. ‘A multzoan’ arituko dira Bizkerre, Alaves eta Reala. Eta ‘B multzoan’, Eibar, Osasuna eta Athletic.

Finala irailaren 3an jokatuko da, Guardian (Araba)

‘A’ maila. Egutegia | Emaitzak

'A' MAILA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
A multzoa
2023.08.12 19:00
BASOZABAL Sondika
Bizkerre
0 - 0
Alavesehkirola.eus
2023.08.18 18:30
SARRIENA Leioa
Bizkerre
0 - 7 Realaehkirola.eus
2023.08.26 18:30
EL PRAO Guardia
Alaves 0 - 4 Realaehkirola.eus
B multzoa
2023.08.12 19:00
FANDERIA Errenteria
Eibar 3 - 0 Osasunaehkirola.eus
2023.08.16 19:00
LEZAMA 2
Lezama
Athletic 1 - 1Eibarehkirola.eus
2023.08.20 12:00
EL PORTARRON Mendigorria
Osasuna 1 - 5Athleticehkirola.eus
'A' 5/6
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Osasuna3 - 0Bizkerreehkirola.eus
'A' 3/4
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Eibar5 - 0Alavesehkirola.eus
'A' FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.03 16:00
LEZAMA 2 ~ ETB ~
Athletic4 - 2Realaehkirola.eus

.

XIII. Euskal Herria Kopa ‘B’

‘B’ maila izendatu dugun kategorian ere bi multzo izango ditugu: A multzoan arituko dira Real Sociedad B, Mulier eta Arratia; eta B multzoan Athletic C, Eibar C, Berriozar eta San Ignacio. Liga formatuan jokatuko da eta multzo bakoitzeko irabazleek finala jokatuko dute, irailaren 3an.

‘B’ maila. Egutegia | Emaitzak

'B' MAILA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
A multzoa
2023.08.16 18:00
UDAL KIROLDEGIA
San Ignacio
San Ignacio
5 - 0
Eibar Cehkirola.eus
2023.08.16 20:00
Berriozar
Berriozar
1 - 6Athletic Cehkirola.eus
2023.08.19 17:30
UNBE
Eibar
Eibar C 0 - 2Athletic Cehkirola.eus
2023.08.19 12:15
Berriozar
Berriozar
1 - 1San Ignacioehkirola.eus
2023.08.26 12:15
Berriozar
Berriozar
5 - 1Eibar Cehkirola.eus
2023.08.26 17:00
UDAL KIROLDEGIA
San Ignacio
San Ignacio
1 - 6Athletic C
ehkirola.eus
B multzoa
2023.08.19 11:00
URBIETA Igorre
Arratia / 0 - 2 / Reala Behkirola.eus
2023.08.23 19:00
SAN DONATO
Etxarri
Mulier 0 - 2 Reala B ehkirola.eus
2023.08.26 12:15
Mulier
Mulier 1 - 0 Arratiaehkirola.eus
'B' 5/6
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02
Arratia2 - 2Eibarehkirola.eus
'B' 3/4
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.03San Ignacio1 - 1Mulier ehkirola.eus
'B' FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Athletic C0 - 2 Reala Behkirola.eus

 

 

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: XI. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: XII. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa

Mastodon

Loading Mastodon feed...
Athleticek irabazi du Euskal Herria Kopa

Athleticek irabazi du Euskal Herria Kopa

Lehen zati zirraragarri baten ondoren, Athletic heldu da 2-3 aurretik markagailuan atsedenaldira, eta jada 80. minutuan Ane Azkonak sarturiko bigarren golarekin erabakita utzi dute neurketa zurigorriek (2-4)