FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Reala-Osasuna, igandean

by | 2020/06/10

Igandean jokatuko da Reala-Osasuna partida, gaueko 22:00etan, Anoetan, ateak itxita

Covid19ak eragindako berrogeialdiaren ostean 17 egunetan jokatuko dira IV. Euskal Herria Txapelako azken bost partidak

IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamaseigarren jardunaldia izango da. Martxoaren 14an jokatzeko zen. Covid19a zabaltzearekin, hasiera batean ateak itxita jokatzea erabaki zen, baina azkenean bertan behera utzi behar izan zuten norgehiagoka. Lehen bueltako partida gogora ekarrita, Osasuna eta Realaren arteko lehen bueltako partida abenduaren 22an jokatu zen eta partida hartan Realak 3-4 irabazi zion partida Osasunari azken honen etxean, Sadarren, alegia. Orain ikusteko dago zelakoa izango den igandeko partida. Denbora pasatu da, etenaldia luzea izan da, harmailetan ez da publikorik izango… Hori bai, talde biek irabazteko gogoarekin zelairatuko dira Anoetan.

Sailkapena

IV. Euskal Herria Txapelan jokatu zen azken partidarekin, Eibar 1-2 Reala emaitzarekin, alegia, gelditu zen lehiaketa.  Orain, sailkapenari begiratuta, gogoratu ahal dugu non gauden: Reala sendotuta ageri da sailkapenaren buruan. Dagoeneko finalean egongo da.  Bigarren finalista dago jokoan oraindik. Aukera desberdinak daude, baina hori bai, Eibar, azken postuan, finaleko lehen bi postuetara iristeko aukerarik gabe dagoeneko.

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

IV. Euskal Herria Txapelaren lehen buelta amaitu zenean Athletic zegoen sailkapenaren buruan. Realarekin batera biak ageri ziren nagusi. Bigarren bueltan kolorea piska bat aldatu egin da, lehenengo postu bietan jarraitzen badute ere. Izan ere, neurri batean kontua lehen bi postuetan amaitzea da, baina Realak gora egin du eta Athletic bere hartan gelditu da, puntu gehiago bildu ezinik.

Realak gora egin du, nabarmen gainera. Lehen postuan sendotu eta harago joan da. Athletic bigarren postuan dago orain. Reala dagoeneko ezingo du harrapatu. Beraz, bigarren postua defenditzea tokatzen zaio. Atzekoei begira jokatu beharra dauka. Eta postuari eusteko, Eibarren kontra du aukera. Puntuak beharko ditu eta.

Bigarren bueltako bost partida jokatuta, beste bost partida daukagu aurretik. Hor erabakiko da azkenean finalerako bigarren txartela nork eskuratuko duen.  Arestian esan bezala, lehen buelta amaitu zenean ematen zuen Athletic eta Realaren artean izango zela finala.  Baina azken emaitzek beste ikuspegia ematen digute. Orain Reala dugu buruan, hamabost punturekin. Sendo baino sendoago. Matematikoki sailkatuta dago finalerako. Athleticen gauzak okertu dira, eta lehenago buruan eta inoizko onena zirudien arren, hiru partida jarraian galduta, lehen bueltako hamar puntu haiekin jarraitzen du, Realetik bi puntura, partida bat gehiago jokatuta hala ere. Hau da, Athletici partida bakarra gelditzen zaio jokatzeko, eta lehen postuari begiratu baino gehiago atzetik datozenei begiratu beharra dauka bigarren postu horretan jarraituko badu. Izan ere, Alaves puntu bakarrera dauka. Eta honek ere, Athletic baino partida bat gutxiago jokatuta, bigarren postuari begiratzen dio orain, bere aukerak mahai gainean jarrita. Osasunak ere, zazpi punturekin, ez du oraindik bere azken hitza esan. Izan ere, bost partida jokatuta dauzka, Athleticek baino bi gutxiago eta Alavesek baino bat gutxiago. Hau da, emaitzen arabera gora egiteko aukerarekin. Eibarren kasuan, aldiz, sei partida jokatuta, bi punturekin dago sailkapenean, eta bigaren postua eskuratzea ezinezkoa izango du dagoeneko III. Euskal Herria Txapelaren iazko txapeldunak.

Oraintxe bertan, bada, badakigu Reala izango dela finalean. Ikusi behar noren kontra jokatuko duen, ordea. Hurrengo neurketetan jokatuko da txartela.

Hurrengo partidak

Koronabirusi aurre egiteko neurriak arintzen ari diren honetan, dagoeneko jokatzeko gelditzen diren IV. Euskal Herria Txapelako jardunaldi guztiak finkatu dira, oraingoz eguna eta ordua lehen hiruretan bakarrik zehaztu badira ere.

→ IX. Euskal Herria Txapelako 17. jardunaldia, Eibar-Athletic, ekainaren 17an jokatuko da, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:30etan, Ipuruan.

→ IX. Euskal Herria Txapelako 18. jardunaldia, Alaves-Reala, ekainaren 18an jokatuko da, ostegunarekin, arratsaldeko 19:30etan, Mendizorrotzan.

→ IX. Euskal Herria Txapelako 19. jardunaldia, Alaves-Osasuna, ekainaren 24an jokatuko da, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:30etan, Mendizorrotzan.

→ IX. Euskal Herria Txapelako 20. jardunaldia, Eibar-Osasuna, uztailaren 1eko jardunaldian jokatuko da Ipuruan. Eguna eta ordua zehaztu gabe dago oraindik.

Denboraldia amaituta ikusiko dira finala jokatzeko aukerak. Printzipioz, bestelako eragozpenik izan ezean, jokatu egingo da.

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna

Igandean, Eibar-Reala

Igandean, Eibar-Reala

Eibar–Reala otsailaren 16an jokatuko da, datorren igandean, arratsaldeko 14:00etan, Ipuruan. IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizioaren bigarren bueltako hirugarren partida izango da Gipuzkoako bi taldeen arteko lehia

Reala buruan, sailkapenean

Reala buruan, sailkapenean

Bigarren buelta hasi orduko, Realak hartu du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren sailkapenaren burua, Athletic garaitu ondoren

Reala 2-1 Athletic

Reala 2-1 Athletic

Realak irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako bigarren partida. Garaipen honekin sailkapenaren buruan jarri da, 12 punturekin

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna