FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Reala lehena, Osasuna bigarrena

by | 2020/07/19

Reala lehena, Osasuna bigarrena

IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren partida guztiak jokatuta, Reala eta Osasuna dira lehen postuetan. Hau da, aurtengo Txapela bien artean jokatzeko da. Oraindik ez dago esaterik baina, noiz, non eta nola jokatuko den finala. Covid-19 pandemiaren eraginez futbolaren mundua oraindik ere hankaz gora dago eta. Realak bere hirugarren finala jokatuko du, oraindik Txapela inoiz jantzi ez badu ere, eta, Osasunarentzako lehen finala izango da.

Aldrebesa, nahasia gertatu da aurtengo IV. Euskal Herria Txapela Covid-19 pandemiaren eraginez. Martxoaren 10ean ateak itxita jokatu zen Eibar 1-2 Reala lehiaketaren hamabostgarren jardunaldia. Lau egun beranduago, martxoaren 14an erabakitako berrogeialdiarekin futbol partidak ere bertan behera gelditu ziren. Gerora, etenaldiaren ondoko hurrengo partida, Reala 1-1 Osasuna, ekainaren 16an jokatuko zen, ateak itxita, eta horren ostean, harrapaladan, bata bestearen atzetik etorri ziren gainerako partidak, denak ateak itxita. Eztabaida biziak ere izan dira publikorik gabe jokatzeko erabakiaren aurrean, baina iritziak iritzi, interes ekonomikoaren menpe jokatu ere, jokatu dira, eta azken sailkapena daukagu mahai gainean, etorkizunari begira oraindik hainbat inkognita badira ere.

Sailkapena

IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 sailkapen liga amaitu da. Hogei partida jokatu dira Espainiako Lehen Mailako Futboleko Ligan ari diren euskal taldeen artean, eta sailkapenean lehenengo bi postuetan amaitu duten bi taldeen artean jokatuko da orain finala. Reala eta Osasunaren arten egongo da irabazlea, jokatzeko data eta tokia oraindik zehaztu gabe badago ere.

Esan behar da futbol profesionalaren denboraldiaren amaiera jota ibili dela une batean Covid-19 pandemiaren eraginpean, eta azkenean larri eta publikorik gabe jokatu bada ere, oraindik gauza asko ondo lotu gabe gelditzen dira hurrengo denboraldiari begira. La liga ere oraindik amaitu barik dago. Baina dagoeneko esan dezakegu V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioan ere bost talde izango ditugula lehian. Bestelako inkognitak denborarekin argitzen joango dira eta aurrera egiteko aukera izango dugu, zalantzarik gabe.

Balantzea egiteko orduan, IV. Euskal Herria Txapelan nabarmena izan da lehen bueltatik bigarrenera sailkapenean izan den aldaketa. Izan ere, lehen buelta amaitu zenean Athletic zen nagusi sailkapenean. Realarekin batera biak ageri ziren sailakpenaren buruan. Bigarren bueltarekin kolorea nabarmen aldatu zen eta Reala izan dugu lehen postuan. Bigarren posturako lehia bizia izan dugu azken partidako emaitza ezagutu arte. Athleticen lekua Alavesek hartu zuen bi partida falta zirenean eta azken bi partida horietan Osasunak eskuratutako sei puntuekin zuzenean bereganatu zuen bigarren postua.

Finala jokatzea besterik ez da falta orain IV. Euskal Herria Txapela burutzeko. Dena lotuta eta zehaztuta dagoenean jakinaraziko ditugu finalaren data eta lekua.

Zorionak eta zorte-on finalistei.


TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

 

 

Reala – Athletic, igandean

Reala – Athletic, igandean

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hirugarren partida izango da. Publikoarekin jokatuko da, Anoetako futbol zelaian, 21:00etan hasita

Osasuna – Reala, azaroaren 7an

Osasuna – Reala, azaroaren 7an

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren laugarren partida izango da. Publikoarekin jokatuko da, Sadar futbol zelaian, 18:30etan hasita

Reala-Athletic, urriaren 31n

Reala-Athletic, urriaren 31n

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hirugarren partida izango da. Publikoarekin jokatuko da, Anoetako futbol zelaian, 21:00etan hasita

Sailkapena ~ Emaitzak ~ Egutegia

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna