FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Reala-Athletic, otsailaren 9an
Reala – Athletic izango da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamabigarren partida; bigarren bueltako bigarrena. Otsailaren 9an jokatuko da, igandearekin, arratsaldeko 14:00etan, Anoetako futbol zelaian.
Lehen bueltako partidan, abuztuaren 30ean, Athleticek 2-0 irabazi zion Realari, Williamsek eta Raul Garciak sartutako golekin. Hiru puntu hoiek, hain zuzen, markatzen dute oraintxe bertan sailkapeneko lehen postuen arteko ordena.
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
Izan ere, IV. Euskal Herria Txapelaren hamar partida jokatuta, hau da, lehen buelta amaituta, sailkapenari begiratu bat ematea komeni da, gauzak zelan dagozen ikusteko.
Athletic, buruan, lehen bueltako lau partidak jokatuta, orain hamar punturekin. Bigarrenari, Realari, puntu bat ateratzen dio orain. Bigarren postuan, bederatzi punturekin, biak ala biak bigarren bueltari goiko lekuetatik begiratuko diote, azken lehen bi postuetan amaitzeko asmoarekin beti ere. Hirugarrena, Osasuna, Athleticetik sei puntura dago, tarte batera, alegia, oraindik bigarren buelta osoa falta dela esan beharra dagoen arren.
Alaves eta Eibar azken postuetan daude, hauek bai, beherago sartuta. Biak daude puntuak eskuratzeko beharrean, gora egingo badute. Alavesek lau partidetatik Eibarri irabazitako puntuak besterik ez du zakuan, eta Eibarren kontra du oraingo partida.. Eibarren kasuan, okerrago, bi puntu bakarrik dituelako, bat Athleticen aurka lortutako puntua. Une honetan sailakpeneko azken lekuan dago III. Euskal Herria Txapelako irabazlea, lau partida jokatuta, puntu birekin, bigarren bueltari begira,
Hurrengo partida
IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizio honen hurrengo partida, hamairugarren jardunaldia -eta hamalaugarrena ere- otsailaren 16an jokatuko dira. Izan ere, egun horretan -asteburu horretan, alegia- IV. Euskal Herria Txapelaren partida bi jokatuko dira, Athletic-Osasuna eta Eibar-Reala, oraindik eguna eta ordua zehaztu gabe badaude ere.
Eibar 2 – 1 Alaves
Eibar nagusitu da Ipuruan III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 denboraldiko laugarren jardunaldian. Emaitza honekin Eibar da sailkapenaren buruan, 7 punturekin
Eibar – Alaves, azaroaren 4ean
Eibar – Alaves izango da III. EH Txapelaren 4. jardunaldia. Azaroaren 4ean jokatuko da, igandearekin, Ipuruan, eguerdiko 12:00etan
Eibar 1-1 Athletic
Banaka berdindu dute Eibarrek eta Athleticek III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 denboraldiko hirugarren jardunaldia Ipuruan. Emaitza honekin Eibar da sailkapenaren buruan, 4 punturekin
2019/20
IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2019.08.24 | Osasuna | 0 - 0 | Eibar |
2019.08.30 | Athletic | 2 - 0 | Reala |
2019.09.22 | Athletic | 2 - 0 | Alaves |
2019.09.26 | Reala | 3 - 0 | Alaves |
2019.11.03 | Osasuna | 4 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Eibar | 0 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Osasuna | 1 - 2 | Athletic |
2019.11.30 | Reala | 4 - 1 | Eibar |
2019.12.14 | Athletic | 0 - 0 | Eibar |
2019.12.22 | Osasuna | 3 - 4 | Reala |
2020.02.07 | Alaves | 2 - 1 | Eibar |
2020.02.09 | Reala | 2 - 1 | Athletic |
2020.02.16 | Athletic | 0 - 1 | Osasuna |
2020.03.10 | Eibar | 1 - 2 | Reala |
2020.02.23 | Alaves | 2 - 1 | Athletic |
2020.06.14 | Reala | 1 - 1 | Osasuna |
2020.06.17 | Eibar | 2 - 2 | Athletic |
2020.06.18 | Alaves | 2 - 0 | Reala |
2020.06.24 | Alaves | 0- 1 | Osasuna |
2020.07.02 | Eibar | 0 - 2 | Osasuna |