FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Reala-Athletic, asteazkenean

Reala – Athletic
Asreazkenean 7an jokatuko da Reala-Athleltic partida, apirilaren 7an, alegia, gaueko 21:00etan hasita, Anoetako futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamabosgarren partida izango da; bigarren bueltako bosgarrena.
Larunbatean Espainiako Errege Kopako finala talde bien artean jokatu ondoren etorriko da partida berria, oraingoan V. Euskal Herria Txapelaren baitan ere sartuta.
Lenenengo bueltako Athletic-Reala abenduaren 31n jokatu zen San Mamesen. Donostiarrek irabazi zuten norgehiagoka: markagailuan, Athletic 0-1 Reala emaitzarekin amaitu zen partida.
Sailkapena
Sailkapenari dagokionez, V. Euskal Herria Txapelaren hamalau partida jokatuta, Osasuna dago sailkapenaren buruan, 12 punturekin. Realak, hiru puntutara, 9 puntu dauzka oraintxe bertan. Eta hortik aurrera, Alaves dator hirugarren postuan, 8 punturekin. Atzetik, Athletic, lau punturekin. Eta azken postuan, Eibar, hiru punturekin.
Ateak itxita
Hasi bezala jarraitzen du txapelketak: partida guztiak ateak itxita jokatzen ari dira, beti ere segurtaun neurri zorrotzak hartuta.
Hurrengo partida
Partida honen ostean, hauexek izango ditugu V. Euskal Herria Txapelako hurrengo norgehiagokak :
Athletic – Alaves, apirilaren 10ean jokatuko da, larunbatean, arratsaldeko 16:15ean, San Mamesen.
Eibar – Reala, apirilaren 26an jokatuko da, astelehenean, gaueko 21:00etan, Anoetako futbol zelaian.
Sailkapena eta Egutegia
Athletic 1 – 1 Alaves
Gaurko berdinketarekin, III. Euskal Herria Txapelaren finalean izango dira, batetik, Eibar, eta bestetik, Reala edo Alaves, azken partidaren emaitzaren arabera
Genêts – Aviron, maiatzaren 1ean
2. multzoko kanporaketa izango da Genêts-Aviron partida hau. Irabazleak Alavesen kontra jokatuko du 2. fasera nor pasako den erabakitzeko
Athletic – Alaves, apirilaren 27an
III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 edizioaren 11. jardunaldia. Apirilaren 27an jokatuko da, larunbatarekin, 13:00etan

V. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
