FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Reala – Alaves, igandean

by | 2021/02/18

 

Reala – Alaves

 

Igandean jokatuko da Reala – Alaves norgehiagoka, arratsaldeko 16:15etan hasita, Anoetako futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren  hamabigarren partida izango da; bigarren bueltako bigarrena.

Lenenengo bueltako  Alaves-Reala, abenduaren 6an jokatu zen Mendizorrotzan. Berdinduta amaitu zuten partida, Alaves 0-0 Reala, golik gabe.

Sailkapena

Sailkapenari dagokionez, une honetan, Osasuna dago lehen postuan sailkapenean, bederatzi punturekin. Alavesek, bigarren postuan, zortzi puntu ditu. Atzetik dator Reala,  bost punturekin. Ondotik, Athletic, hiru punturekin. Eta azken postuan, Eibar, bi punturekin.

Ateak itxita

Hasi bezala jarraitzen du txapelketak: partida guztiak ateak itxita jokatzen ari dira, beti ere segurtaun neurri zorrotzak hartuta.

Hurrengo partida

V. Euskal Herria Txapelako partida honen ostean, hurrengo norgehiagoka hauxe izango dugu:

AlavesOsasuna, otsailaren 27an jokatuko da, larunbatean, 18:30etan hasita, Mendizorrotza futbol zelaian.

V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren Sailkapena eta Egutegia

Reala 2-0 Osasuna

Reala 2-0 Osasuna

VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren lehen partida izan da. Brais Mendezek eta Sorlothek egin dituzte Realaren golak

2020/21

V. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak