FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Reala 1-1 Osasuna
Argazkia: BERRIA.EUS
FITXA TEKNIKOA:
Reala 1-1 Osasuna
REALA: Remiro; Zaldua, Aritz, Le Normand, Monreal (Muñoz, 82. min); Zubeldia, Merino (Llorente, 82. min), Odegaard; Portu (Januzaj, 73. min), Willian Jose (Isak, 62. min) eta Oyarzabal.
OSASUNA: Ruben; Vidal, Raul Navas, Unai Garcia, David Garcia, Estupiñan; Oier (Moncayola, 68. min), Darko; Iñigo Perez, Adrian (Arnaiz, 63. min) eta Cardona (Gallego, 63. min).
GOLAK:
0-1: 29. min; Adrian, penaltiz.
1-2: 61. min: Oyarzabal.
EPAILEA:
Cordero Vega. Txartel horia atera die Merino (66. min) Realeko jokalariari eta Oier (25. min), Gallego (70. min) eta Iñigo Perez (85. min) Osasunako futbolariei.
BESTELAKOAK:
IV.Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamaseigarren jardunaldia.Ateak itxita jokatu da, publikorik gabe.
Gol banarekin, berdinduta amaitu da partida
Publikorik gabe, isiltasuna hausten zuten jokalari eta entrenatzaileen oihuekin eta telebistako kamarek begira jokatu da partida. Eibar 1-2 Reala jokatu zenetik hiru hilabetera berrekin dio lehiaketak, harmailetako hutsunearekin oraingoan ere. Eta emaitza, puntu banarekin.
Partida parekatua izan dela esan daiteke. Penaltiz aurreratu da Osasuna, eta bigarren zatian berdindu du Realak. Aukera gehiago ere izan dira ate bietan, baina baloia ez da sareetara iritsi. Gauzak horrela amaitu dira.
Lehenengo bueltan, Osasuna eta Realaren arteko partidan 3-4 nagusitu ziren donostiarrak. Gaurkoak, ordea, berdintasunaren irudia eman du. Eta emaitza ere horrelakoa izan da. Hiru hilabete jokatu barik egon ondoren, zalantzak ere baziren zelaian zer ikusiko genukeen, eta azken batean, futbolak jarraitzen du, eta IV. Euskal Herria Txapelak ere bai.
? #RSFlash – Imanol: “Bagenekien partida zaila izango zela. Berdinketa bidezkoa da”.#RealSociedadOsasuna #AurreraReala
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) June 14, 2020
?️ PRENTSAURREKOA | Jagoba Arrasate: "Taldeak maila handia erakutsi du".#RealSociedadOsasuna
▶️ https://t.co/7om6ch6Juc pic.twitter.com/hDY3ftRgoT
— C. A. OSASUNA (@caosasuna_eus) June 14, 2020
Gaurko emaitzaren ostean, sailkapenean, une honetan, Reala dago buruan, 16 punturekin, eta Eibar, azkenean, 2 punturekin.
Reala dagoeneko finalean egongo da. Bigarren finalista dago jokoan oraindik. Aukera desberdinak daude, baina hori bai, Eibar, azken postuan, finaleko lehen bi postuetara iristeko aukerarik gabe dagoeneko.
.
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
IV. Euskal Herria Txapelaren lehen buelta amaitu zenean Athletic zegoen sailkapenaren buruan. Realarekin batera biak ageri ziren nagusi. Bigarren bueltarekin kolorea piska bat aldatu egin da, lehenengo postu bietan jarraitzen badute ere. Izan ere, neurri batean kontua lehen bi postuetan amaitzea da, baina Realak gora egin du eta Athletic bere hartan gelditu da, puntu gehiago bildu ezinik.
Realak nabarmen egin du gora. Lehen postuan sendotu eta harago joan da. Athletic bigarren postuan dago orain. Reala dagoeneko ezingo du harrapatu. Beraz, bigarren postua defenditzea tokatzen zaio. Atzekoei begira jokatu beharra dauka.
Bigarren bueltako sei partida jokatuta, beste lau partida daukagu aurretik. Hor erabakiko da azkenean finalerako bigarren txartela nork eskuratuko duen. Arestian esan bezala, lehen buelta amaitu zenean ematen zuen Athletic eta Realaren artean izango zela finala. Baina azken emaitzek beste ikuspegia ematen digute. Orain Reala dugu buruan, hamasei punturekin. Sendo baino sendoago. Matematikoki sailkatuta dago finalerako. Athleticen gauzak okertu dira, eta lehenago buruan eta inoizko onena zirudien arren, hiru partida jarraian galduta, lehen bueltako hamar puntu haiekin jarraitzen du, Realetik sei puntura. Athletici partida bakarra gelditzen zaio jokatzeko, eta lehen postuari begiratu baino gehiago atzetik datozenei begiratu beharra dauka bigarren postu horretan jarraituko badu. Izan ere, Alaves puntu bakarrera dauka, eta Athletic baino partida bat gutxiago jokatuta, bigarren postuari begiratzen dio orain, bere aukerak mahai gainean jarrita. Osasunak ere, zortzi punturekin, ez du oraindik bere azken hitza esan. Izan ere, sei partida jokatuta dauzka, Athleticek baino bat gutxiago, emaitzen arabera gora egiteko aukerarekin. Eibarren kasuan, aldiz, sei partida jokatuta, bi punturekin dago sailkapenean, eta bigaren postua eskuratzea ezinezkoa izango du dagoeneko III. Euskal Herria Txapelaren iazko txapeldunak.
Oraintxe bertan, bada, badakigu Reala izango dela finalean. Ikusi behar noren kontra jokatuko duen, ordea. Hurrengo neurketetan jokatuko da txartela.
Hurrengo partidak
Hiru hilabete geldirik izan ostean, bigarren bueltako hamasei jardunaldia jokatuta, beste lau partida gelditzen dira IV. Euskal Herria Txapelako finalera sailkatzeko fasea amaitzeko.
→ IX. Euskal Herria Txapelako 17. jardunaldia, Eibar-Athletic, ekainaren 17an jokatuko da, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:30etan, Ipuruan.
→ IX. Euskal Herria Txapelako 18. jardunaldia, Alaves-Reala, ekainaren 18an jokatuko da, ostegunarekin, arratsaldeko 19:30etan, Mendizorrotzan.
→ IX. Euskal Herria Txapelako 19. jardunaldia, Alaves-Osasuna, ekainaren 24an jokatuko da, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:30etan, Mendizorrotzan.
→ IX. Euskal Herria Txapelako 20. jardunaldia, Eibar-Osasuna, uztailaren 1eko jardunaldian jokatuko da Ipuruan. Eguna eta ordua zehaztu gabe dago oraindik.
Denboraldia amaituta ikusiko dira finala jokatzeko aukerak. Printzipioz, bestelako eragozpenik izan ezean, jokatu egingo da.
[IX.EHTxapela] Osasuna – Athletic, abenduaren 21ean
IX. Euskal Herria Txapela 2024/25 edizioaren seigarren partida izango da
[IX.EHTxapela] Alaves – Athletic, abenduaren 15ean
IX. Euskal Herria Txapela 2024/25 edizioaren bosgarren partida izango da
[IX.EHTxapela] Osasuna – Alaves, abenduaren 8an
IX. Euskal Herria Txapela 2024/25 edizioaren laugarren partida izango da
Azken bideoak
Sailkapena ~ Emaitzak ~ Egutegia
2019/20
IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2019.08.24 | Osasuna | 0 - 0 | Eibar |
2019.08.30 | Athletic | 2 - 0 | Reala |
2019.09.22 | Athletic | 2 - 0 | Alaves |
2019.09.26 | Reala | 3 - 0 | Alaves |
2019.11.03 | Osasuna | 4 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Eibar | 0 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Osasuna | 1 - 2 | Athletic |
2019.11.30 | Reala | 4 - 1 | Eibar |
2019.12.14 | Athletic | 0 - 0 | Eibar |
2019.12.22 | Osasuna | 3 - 4 | Reala |
2020.02.07 | Alaves | 2 - 1 | Eibar |
2020.02.09 | Reala | 2 - 1 | Athletic |
2020.02.16 | Athletic | 0 - 1 | Osasuna |
2020.03.10 | Eibar | 1 - 2 | Reala |
2020.02.23 | Alaves | 2 - 1 | Athletic |
2020.06.14 | Reala | 1 - 1 | Osasuna |
2020.06.17 | Eibar | 2 - 2 | Athletic |
2020.06.18 | Alaves | 2 - 0 | Reala |
2020.06.24 | Alaves | 0- 1 | Osasuna |
2020.07.02 | Eibar | 0 - 2 | Osasuna |