FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Reala 1-0 Osasuna, IV. Euskal Herria Txapelaren finalean

by | 2020/09/06

Argazkia: ehkirola.eus

Reala 1-0 Osasuna


FITXA TEKNIKOA:


REALA: Remiro, Gorosabel (Robert Navarro, 88. min), Aritz, Le Normand, Aihen, Zubeldia, Olasagasti, Roberto Lopez, Portu, Naïs (Zaldua, 46. min, Blasco, 88. min) eta Willian Jose (Arambarri, 88. min).


OSASUNA: Herrera, Roncaglia, D. Garcia, Aridane (Raul Navas, 46. min), I. Perez, Moncayola (Javi Martinez, 82. min), Oier, R. Torres, R, Garcia, Enric Gallego (Villar, 16. min) eta Adrian (Chimy Avila, 72. min).


GOLAK:
1-0:
Willian Josek (33. min).


EPAILEA:
Ibai Rezola Etxeberria. Txartel horiak Osasunako Herrera eta Roncagliari.


BESTELAKOAK:
IV.Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren finala. Ate itxita jokatu da, publikorik gabe. Omenaldia egin zaie Naiara Landari, Zestoako San Juan egoitzako langileen ordezkariari, eta David Cabrerori, Lizarrako San Jeronimo egoitzako langileen ordezkariari.

Reala txapeldun; Osasuna bigarren

Realak irabazi du ‘IV. Euskal Herria Txapela | Euroeskualde Kopa’ko finala, 20. minutuan William Josek penaltiz egindako golari esker. Osasunak aurpegia eman du; irabaztera irten da, baina ez du golik sartu, aukerak egin baditu ere. Azkenean, markagailua Realaren alde, eta etxeko taldeak eraman du txapela. Hauxe izan da, Realak txapela eskuratu duen lehen aldia.

Zestoako San Juanen eta Lizarrako San Jeronimo egoitzako langileek

Euskal Herria Txapelaren finalean euskal kirolaren inguruko pertsonaia edo gertakizun nabarmenen bat ekarri ohi dugu gogora omenaldi xumea eginez. Aurten, Euskal Herriko adinekoen egoitzetako langileei aitortza egin zaie, bi egoitzatako ordezkariak aukeratuta, finaleko talde bien herrialdekoak, Gipuzkoakoa bata eta Nafarroakoa bestea. Larrialdi egoerak kirola ere kolpatua gelditu den honetan, koronabirusari aurre egiteko udaberrian ezarritako konfinamenduan erakutsi zuten jarrera gogora ekarri nahi izan da. Zestoako San Juanen eta Lizarrako San Jeronimo egoitzako langileek egoiliarrekin konfinatzea erabaki baitzuten.

Hauen lana eta egoitzetako langile guztiena aintzat hartu izan da bi kolektibo hauen jarrera nabarmentzearekin. Omenaldiko hasierako asmoa zen egoitzetako langileen ordezkariek finalaren ohorezko sakea egitea eta, bukaeran, sari banaketan ere parte hartzea. Baina Espainiako Futbol Ligak koronabirusa dela-eta ezarria duen protokolok ezinezko bihurtu zuen ekimena bere horretan burutzea, eta azkenean, Anoetako palkoan jaso zuten omenaldia Zestoakoek eta Lizarrakoek. Naiara Landak ordezkatu zituen San Juaneko langileak larunbateko ekitaldian, eta David Cabrerok, Lizarrako San Jeronimo egoitzako langileak.

Sailkapena

2019/20ko denboraldian Reala gelditu zen lehena ere, 16 punturekin, Osasuna bigarren gelditu zen bitartean, 14 punturekin. Finala sailkapeneko lehen bien artean jokatzen da.


 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

Eibar-Athletic, igandean

Eibar-Athletic, igandean

V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioari hasiera emango dio partida honek. GOL telebista kateak eskainiko du partida zuzenean.

Eibar-Athletic, ostiralean

Eibar-Athletic, ostiralean

Ostiralean, irailak 25, gaueko 21:00etan jokatuko da Eibar-Athletic partida, V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren lehena

Sailkapena ~ Emaitzak ~ Egutegia

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna

Share This