FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Osasuna bigarren, EHTxapelako sailkapenean
Argazkia: Jagoba Manterola | FOKU
Osasuna bigarren, IV.Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioko sailkapenean
Osasuna 4-2 Alaves emaitzarekin amaitu zen atzo Sadarrean jokatutako IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioko bosgarren jardunaldia.
Emaitza horrekin, Osasunak gora egin du sailkapenean: bigarren postuan dago, bi partdia jokatuta, lau punturekin. Beste puntua Eibarren kontra lortu zuen, Sadarren, partida berdinduta. Etxeko partidetan indartsu dabil Osasuna.
Oraintxe bertan, Osasunak finala jokatzeko postuan dago, Athletic-ekin batean. Izan ere, Athletic daukagu sailkapenaren buruan, bi partida jokatuta biak irabazita.
Alaves, aldiz, atzoko partida galdutan, azkena jarraitzen du sailkapenean. Hiru partida jokatuta, hiruak galduta, oraingoz puntu bat ere lortu gabe.
Oraindik, baina, txapelketa luzea da. Aurtengo edizioan, Osasunak Espainiako La liga lehen maila igota, bost talde ditugu Euskal Herria Txapela eskuratzeko lehian.
? IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 ⚽️#EHTxapela #EHKirola
➡️ SAILKAPENA, EMAITZAK, EGUTEGIA
✅ Gaurko @garanet @naiz_kirolak egunkarian pic.twitter.com/HJAvRw8HN3— Euskal Herria Kirola (@ehkirola) November 4, 2019
Sailkapena ~ Emaitzak ~ Egutegia
2019/20
IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2019.08.24 | Osasuna | 0 - 0 | Eibar |
2019.08.30 | Athletic | 2 - 0 | Reala |
2019.09.22 | Athletic | 2 - 0 | Alaves |
2019.09.26 | Reala | 3 - 0 | Alaves |
2019.11.03 | Osasuna | 4 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Eibar | 0 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Osasuna | 1 - 2 | Athletic |
2019.11.30 | Reala | 4 - 1 | Eibar |
2019.12.14 | Athletic | 0 - 0 | Eibar |
2019.12.22 | Osasuna | 3 - 4 | Reala |
2020.02.07 | Alaves | 2 - 1 | Eibar |
2020.02.09 | Reala | 2 - 1 | Athletic |
2020.02.16 | Athletic | 0 - 1 | Osasuna |
2020.03.10 | Eibar | 1 - 2 | Reala |
2020.02.23 | Alaves | 2 - 1 | Athletic |
2020.06.14 | Reala | 1 - 1 | Osasuna |
2020.06.17 | Eibar | 2 - 2 | Athletic |
2020.06.18 | Alaves | 2 - 0 | Reala |
2020.06.24 | Alaves | 0- 1 | Osasuna |
2020.07.02 | Eibar | 0 - 2 | Osasuna |
Lehen itzulia jokatuta, Reala dago sailkapenaren buruan
Reala dagoeneko sailkatuta dago finala jokatzeko. Bigarren bueltarako, oraindik ere, jokoan dago lehen postua, bai eta bigarren finalista zein izango den.
Reala 3-1 Athletic
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren hirugarren partida izan da. Bigarren partida irabazita, Reala sendotu da sailkapenaren buruan.
Athletic 0-0 Osasuna
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren bigarren partida izan da. Golik gabe, Realak jarraitzen du sailkapenaren buruan