FUTBOLA

Irailean joka litezke Euskal Herria Txapela eta Euskal Herria Kopa

by | 2020/04/27

Egon badaude aukerak aurten EH Txapela eta EH Kopa jokatzeko. Kasu horretan, irailean jokatuko lirateke

Koronabisusak sortu digun egoera larri honetan zuhurtzia handiz aritu beharra dago arlo guztietan, baina hala ere, konfinamendua arintzeko prozesua hasi dela gauza jakina da.

Maiatzaren 2tik aurrera kirola egiteko eta paseotxoak emateko aukera ere egongo omen da gauzak okerrera egiten ez badu behintzat.

Futbolean ere, badirudi deseskalatze izenarekin ezagutzen dugun prozesua hastekoa dela. Emakumezkoen  futbol ligarekin zer gertatuko den ez da argituko gutxienez hurrengo astera arte. Baina gizonezkoetan esku artean duten hipotesi nagusiena liga ekainaren erdikaldera hasi eta uztailaren bukaeran amaitzea da.

Oraingoz hipotesis bat da, baina indar handia duen hipotesia. Izan ere, horren alde alde ari dira Espainiako Gobernua, LIGAkoak eta begi onez ikusiko lukete klubek eta jokalariek ere. Telebista eskubideen etekinak garrantzi handia dute klub guztien aurrekontuetan, batez ere klub xumeenetan, eta jokalarientzat ere mesedegarri litzateke, besteak beste klubekin adostu duten soldaten beherapena ezbedina delako liga amaitu ala ez.

Hartara, osasun datuen gordintasunak ustekabe handirik ematen ez badu behintzat, Santander Liga abuztuaren 1a baino lehen amaituko da. Emakumezkoen Iberdrola Ligaren etorkizuna, ordea, bestelakoa izan liteke, eta datorren astean argitzea espero da.

Hipotesi hau nagusitzen bada, Athletic eta Realaren arteko Kopako finala joka daiteke baina ez Sevillako Cartujako zelaian, Euskal Herriko zelairen batean baizik.

Ez dirudi ordea, zaletuek oraindik normaltasunez partidak zuzenean ikusteko parada izango dutenik. Aukerarik baikorrenean ere, ez baita hori aurreikusten.

Gauzak horrela, IV. Euskal Herria Txapelaren finala, Liga Santanderreko euskal derbiak kontutan hartuta aurreneko bi postuetan sailkatutako taldeeekin, irailaren lehen astean jokatzeko aukera handia dago.

X. Euskal Herria Kopari dagokionez, hurrengo astean Liga Iberdrolaren inguruan hartzen diren erabakiak bere garapena baldintza badezake ere, martxoa baino lehen Euskal Herriko emakumezkoen futbol talderik onenek lehiatzeko azaldu zuten konpromisoa aintzat hartuz, jokatu jokatuko dela ia ziurtzat ematen dugu Euskal Herria Kirolaken, finala irailean izango delarik.

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna
Athletic – Eibar, abenduaren 14an

Athletic – Eibar, abenduaren 14an

Athletic – Eibar izango da IV. Euskal Herria Txapelaren bederatzigarren partida. Abenduaren 14an jokatuko da, arratsaldeko 18:30etan