FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Igandean, Reala-Athletic

by | 2020/02/04

RealaAthletic jokatuko da igande honetan, otsailak 9, arratsaldeko 14:00etan, Anoetako futbol zelaian.IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamabigarren partida izango da; bigarren bueltako bigarrena.

Aste honetan bertan talde biek partia garrantzitsua jokatuko dute, ostegunean, Espainiako Errege Kopan: Realak Real Madrilen aurka jokatuko du Santiago Bernabeu futbol zelaian, eta Ahtleticek Bartzelonaren aurka, San Mamesen.

Lehen bueltako partidan, abuztuaren 30ean, Athleticek 2-0 irabazi zion Realari, Williamsek eta Raul Garciak sartutako golekin. Hiru puntu hoiek, hain zuzen, markatzen dute oraintxe bertan sailkapeneko lehen postuen arteko ordena.

Bestela ere, IV. Euskal Herria Txapelaren hamar partida jokatuta, hau da, lehen buelta amaituta, sailkapenari begiratu bat ematea komeni da, gauzak zelan dagozen ikusteko.

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

Athletic dago buruan, lehen bueltako lau partidak jokatuta, hamar punturekin. Bigarrenari, Realari, puntu bat ateratzen dio. Bigarren postuan dago, bederatzi punturekin. Biak ala biak bigarren bueltari goiko lekuetatik begiratuko diote, azken lehen bi postuetan amaitzeko asmoarekin beti ere. Hirugarrena, Osasuna, Athleticetik sei puntura dago; tarte batera, alegia, oraindik bigarren buelta osoa falta dela esan beharra dagoen arren.

Alaves eta Eibar azken postuetan daude, hauek bai, beherago sartuta. Biak daude puntuak eskuratzeko beharrean, gora egingo badute. Alavesek lau partidetatik Eibarri irabazitako puntuak besterik ez du zakuan, eta Eibarren kontra du oraingo partida.. Eibarren kasuan, okerrago, bi puntu bakarrik dituelako, bat Athleticen aurka lortutako puntua. Une honetan sailakpeneko azken lekuan dago III. Euskal Herria Txapelako irabazlea, lau partida jokatuta, puntu birekin, bigarren bueltari begira,

Hurrengo partida

IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizio honen hurrengo partida otsailaren 16an jokatuko da, hau da, hurrengo asteburuan. Bi partida jokatuko dira egun horretan, hamairugarren eta hamalaugarrena: Eibar-Reala 16:00etan jokatuko da Ipuruan, eta Athletic-Osasuna 18:30etan San Mamesen.


Infograma: naiz.eus


Infograma: berria.eus

Twitter

Eibar-Osasuna, ostegunean

Eibar-Osasuna, ostegunean

IV. Euskal Herria Txapelaren sailkapen faseko azken partida izango da. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe

Azken partida jokatu arte

Azken partida jokatu arte

Partida bat falta delarik, oraindik ez dakigu Alaves ala Osasuna zein izango den bigarren finalista. Osasunak puntu bat eskuratu beharko luke bigarren postua eskuratzeko

Alaves 0-1 Osasuna

Alaves 0-1 Osasuna

Osasunak irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako bederatzigarren partida. Ateak itxita, publikorik gabe jokatu da norgehiagoka

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna