FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Igandean, Eibar-Reala

by | 2020/02/11

EibarReala jokatuko da igande honetan, otsailak 16, arratsaldeko 16:00etan, Ipurua futbol zelaian. Gipuzkoako talde bien arteko partida IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamairugarren partida izango da; bigarren bueltako hirugarrena.

Egun berean, igandean, IV. Euskal Herria Txapelako beste partida bat ere izango dugu: Athletic-Osasuna, arratsaldeko 18:30etan, San Mames futbol zelaian. Lehen bueltako partida azaroaren 30ean jokatu zen eta partida hartan Realak 4-1 irabazi zion Eibarri. Eta une honetan, sailkapenean, Reala dago sailkapenaren buruan, 12 punturekin, eta Eibar, azkenean, 2 punturekin.

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA125401137
2ATHLETIC10631274
3OSASUNA7521298
4ALAVES65203610
5EIBAR2502328

Sailkapenean, beraz, IV. Euskal Herria Txapelaren hamabi partida jokatuta, Reala dago buruan, hamabi punturekin. Bigarrenari, Athletici, puntu bi ateratzen dizkio, joan zen igandean Anoeta futbol zelaian Athletic 2-1 garaitu ondoren. Hartara, Athleticek 10 puntu ditu bigarren postuan. Biak ala biak bigarren bueltari goiko lekuetatik begiratuko diote, finala jokatzeko lekuetatik alegia. Hirugarrena, Alaves, 6 punturekin orain, joan zen igandean Mendizorrotzan Eibar 2-1 gainditu ondoren. Gero dator Osasuna, laugarren postuan, 4 punturekin, baina gainerako guztiek baino partida bat gutxiago jokatuta. Eta azken lekuan, Eibar, 2 punturekin.

Arestian esan bezala, sailkapeneko azkenaren eta lehenaren arteko lehia izango dugu igandean Ipuruan. Gogora ekarri behar dugu, hala ere, joan zen urteko III. Euskal Herria Txapela Eibarrek jantzi zuela Realaren aurka jokatutako finalean hain zuzen ere. Beraz, aurretik ezin esango dugu igandean emaitza zein izango den. Talde bien aurtengo ibilibidea bestelakoa izan arren, gauza bat ziur esan dezakegu baina: biak aterako dira irabaztera.

Hurrengo partida

IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizio honen hurrengo partida, lehiaketako hamalaugarrena, otsailaren 16an bertan jokatuko da, igandean: Athletic-Osasuna 18:30etan San Mamesen.

Horren ondoren, hamabosgarren jardunaldia, hurrengo astean jokatuko da, otsailaren 23an, igandean, arratsaldeko 14:00etan, Mendizorrotzan: Alaves-Athletic.

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16Athletic0 - 1Osasuna
2020.02.16Eibar- - -Reala
2020.02.23Alaves
Athletic
2020.03.15Reala
Osasuna
2020.03.22Alaves
Reala
2020.03.22Eibar
Athletic
2020.04.12Alaves
Osasuna
2020.04.26Eibar
Osasuna
Eibar-Reala, martxoaren 10ean

Eibar-Reala, martxoaren 10ean

Otsailaren 16an jokatzeko zen Eibar-Reala partida bertan-behera gelditu zen Zaldibarko zabortegiak eragindako kutsadura maila oso handia zegoelako

Igandean, Alaves-Athletic

Igandean, Alaves-Athletic

Aste honetan ere badugu IV. Euskal Herria Txapelaren partida. Igandekoa bigarren bueltako laugarren partida izango da

Athletic 0-1 Osasuna

Athletic 0-1 Osasuna

Osasunak irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako hirugarren partida. Garaipen honekin sailkapenaren hirugarren tokira gora egin du. Zazpi puntu ditu orain

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA125401137
2ATHLETIC10631274
3OSASUNA7521298
4ALAVES65203610
5EIBAR2502328
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16Athletic0 - 1Osasuna
2020.02.16Eibar- - -Reala
2020.02.23Alaves
Athletic
2020.03.15Reala
Osasuna
2020.03.22Alaves
Reala
2020.03.22Eibar
Athletic
2020.04.12Alaves
Osasuna
2020.04.26Eibar
Osasuna
Share This