E-KIROLA/FUTBOLA

Euskal Futbol Liga online, FIFA20 | PlayStation 4

by | 2020/03/27

FIFA20 Euskal Liga online jokatzeko txapelketa antolatu dute Gu ere bai! ekimenak eta Game erauntsiak elkarteak

Gu ere Bai! ekimenak eta Game Erauntsia Elkarteak Euskal Futbol Liga birtuala antolatu dute. Edozeinek joka dezake. PlayStayson 4 plataformako FIFA20 jokuarekin egingo da txapelketa. Izen ematea zabalik egongo da martoxaren 28-30 tartean gamerauntsia.eus webgunean. Finalak eta finalerdiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira Hamaika telebistan eta twitch.tv/guerebai kanaletik. Finala apirilaren 12an jokatuko da, Aberri egunarekin bat eginez. Irabazleak txapeldunaren saria eskuratuko du.

Gaur aurkeztu dute txapelketa Gu ere bai! eta Game erauntsia webguneetan: “Apirilaren lehenengo bi asteetan gauzatuko den online txapelketa honen bitartez euskal bideo-jokozaleen komunitateak euskal kirolariak eta euskal selekzioak aldarrikatuko ditugu etxetik. COVID-19ak gure gizartean sortutako egoerak euskal selekzioaren aldeko ekintzak online izatera behartzen gaitu, eta logikoa denez, Game Erauntsia prest dago e-kirolen bitartez ekimen honetan online laguntzeko.

Gizonezkoen euskal futbol taldeak 

Euskal Futbol Liga FIFA20 txapelketa honetan Alaves, Athletic, Eibar, Reala eta Osasunaren gizonezkoen plantillekin jokatuko da. Azpimarratu dute baina, tamalez, Electronic Arts-en bideo-jokoak ez dituela emakumezko taldeak eskaintzen, eta gauzak horrela ezin izan dutela emakumezko txapelketarik egin.

Parte hartzeko, izena eman: martxoak 28-30

Txapelketa PlayStation 4 plataformaren bitartez gauzatuko da eta FIFA20 jokoa eta interneteko konexioa beharrezkoak izango dira. Parte hartzeko izena emateko lotura bat jarriko da gamerauntsia.eus webgunean. Martxoaren 28ko eguerdian jarriko da, eta martxoaren 30ean 20:00tan itxiko da. Izena emateko, lehendabizi Game Erauntsiaren webgunean izena eman behar da eta ondoren, aktibazio posta elektroniko bat jasoko da.

Egutegia

Lehiaketak hiru fase izango ditu: lehenengo fasea (apirilak 1-5) taldeko txanda garatuko da, lehiakide kopuru mugarik gabe. Lehenengo fasearen bost irabazleek ligaxka bat jokatuko dute (apirilak 6-10) eta lehenengo laurak finalerdietara pasako dira. Finalerdiak apirilak 11n jokatuko dira eta finala apirilak 12an izango da, Aberri egunarekin bat eginez.

Finalerdiak eta finala zuzenean steaming bidez

Finalak eta finalerdiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira Hamaika telebistan eta twitch.tv/guerebai kanaletik.

Reala lehena, Osasuna bigarrena

Reala lehena, Osasuna bigarrena

IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren partida guztiak jokatuta, Reala eta Osasuna dira lehen postuetan: bien artean jokatuko da finala

Eibar 0-2 Osasuna

Eibar 0-2 Osasuna

Osasunak irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren azken partida. Hiru puntu gehiagorekin, sailkapenaren bigarren postua eskuratu du, hau da, finala jokatzeko txartela

Eibar-Osasuna, ostegunean

Eibar-Osasuna, ostegunean

IV. Euskal Herria Txapelaren sailkapen faseko azken partida izango da. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna
Share This