FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Eibar-Reala, apirilaren 26an

Eibar – Reala
Apirilaren 26an jokatuko da Eibar-Reala partida, astelehenean, gaueko 21:00etan hasita, Ipurua futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamazazpigarren partida izango da; bigarren bueltako zazpigarrena.
Lenenengo bueltako Reala-Eibar abenduaren 13an jokatu zen Anoetan. Berdinketarekin amaitu zen orduko partida hura: markagailuan, Reala 1-1 Eibar emaitzarekin amaitu zen partida.
Sailkapena
Sailkapenari dagokionez, V. Euskal Herria Txapelaren hamalau partida jokatuta, Osasuna dago sailkapenaren buruan, 12 punturekin. Realak, hiru puntutara, 9 puntu dauzka oraintxe bertan. Eta hortik aurrera, Alaves dator hirugarren postuan, 8 punturekin. Atzetik, Athletic, lau punturekin. Eta azken postuan, Eibar, hiru punturekin.
Ateak itxita
Hasi bezala jarraitzen du txapelketak: partida guztiak ateak itxita jokatzen ari dira, beti ere segurtaun neurri zorrotzak hartuta.
Hurrengo partidak
Eibar-Reala partidaren ostean hiru izango dira V. Euskal Herria Txapelako sailkapen fasea amaitzeko gelditzen diren norgehiagokak:
Eibar – Alaves, maiatzaren 2ko asteburuan jokatuko da. Oraingoz eguna eta ordua zehaztu gabe dago.
Athletic – Osasuna, maiatzaren 9ko asteburuan jokatuko da. Oraingoz eguna eta ordua zehaztu gabe dago.
Osasuna – Reala, maiatzaren 23ko asteburuan jokatuko da. Oraingoz eguna eta ordua zehaztu gabe dago.
Sailkapena eta Egutegia
Reala 2-0 Osasuna
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren lehen partida izan da. Brais Mendezek eta Sorlothek egin dituzte Realaren golak
Reala – Athletic, urtarrilaren 14an
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren hirugarren partida izango da. Gaueko 21:00etan jokatuko da, Anoetako futbol zelaian.
Athletic – Osasuna, urtarrilaren 9an
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren bigarren partida izango da. Gaueko 21:00etan jokatuko da, San Mames futbol zelaian.

V. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
