FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Eibar-Osasuna, uztailaren 2an
Uztailaren 2an jokatuko da Eibar-Osasuna partida, arratsaldeko 19:30etan, Ipurua futbol zelaian
IV. Euskal Herria Txapelaren sailkapen faseko azken partida izango da. Oraingoz finalerako sailaktuta dago Reala eta bigarren postuan Alaves dugu sailkapenean. Azken bi partidetan erabakiko da bigarren postu hori.
IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hogeigarren jardunaldia hasiera batean apirilaren 26an zen jokatzeko. Covid19aren eraginez bertan-behera gelditu ziren kirol lehiaketak ordea.
Orain, 2019/20 futbol denboraldiko partida guztiak jokatzea erabaki denean, bata bestearen atzetik jokatzen ari dira, ateak itxita jokatu ere. Erabakia eztabaida biziak sortu ditu, baina azkenean telebistaren bidez jasotzen den diru sarrera erabakiorra izan da: futbol partidak telebista bidez ikusten ahal dira partidak lehiaketa azken aldi honetan. Ezin esan ohitu garenik, baina denboraldia amaitzeko presarekin eta sailkapenaren emozioarekin jarraitzen ditugu orain partidak, urruntasun puntu batekin. Ikusiko da zelaitako harmailak betetzen noiz hasten den, hau da, futbola eta kirola bere horretan noiz bizitzeko aukera dugun gizarte gaixo honetan.
IV. Euskal Herria Txapelaren bigarren bueltako hamargarren partida izango da, lehiaketako azkena beraz. Lehenengo bueltan, Osasuna–Eibar izan zen aurtengo txapelketako lehen partida. Abuztuaren 28an jokatu zen, eta Osasuna 0-0 Eibar berdinketarekin amaitu zen.
Sailkapena
Mendizorrotzako Alaves 2-0 Reala aurreko emaitzarekin, sailkapenean bigarren postura igo da Alaves. Oraintxe bertan IV. Euskal Herria Txapelaren finala jokatzeko lekuan dago, finalean Realaren aurka berriro lehiatzeko. Oraindik ez dago erabakita, beste partida bi falta dira lehiaketa amaitzeko. Baina egon, hor dago.
Aldaketa egon da sailkapenean: Alaves bigarren postura igo da, eta oraindik finalerako sailkatzeko azken partida bien emaitzak ezagutu beharko baditugu ere, gauza bat ziur esan dezakegu dagoeneko: Athletic eta Eibar ez dira finalean izango.
Reala dagoeneko finalean egongo da. 16 punturekin bermatuta dauka lehen postua. Bigarren finalista dago jokoan oraindik. Alavesek eskuratu du orain bigarren postua. Eta Osasunak ere baditu bere aukerak. Athletic eta Eibar kanpoan daude dagoenko.
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
IV. Euskal Herria Txapelaren lehen buelta amaitu zenean Athletic zegoen sailkapenaren buruan. Realarekin batera biak ageri ziren nagusi. Bigarren bueltarekin kolorea nabarmen aldatu da. Orain Reala dago lehen postuan eta Athletic finala jokatzeko aukerarik gabe gelditu da, bigarren buelta puntu bakarra eskuratuta.
Reala lehen postuaz jabetu da. Berea da dagoeneko. Alaves dago bigarren postuan orain. Reala dagoeneko ezingo du harrapatu. Beraz, bigarren postua defenditzea tokatzen zaio. Osasunari begira jokatu beharra dauka.
Bigarren bueltako zortzi partida jokatuta, beste bi partida dauzkagu aurretik. Hor erabakiko da azkenean finalerako bigarren txartela nork eskuratuko duen.
Arestian esan bezala, lehen buelta amaitu zenean ematen zuen Athletic eta Realaren artean izango zela finala. Baina azken emaitzek beste ikuspegia ematen digute. Orain Reala dugu buruan, hamasei punturekin. Sendo baino sendoago. Matematikoki sailkatuta dago finalerako. Athleticen gauzak okertu dira, eta lehenago buruan eta inoizko onena zirudien arren, hiru partida jarraian galdu eta puntu bat bakarrik eskuratu du bigarren bueltan. Finaletik kanpo gelditu da beraz. Alaves dago orain bigarren postuan Mendizorrotzan Reala garaitu ondoren. Alavesek, beraz, bere aukerak jarri ditu mahai gainean. Arerio bakarra dauka, Osasuna, eta honek ez du erraza. Azken partida biak irabazi beharko ditu horretarako, eta horietako bat, Alavesen kontra hain zuzen.
Oraintxe bertan, bada, badakigu Reala izango dela finalean. Ikusi behar noren kontra jokatuko duen, ordea. Badakigu Athletic eta Eibar ez direla izango. Alaves edo Osasuna. Hurrengo neurketetan ikusiko dugu.
IV. Euskal Herria Txapelaren finala
Eibar-Osasuna partidarekin amaituko da aurtengo txapelketa eta denboraldia amaituta ikusiko dira finala jokatzeko aukerak. Printzipioz, bestelako eragozpenik izan ezean, jokatu egingo da, oraindik noiz eta non jokatuko den esateko goiz bada ere.
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2019.08.24 | Osasuna | 0 - 0 | Eibar |
2019.08.30 | Athletic | 2 - 0 | Reala |
2019.09.22 | Athletic | 2 - 0 | Alaves |
2019.09.26 | Reala | 3 - 0 | Alaves |
2019.11.03 | Osasuna | 4 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Eibar | 0 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Osasuna | 1 - 2 | Athletic |
2019.11.30 | Reala | 4 - 1 | Eibar |
2019.12.14 | Athletic | 0 - 0 | Eibar |
2019.12.22 | Osasuna | 3 - 4 | Reala |
2020.02.07 | Alaves | 2 - 1 | Eibar |
2020.02.09 | Reala | 2 - 1 | Athletic |
2020.02.16 | Athletic | 0 - 1 | Osasuna |
2020.03.10 | Eibar | 1 - 2 | Reala |
2020.02.23 | Alaves | 2 - 1 | Athletic |
2020.06.14 | Reala | 1 - 1 | Osasuna |
2020.06.17 | Eibar | 2 - 2 | Athletic |
2020.06.18 | Alaves | 2 - 0 | Reala |
2020.06.24 | Alaves | 0- 1 | Osasuna |
2020.07.02 | Eibar | 0 - 2 | Osasuna |
Alaves 0-1 Osasuna
Osasuna nagusi izan da V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamairugarren partidan. Athletic-Eibar izango da hurrengo norgehiagoka, martxoaren 21eko asteburuan.
Alaves – Osasuna, larunbatean
Arratsaldeko 18:30etan hasiko da, Mendizorrotza futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamairugarren partida izango da
Reala 4-0 Alaves
Reala nagusi izan da V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamabigarren partidan. Alaves-Osasuna izango da hurrengo norgehiagoka, otsailaren 27an.
IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2019.08.24 | Osasuna | 0 - 0 | Eibar |
2019.08.30 | Athletic | 2 - 0 | Reala |
2019.09.22 | Athletic | 2 - 0 | Alaves |
2019.09.26 | Reala | 3 - 0 | Alaves |
2019.11.03 | Osasuna | 4 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Eibar | 0 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Osasuna | 1 - 2 | Athletic |
2019.11.30 | Reala | 4 - 1 | Eibar |
2019.12.14 | Athletic | 0 - 0 | Eibar |
2019.12.22 | Osasuna | 3 - 4 | Reala |
2020.02.07 | Alaves | 2 - 1 | Eibar |
2020.02.09 | Reala | 2 - 1 | Athletic |
2020.02.16 | Athletic | 0 - 1 | Osasuna |
2020.03.10 | Eibar | 1 - 2 | Reala |
2020.02.23 | Alaves | 2 - 1 | Athletic |
2020.06.14 | Reala | 1 - 1 | Osasuna |
2020.06.17 | Eibar | 2 - 2 | Athletic |
2020.06.18 | Alaves | 2 - 0 | Reala |
2020.06.24 | Alaves | 0- 1 | Osasuna |
2020.07.02 | Eibar | 0 - 2 | Osasuna |