FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Eibar-Osasuna, ostegunean

by | 2020/06/30

Ostegunean jokatuko da Eibar-Osasuna, arratsaldeko 19:30etan, Ipurua futbol zelaian

IV. Euskal Herria Txapelaren sailkapen faseko azken partida izango da. Oraingoz Reala sailkatuta dago finalerako eta bigarren postuan Alaves dugu sailkapenean. Osasunak, baina, puntu bat beharko luke bigarren postu hori eskuratzeko.  

IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hogeigarren jardunaldia  hasiera batean apirilaren 26an zen jokatzeko. Covid19aren eraginez bertan-behera gelditu ziren kirol lehiaketak ordea.

Orain, 2019/20 futbol denboraldiko partida guztiak jokatzea erabaki denean, bata bestearen atzetik jokatzen ari dira, ateak itxita jokatu ere. Erabakia eztabaida biziak sortu ditu, baina azkenean telebistaren bidez jasotzen den diru sarrera erabakiorra izan da: futbol partidak telebista bidez ikusten ahal dira partidak lehiaketa azken aldi honetan.  Ezin esan ohitu garenik, baina denboraldia amaitzeko presarekin eta sailkapenaren emozioarekin jarraitzen ditugu orain partidak, urruntasun puntu batekin. Ikusiko da zelaitako harmailak betetzen noiz hasten den, hau da, futbola eta kirola bere horretan noiz bizitzeko aukera dugun gizarte gaixo honetan.

IV. Euskal Herria Txapelaren bigarren bueltako hamargarren partida izango da, lehiaketako azkena beraz. Lehenengo bueltan, OsasunaEibar izan zen aurtengo txapelketako lehen partida. Abuztuaren 28an jokatu zen, eta  Osasuna 0-0 Eibar berdinketarekin amaitu zen.

Sailkapena

Azken partidaren emaitzarekin, Alaves 0-1 Osasuna, sailkapenean ez da aldaketarik izan, ordenean behintzat, baina Osasuna  Alavesen puntu batera gelditu da partida baten faltan. Horren emaitzaren zain gelditu beharko dugu, beraz, finalerako bigarren sailkatua ezagutzeko. Lehena, badakigu nor izango den: Reala. Bigarrena, Alaves ala OsasunaAthletic eta Eibar jakin badakigu ez direla finalean izango.


TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

IV. Euskal Herria Txapelaren lehen buelta amaitu zenean Athletic zegoen sailkapenaren buruan. Realarekin batera biak ageri ziren nagusi. Bigarren bueltarekin kolorea nabarmen aldatu da. Orain Reala dago lehen postuan eta Athletic finala jokatzeko aukerarik gabe gelditu da, bigarren buelta puntu bakarra eskuratuta.

Reala lehen postuan dago, eta dagoeneko berea izango da postu hori. Alaves dago bigarren postuan. Partida guztiak jokatu ditu dagoeneko. Osauna puntu batera dauka, eta denboraldi honetako azken partidan EibarOsasuna izango da.

Bigarren bueltako bederatzi partida jokatuta, beste partida bat daukagu aurrean. Hor erabakiko da azkenean finalerako bigarren txartela nork eskuratuko duen.

Arestian esan bezala, lehen buelta amaitu zenean ematen zuen Athletic eta Realaren artean izango zela finala.  Baina azken emaitzek beste ikuspegia ematen digute. Orain Reala dugu buruan, hamasei punturekin. Sendo baino sendoago. Matematikoki sailkatuta dago finalerako. Athleticen gauzak okertu dira, eta lehenago buruan eta inoizko onena zirudien arren, hiru partida jarraian galdu eta puntu bat bakarrik eskuratu du bigarren bueltan. Finaletik kanpo gelditu da beraz. Alaves dago bigarren postuan Mendizorrotzan Reala garaitu ondoren. Baina Osasunaren aurka galdu ondoren, konplikatu egin zaio piska bat postu hori. EibarOsasuna partidaren emaitzaren zain egon behar izango dugu bigarren sailkapena nor den ezagutzeko.

IV. Euskal Herria Txapelaren finala

Eibar-Osasuna jokatuta amaitu egingo da sailkapen fasea eta lehenengo bien artean jokatuko da finala. Denboraldia amaitu arte, baina, ez dira ikusiko finala jokatzeko aukerak. Printzipioz, bestelako eragozpenik izan ezean, jokatu egingo da, oraindik noiz eta non jokatuko den esateko goiz bada ere.

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna

Osasuna-Athletic, urriaren 24an

Osasuna-Athletic, urriaren 24an

13:00etatik aurrera jokatuko da, Sadar futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren laugarren partida izango da

Eibar-Osasuna, urriaren 18an

Eibar-Osasuna, urriaren 18an

V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hirugarren partida izango da Eibar-Osasuna norgehiagoka. Ipuruan jokatuko da, eguerdiko 12:00etan

Alaves 1-0 Athletic

Alaves 1-0 Athletic

Alavesek irabazi egin du Mendizorrotzan V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren bigarren partida. Aurtengo edizioko bigarren partida izan da

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna