FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Eibar-Osasuna, ostegunean
Ostegunean jokatuko da Eibar-Osasuna, arratsaldeko 19:30etan, Ipurua futbol zelaian
IV. Euskal Herria Txapelaren sailkapen faseko azken partida izango da. Oraingoz Reala sailkatuta dago finalerako eta bigarren postuan Alaves dugu sailkapenean. Osasunak, baina, puntu bat beharko luke bigarren postu hori eskuratzeko.
IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hogeigarren jardunaldia hasiera batean apirilaren 26an zen jokatzeko. Covid19aren eraginez bertan-behera gelditu ziren kirol lehiaketak ordea.
Orain, 2019/20 futbol denboraldiko partida guztiak jokatzea erabaki denean, bata bestearen atzetik jokatzen ari dira, ateak itxita jokatu ere. Erabakia eztabaida biziak sortu ditu, baina azkenean telebistaren bidez jasotzen den diru sarrera erabakiorra izan da: futbol partidak telebista bidez ikusten ahal dira partidak lehiaketa azken aldi honetan. Ezin esan ohitu garenik, baina denboraldia amaitzeko presarekin eta sailkapenaren emozioarekin jarraitzen ditugu orain partidak, urruntasun puntu batekin. Ikusiko da zelaitako harmailak betetzen noiz hasten den, hau da, futbola eta kirola bere horretan noiz bizitzeko aukera dugun gizarte gaixo honetan.
IV. Euskal Herria Txapelaren bigarren bueltako hamargarren partida izango da, lehiaketako azkena beraz. Lehenengo bueltan, Osasuna–Eibar izan zen aurtengo txapelketako lehen partida. Abuztuaren 28an jokatu zen, eta Osasuna 0-0 Eibar berdinketarekin amaitu zen.
? Egun on armaginak!
? Gaur taldeak merezitako atseden eguna izango du.
? #EibarOsasuna #DenokArmagin?❤️ pic.twitter.com/1pBHAzkgmD
— SD Eibar #DenokArmagin ?❤️ (@SDEibar) June 29, 2020
? Lanera irribarrea ahoan.#EibarOsasuna pic.twitter.com/egQyl6pHf7
— C. A. OSASUNA (@caosasuna_eus) June 29, 2020
Sailkapena
Azken partidaren emaitzarekin, Alaves 0-1 Osasuna, sailkapenean ez da aldaketarik izan, ordenean behintzat, baina Osasuna Alavesen puntu batera gelditu da partida baten faltan. Horren emaitzaren zain gelditu beharko dugu, beraz, finalerako bigarren sailkatua ezagutzeko. Lehena, badakigu nor izango den: Reala. Bigarrena, Alaves ala Osasuna. Athletic eta Eibar jakin badakigu ez direla finalean izango.
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
IV. Euskal Herria Txapelaren lehen buelta amaitu zenean Athletic zegoen sailkapenaren buruan. Realarekin batera biak ageri ziren nagusi. Bigarren bueltarekin kolorea nabarmen aldatu da. Orain Reala dago lehen postuan eta Athletic finala jokatzeko aukerarik gabe gelditu da, bigarren buelta puntu bakarra eskuratuta.
Reala lehen postuan dago, eta dagoeneko berea izango da postu hori. Alaves dago bigarren postuan. Partida guztiak jokatu ditu dagoeneko. Osauna puntu batera dauka, eta denboraldi honetako azken partidan Eibar–Osasuna izango da.
Bigarren bueltako bederatzi partida jokatuta, beste partida bat daukagu aurrean. Hor erabakiko da azkenean finalerako bigarren txartela nork eskuratuko duen.
Arestian esan bezala, lehen buelta amaitu zenean ematen zuen Athletic eta Realaren artean izango zela finala. Baina azken emaitzek beste ikuspegia ematen digute. Orain Reala dugu buruan, hamasei punturekin. Sendo baino sendoago. Matematikoki sailkatuta dago finalerako. Athleticen gauzak okertu dira, eta lehenago buruan eta inoizko onena zirudien arren, hiru partida jarraian galdu eta puntu bat bakarrik eskuratu du bigarren bueltan. Finaletik kanpo gelditu da beraz. Alaves dago bigarren postuan Mendizorrotzan Reala garaitu ondoren. Baina Osasunaren aurka galdu ondoren, konplikatu egin zaio piska bat postu hori. Eibar–Osasuna partidaren emaitzaren zain egon behar izango dugu bigarren sailkapena nor den ezagutzeko.
IV. Euskal Herria Txapelaren finala
Eibar-Osasuna jokatuta amaitu egingo da sailkapen fasea eta lehenengo bien artean jokatuko da finala. Denboraldia amaitu arte, baina, ez dira ikusiko finala jokatzeko aukerak. Printzipioz, bestelako eragozpenik izan ezean, jokatu egingo da, oraindik noiz eta non jokatuko den esateko goiz bada ere.
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2019.08.24 | Osasuna | 0 - 0 | Eibar |
2019.08.30 | Athletic | 2 - 0 | Reala |
2019.09.22 | Athletic | 2 - 0 | Alaves |
2019.09.26 | Reala | 3 - 0 | Alaves |
2019.11.03 | Osasuna | 4 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Eibar | 0 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Osasuna | 1 - 2 | Athletic |
2019.11.30 | Reala | 4 - 1 | Eibar |
2019.12.14 | Athletic | 0 - 0 | Eibar |
2019.12.22 | Osasuna | 3 - 4 | Reala |
2020.02.07 | Alaves | 2 - 1 | Eibar |
2020.02.09 | Reala | 2 - 1 | Athletic |
2020.02.16 | Athletic | 0 - 1 | Osasuna |
2020.03.10 | Eibar | 1 - 2 | Reala |
2020.02.23 | Alaves | 2 - 1 | Athletic |
2020.06.14 | Reala | 1 - 1 | Osasuna |
2020.06.17 | Eibar | 2 - 2 | Athletic |
2020.06.18 | Alaves | 2 - 0 | Reala |
2020.06.24 | Alaves | 0- 1 | Osasuna |
2020.07.02 | Eibar | 0 - 2 | Osasuna |
Alaves – Eibar, asteazkenean
Gaueko 22:00etan hasiko da, Mendizorrotza futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren zazpigarren partida izango da
Reala 1-1 Eibar
Berdinketarekin amaitu da V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren seigarren partidan. Alaves-Eibar izango da hurrengo norgehiagoka, abenduaren 23an.
Reala – Eibar, igandean
Arratsaldeko 14:00etan hasiko da, Anoetako futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren seigarren partida izango da
IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2019.08.24 | Osasuna | 0 - 0 | Eibar |
2019.08.30 | Athletic | 2 - 0 | Reala |
2019.09.22 | Athletic | 2 - 0 | Alaves |
2019.09.26 | Reala | 3 - 0 | Alaves |
2019.11.03 | Osasuna | 4 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Eibar | 0 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Osasuna | 1 - 2 | Athletic |
2019.11.30 | Reala | 4 - 1 | Eibar |
2019.12.14 | Athletic | 0 - 0 | Eibar |
2019.12.22 | Osasuna | 3 - 4 | Reala |
2020.02.07 | Alaves | 2 - 1 | Eibar |
2020.02.09 | Reala | 2 - 1 | Athletic |
2020.02.16 | Athletic | 0 - 1 | Osasuna |
2020.03.10 | Eibar | 1 - 2 | Reala |
2020.02.23 | Alaves | 2 - 1 | Athletic |
2020.06.14 | Reala | 1 - 1 | Osasuna |
2020.06.17 | Eibar | 2 - 2 | Athletic |
2020.06.18 | Alaves | 2 - 0 | Reala |
2020.06.24 | Alaves | 0- 1 | Osasuna |
2020.07.02 | Eibar | 0 - 2 | Osasuna |