FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Eibar-Athletic, asteazkenean
Asteazkenean jokatuko da Eibar-Athletic partida, arratsaldeko 19:30etan, Ipuruan, ateak itxita
Hasiera batean partida hau martxoaren 21ean jokatzeko zen. Orain ateak itxita jokatu beharko da, publikorik gabe.
Bestela, IV. Euskal Herria Txapelari dagokionez, Athletic eta Eibar arteko lehen bueltako partida abenduaren 14ean jokatu zen eta golik gabe amaitu zen San Mamesen jokatutako partida hura.
Sailkapena
IV. Euskal Herria Txapelako hamaseigarren partida jokatuta, Reala 1-1 Osasuna emaitzarekin, aldaketa gutxi dago sailkapenean. Realak jarraitzen du buruan, 16 punturekin orain, eta Eibar, azken postuan, 2 punturekin.
Reala dagoeneko finalean egongo da. Bigarren finalista dago jokoan oraindik. Aukera desberdinak daude, baina hori bai, Eibar, azken postuan, finaleko lehen bi postuetara iristeko aukerarik gabe dagoeneko.
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
IV. Euskal Herria Txapelaren lehen buelta amaitu zenean Athletic zegoen sailkapenaren buruan. Realarekin batera biak ageri ziren nagusi. Bigarren bueltarekin kolorea piska bat aldatu egin da, lehenengo postu bietan jarraitzen badute ere. Izan ere, neurri batean kontua lehen bi postuetan amaitzea da, baina Realak gora egin du eta Athletic bere hartan gelditu da, puntu gehiago bildu ezinik.
Realak nabarmen egin du gora. Lehen postuan sendotu eta harago joan da. Athletic bigarren postuan dago orain. Reala dagoeneko ezingo du harrapatu. Beraz, bigarren postua defenditzea tokatzen zaio. Atzekoei begira jokatu beharra dauka.
Bigarren bueltako sei partida jokatuta, beste lau partida daukagu aurretik. Hor erabakiko da azkenean finalerako bigarren txartela nork eskuratuko duen. Arestian esan bezala, lehen buelta amaitu zenean ematen zuen Athletic eta Realaren artean izango zela finala. Baina azken emaitzek beste ikuspegia ematen digute. Orain Reala dugu buruan, hamasei punturekin. Sendo baino sendoago. Matematikoki sailkatuta dago finalerako. Athleticen gauzak okertu dira, eta lehenago buruan eta inoizko onena zirudien arren, hiru partida jarraian galduta, lehen bueltako hamar puntu haiekin jarraitzen du, Realetik sei puntura. Athletici partida bakarra gelditzen zaio jokatzeko, eta lehen postuari begiratu baino gehiago atzetik datozenei begiratu beharra dauka bigarren postu horretan jarraituko badu. Izan ere, Alaves puntu bakarrera dauka, eta Athletic baino partida bat gutxiago jokatuta, bigarren postuari begiratzen dio orain, bere aukerak mahai gainean jarrita. Osasunak ere, zortzi punturekin, ez du oraindik bere azken hitza esan. Izan ere, sei partida jokatuta dauzka, Athleticek baino bat gutxiago, emaitzen arabera gora egiteko aukerarekin. Eibarren kasuan, aldiz, sei partida jokatuta, bi punturekin dago sailkapenean, eta bigaren postua eskuratzea ezinezkoa izango du dagoeneko III. Euskal Herria Txapelaren iazko txapeldunak.
Oraintxe bertan, bada, badakigu Reala izango dela finalean. Ikusi behar noren kontra jokatuko duen, ordea. Hurrengo neurketetan jokatuko da txartela.
Hurrengo partidak
Hiru hilabete geldirik izan ostean, bigarren bueltako hamasei jardunaldia jokatuta, beste lau partida gelditzen dira IV. Euskal Herria Txapelako finalera sailkatzeko fasea amaitzeko.
→ IX. Euskal Herria Txapelako 17. jardunaldia, Eibar-Athletic, ekainaren 17an jokatuko da, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:30etan, Ipuruan.
→ IX. Euskal Herria Txapelako 18. jardunaldia, Alaves-Reala, ekainaren 18an jokatuko da, ostegunarekin, arratsaldeko 19:30etan, Mendizorrotzan.
→ IX. Euskal Herria Txapelako 19. jardunaldia, Alaves-Osasuna, ekainaren 24an jokatuko da, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:30etan, Mendizorrotzan.
→ IX. Euskal Herria Txapelako 20. jardunaldia, Eibar-Osasuna, uztailaren 1eko jardunaldian jokatuko da Ipuruan. Eguna eta ordua zehaztu gabe dago oraindik.
Denboraldia amaituta ikusiko dira finala jokatzeko aukerak. Printzipioz, bestelako eragozpenik izan ezean, jokatu egingo da.
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2019.08.24 | Osasuna | 0 - 0 | Eibar |
2019.08.30 | Athletic | 2 - 0 | Reala |
2019.09.22 | Athletic | 2 - 0 | Alaves |
2019.09.26 | Reala | 3 - 0 | Alaves |
2019.11.03 | Osasuna | 4 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Eibar | 0 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Osasuna | 1 - 2 | Athletic |
2019.11.30 | Reala | 4 - 1 | Eibar |
2019.12.14 | Athletic | 0 - 0 | Eibar |
2019.12.22 | Osasuna | 3 - 4 | Reala |
2020.02.07 | Alaves | 2 - 1 | Eibar |
2020.02.09 | Reala | 2 - 1 | Athletic |
2020.02.16 | Athletic | 0 - 1 | Osasuna |
2020.03.10 | Eibar | 1 - 2 | Reala |
2020.02.23 | Alaves | 2 - 1 | Athletic |
2020.06.14 | Reala | 1 - 1 | Osasuna |
2020.06.17 | Eibar | 2 - 2 | Athletic |
2020.06.18 | Alaves | 2 - 0 | Reala |
2020.06.24 | Alaves | 0- 1 | Osasuna |
2020.07.02 | Eibar | 0 - 2 | Osasuna |
Euskal derbiaren aurretik, Garitano eta Mendilibar solasean, elkarren arteko oroitzapenak gogoan
Lezaman elkartu dira larunbateko Athletic-Eibar partidaren karira
Athletic – Eibar, abenduaren 14an
Athletic – Eibar izango da IV. Euskal Herria Txapelaren bederatzigarren partida. Abenduaren 14an jokatuko da, arratsaldeko 18:30etan
Reala Athletic-ekin lehian, EH Txapela sailkapenean
IV. Euskal Herria Txapelako zortzigarren partida jokatuta, Reala hurbildu egin da sailkapenaren burura
IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2019.08.24 | Osasuna | 0 - 0 | Eibar |
2019.08.30 | Athletic | 2 - 0 | Reala |
2019.09.22 | Athletic | 2 - 0 | Alaves |
2019.09.26 | Reala | 3 - 0 | Alaves |
2019.11.03 | Osasuna | 4 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Eibar | 0 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Osasuna | 1 - 2 | Athletic |
2019.11.30 | Reala | 4 - 1 | Eibar |
2019.12.14 | Athletic | 0 - 0 | Eibar |
2019.12.22 | Osasuna | 3 - 4 | Reala |
2020.02.07 | Alaves | 2 - 1 | Eibar |
2020.02.09 | Reala | 2 - 1 | Athletic |
2020.02.16 | Athletic | 0 - 1 | Osasuna |
2020.03.10 | Eibar | 1 - 2 | Reala |
2020.02.23 | Alaves | 2 - 1 | Athletic |
2020.06.14 | Reala | 1 - 1 | Osasuna |
2020.06.17 | Eibar | 2 - 2 | Athletic |
2020.06.18 | Alaves | 2 - 0 | Reala |
2020.06.24 | Alaves | 0- 1 | Osasuna |
2020.07.02 | Eibar | 0 - 2 | Osasuna |