FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Eibar-Athletic, asteazkenean

by | 2020/06/16

Asteazkenean jokatuko da Eibar-Athletic partida, arratsaldeko 19:30etan, Ipuruan, ateak itxita

Hasiera batean partida hau martxoaren 21ean jokatzeko zen. Orain ateak itxita jokatu beharko da, publikorik gabe. 

Bestela, IV. Euskal Herria Txapelari dagokionez, Athletic eta Eibar arteko lehen bueltako partida abenduaren 14ean jokatu zen eta golik gabe amaitu zen San Mamesen jokatutako partida hura.

Sailkapena

IV. Euskal Herria Txapelako hamaseigarren partida jokatuta, Reala 1-1 Osasuna emaitzarekin, aldaketa gutxi dago sailkapenean. Realak jarraitzen du buruan, 16 punturekin orain, eta Eibar, azken postuan, 2 punturekin.

Reala dagoeneko finalean egongo da. Bigarren finalista dago jokoan oraindik. Aukera desberdinak daude, baina hori bai, Eibar, azken postuan, finaleko lehen bi postuetara iristeko aukerarik gabe dagoeneko.

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

IV. Euskal Herria Txapelaren lehen buelta amaitu zenean Athletic zegoen sailkapenaren buruan. Realarekin batera biak ageri ziren nagusi. Bigarren bueltarekin kolorea piska bat aldatu egin da, lehenengo postu bietan jarraitzen badute ere. Izan ere, neurri batean kontua lehen bi postuetan amaitzea da, baina Realak gora egin du eta Athletic bere hartan gelditu da, puntu gehiago bildu ezinik.

Realak nabarmen egin du gora. Lehen postuan sendotu eta harago joan da. Athletic bigarren postuan dago orain. Reala dagoeneko ezingo du harrapatu. Beraz, bigarren postua defenditzea tokatzen zaio. Atzekoei begira jokatu beharra dauka. 

Bigarren bueltako sei partida jokatuta, beste lau partida daukagu aurretik. Hor erabakiko da azkenean finalerako bigarren txartela nork eskuratuko duen.  Arestian esan bezala, lehen buelta amaitu zenean ematen zuen Athletic eta Realaren artean izango zela finala.  Baina azken emaitzek beste ikuspegia ematen digute. Orain Reala dugu buruan, hamasei punturekin. Sendo baino sendoago. Matematikoki sailkatuta dago finalerako. Athleticen gauzak okertu dira, eta lehenago buruan eta inoizko onena zirudien arren, hiru partida jarraian galduta, lehen bueltako hamar puntu haiekin jarraitzen du, Realetik sei puntura. Athletici partida bakarra gelditzen zaio jokatzeko, eta lehen postuari begiratu baino gehiago atzetik datozenei begiratu beharra dauka bigarren postu horretan jarraituko badu. Izan ere, Alaves puntu bakarrera dauka, eta Athletic baino partida bat gutxiago jokatuta, bigarren postuari begiratzen dio orain, bere aukerak mahai gainean jarrita. Osasunak ere, zortzi punturekin, ez du oraindik bere azken hitza esan. Izan ere, sei partida jokatuta dauzka, Athleticek baino bat gutxiago, emaitzen arabera gora egiteko aukerarekin. Eibarren kasuan, aldiz, sei partida jokatuta, bi punturekin dago sailkapenean, eta bigaren postua eskuratzea ezinezkoa izango du dagoeneko III. Euskal Herria Txapelaren iazko txapeldunak.

Oraintxe bertan, bada, badakigu Reala izango dela finalean. Ikusi behar noren kontra jokatuko duen, ordea. Hurrengo neurketetan jokatuko da txartela.

Hurrengo partidak

Hiru hilabete geldirik izan ostean, bigarren bueltako hamasei jardunaldia jokatuta, beste lau partida gelditzen dira IV. Euskal Herria Txapelako finalera sailkatzeko fasea amaitzeko.

→ IX. Euskal Herria Txapelako 17. jardunaldia, Eibar-Athletic, ekainaren 17an jokatuko da, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:30etan, Ipuruan.

→ IX. Euskal Herria Txapelako 18. jardunaldia, Alaves-Reala, ekainaren 18an jokatuko da, ostegunarekin, arratsaldeko 19:30etan, Mendizorrotzan.

→ IX. Euskal Herria Txapelako 19. jardunaldia, Alaves-Osasuna, ekainaren 24an jokatuko da, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:30etan, Mendizorrotzan.

→ IX. Euskal Herria Txapelako 20. jardunaldia, Eibar-Osasuna, uztailaren 1eko jardunaldian jokatuko da Ipuruan. Eguna eta ordua zehaztu gabe dago oraindik.

Denboraldia amaituta ikusiko dira finala jokatzeko aukerak. Printzipioz, bestelako eragozpenik izan ezean, jokatu egingo da.

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna

Reala 1-0 Alaves

Reala 1-0 Alaves

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hamargarren partida izan da. Emaitza honekin, Athletic eta Reala izango ditugu finalean.

Reala – Alaves, igandean

Reala – Alaves, igandean

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hamargarren partida izango da. Anoetako futbol zelaian jokatuko da, 18:30etan hasita

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna