FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Eibar 0-1 Reala

by | 2021/04/27

Argazkia: @SDEibar

Eibar 0-1 Reala


FITXA TEKNIKOA:


EIBAR: Dmtrovic, Pozo (Correa, 31. min), Oliveira, Arbilla, Cote, Diop (Muto, 67. min), Atienza (Enrich, 79. min), Pedro Leon (Expósito, 46. min), Recio, Bryan Gil eta Kike Garcia.


REALA: Remiro, Gorosabel (Zaldua, 84. min), Zubeldia, Le Normand, Monreal, Barrenetxea (Guridi, 62. min), Guevara, Zubimendi, Oyarzabal (Merquelanz, 84. min), Portu (Bautista, 72. min), eta Isak (Januzaj, 72. min).


GOLAK:
0-1
: Isak-ek, 26. min.


EPAILEA:
Jorge Figueroa Vázquez. Txartel horiak: Recio, Oliveira, Cote, Bryan Gil eta Muto (Eibar); Zubimendi (Reala).


BESTELAKOAK:
V.Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamazazpigarren partida. Ateak itxita jokatu da, publikorik gabe.

Eibar 0-1 Reala

 

Realaren garaipenarekin amaitu da V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamazazpigarren partida. Realak gora egin du, sailkapenaren buruan dago orain. Eibar azken postuan jarraituko du. Eta dagoeneko, lehen fasea amaitzeko hiru partida falta direnean, badakigu finalean zein izango den: Reala eta Osasuna

Eibarrek erasoan jardun arren, Realak ez du barkatu. Kolpe batez irabazi du partida. Horrela izaten da. Goian dagoenak haizea alde izaten du, behekoaren kaltean. Eta horixe ageri da markagailuan norgehiagoka amaitzean. Reala sailkapenaren buruan eta Eibar azken postuan ditugu orain.

Gaurko partida ere ateak itxita jokatu da, publikorik gabe. Oraingoz denboraldi honetako partida guztiak horrela jokatuko dira, harmailetako ikuslerik gabe. Ezin esan giro egokiena denik V. Euskal Herria Txapela jokatzeko, baina lehiaketak aurrera darrai.

Sailkapena

Sailkapenari dagokionez, gaurko partidaren ostean, hau da,  V. Euskal Herria Txapelaren hamazazpigarren partida jokatuta, Reala dago sailkapenaren buruan, 13 punturekin.  Osasuna, puntu batera, 12 puntu dauzka oraintxe bertan. Eta hortik aurrera, Alaves dator hirugarren postuan, 9 punturekin. Atzetik, Athletic, 6 punturekin. Eta azken postuan, Eibar, 3 punturekin.

Gauzak horrela, eta hiru partida jokatzeke, finalean Reala eta Osasuna izango dira matematikoki.

Hurrengo partidak

Partida honen ostean, hauexek izango ditugu V. Euskal Herria Txapelako hurrengo norgehiagokak :

Eibar – Alaves, maiatzaren 1ean jokatukoa da. Arratsaldeko 14:00etan hasiko da, Ipurua futbol zelaian.

Athletic – Osasuna, maiatzaren 8an jokatuko da. Gaueko 21:00etan hasiko da, San Mames futbol zelaian.

Osasuna – Reala, maiatzaren 23ko asteburuan jokatuko da. Oraingoz eguna eta data zehaztu barik dagoz.

2020/21

V. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA168440103
2OSASUNA13834186
3ALAVES98233410
4ATHLETIC7814368
5EIBAR6813489

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2020.09.27Eibar1 - 2Athletic
2020.10.04Alaves1 - 0Athletic
2020.10.18Eibar0 - 0Osasuna
2020.10.24Osasuna1 - 0Athletic
2020.12.06
Alaves0 - 0Reala
2020.12.13
Reala1 - 1Eibar
2020.12.23
Alaves2 - 1Eibar
2020.12.31
Athletic0 - 1Reala
2020.12.31
Osasuna1 - 1Alaves
2021.01.03
Reala1 - 1Osasuna
2021.02.07
Osasuna2 - 1Eibar
2021.02.21
Reala4 - 0Alaves
2021.02.28
Alaves0 - 1Osasuna
2021.03.21
Athletic1 - 1Eibar
2021.04.07
Reala1 - 1Athletic
2021.04.10
Athletic0 - 0Alaves
2021.04.26
Eibar0 - 1Reala
2021.05.01
Eibar3 - 0Alaves
2021.05.08
Athletic2 - 2Osasuna
2021.05.23
Osasuna0 - 1Reala
Athletic 1-0 Alaves

Athletic 1-0 Alaves

Athletic nagusitu da aurtengo VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren bigarren partidan. Lehenengo hiru puntuak eskuratuta, Osasunarekin batera dago orain sailkapenaren buruan

Athletic-Alaves, ostiralean

Athletic-Alaves, ostiralean

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren bigarren partida izango da. Publikoarekin jokatuko da, San Mamesen, 21:00etan hasita

Alaves 0-2 Osasuna

Alaves 0-2 Osasuna

Osasuna nagusi izan da aurtengo VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren lehen partidan. Sailkapenean bera da buru, gaurko hiru puntuekin

Share This