FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Azken partida jokatu arte
Azken partidan erabakiko da Alaves ala Osasuna, zein izango den finalean Realaren aurka
Azken partidaren emaitzarekin, Alaves 0-1 Osasuna, sailkapenean ez da aldaketarik izan, ordenean behintzat, baina Osasuna Alavesen puntu batera gelditu da partida baten faltan. Horren emaitzaren zain gelditu beharko dugu, beraz, finalerako bigarren sailkatua ezagutzeko. Lehena, badakigu nor izango den: Reala. Bigarrena, Alaves ala Osasuna. Athletic eta Eibar jakin badakigu ez direla finalean izango.
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
IV. Euskal Herria Txapelaren lehen buelta amaitu zenean Athletic zegoen sailkapenaren buruan. Realarekin batera biak ageri ziren nagusi. Bigarren bueltarekin kolorea nabarmen aldatu da. Orain Reala dago lehen postuan eta Athletic finala jokatzeko aukerarik gabe gelditu da, bigarren buelta puntu bakarra eskuratuta.
Reala lehen postuan dago, eta dagoeneko berea izango da postu hori. Alaves dago bigarren postuan. Partida guztiak jokatu ditu dagoeneko. Osauna puntu batera dauka, eta denboraldi honetako azken partidan Eibar–Osasuna izango da.
Bigarren bueltako bederatzi partida jokatuta, beste partida bat daukagu aurrean. Hor erabakiko da azkenean finalerako bigarren txartela nork eskuratuko duen.
Arestian esan bezala, lehen buelta amaitu zenean ematen zuen Athletic eta Realaren artean izango zela finala. Baina azken emaitzek beste ikuspegia ematen digute. Orain Reala dugu buruan, hamasei punturekin. Sendo baino sendoago. Matematikoki sailkatuta dago finalerako. Athleticen gauzak okertu dira, eta lehenago buruan eta inoizko onena zirudien arren, hiru partida jarraian galdu eta puntu bat bakarrik eskuratu du bigarren bueltan. Finaletik kanpo gelditu da beraz. Alaves dago bigarren postuan Mendizorrotzan Reala garaitu ondoren. Baina Osasunaren aurka galdu ondoren, konplikatu egin zaio piska bat postu hori. Eibar–Osasuna partidaren emaitzaren zain egon behar izango dugu bigarren sailkapena nor den ezagutzeko.
Hurrengo partida, azkena
Dagoeneko hemeretzigarren jardunaldia jokatuta, azken partida gelditzen da IV. Euskal Herria Txapelako finalera sailkatzeko fasea amaitzeko.
→ IX. Euskal Herria Txapelako 20. jardunaldia, Eibar-Osasuna, uztailaren 2an, osteguna, 19:30etan jokatuko da Ipuruan.
Denboraldia amaituta ikusiko dira finala jokatzeko aukerak. Printzipioz, bestelako eragozpenik izan ezean, jokatu egingo da.
IV. Euskal Herria Txapela-Euroeskualdea Kopako aurkezpena egin da
Bihar, irailak 5, jokatuko da Reale Arena zelaian, arratsaldeko 20:30etan Real Sociedad eta Osasuna taldeen artean
IV. Euskal Herria Txapelako finala, zuzenean
ETB1 telebistan eta gure webgunean ere zuzenean ikusi ahal izango da bihar IV.Euskal Herria Txapelako finala, Realaren eta Osanunaren artean, arratsaldeko 20:30etan hasita
Neurririk zorrotzenak hartuta jokatuko da ‘IV. Euskal Herria Txapela’ko finala
Lizarrako San Jeronimo eta Zestoako San Juan Zaharren Egoitzetako langileak omenduko ditugu finalean
Sailkapena ~ Emaitzak ~ Egutegia
2019/20
IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2019.08.24 | Osasuna | 0 - 0 | Eibar |
2019.08.30 | Athletic | 2 - 0 | Reala |
2019.09.22 | Athletic | 2 - 0 | Alaves |
2019.09.26 | Reala | 3 - 0 | Alaves |
2019.11.03 | Osasuna | 4 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Eibar | 0 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Osasuna | 1 - 2 | Athletic |
2019.11.30 | Reala | 4 - 1 | Eibar |
2019.12.14 | Athletic | 0 - 0 | Eibar |
2019.12.22 | Osasuna | 3 - 4 | Reala |
2020.02.07 | Alaves | 2 - 1 | Eibar |
2020.02.09 | Reala | 2 - 1 | Athletic |
2020.02.16 | Athletic | 0 - 1 | Osasuna |
2020.03.10 | Eibar | 1 - 2 | Reala |
2020.02.23 | Alaves | 2 - 1 | Athletic |
2020.06.14 | Reala | 1 - 1 | Osasuna |
2020.06.17 | Eibar | 2 - 2 | Athletic |
2020.06.18 | Alaves | 2 - 0 | Reala |
2020.06.24 | Alaves | 0- 1 | Osasuna |
2020.07.02 | Eibar | 0 - 2 | Osasuna |