FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Azken partida jokatu arte

by | 2020/06/28

Azken partidan erabakiko da Alaves ala Osasuna, zein izango den finalean Realaren aurka

Azken partidaren emaitzarekin, Alaves 0-1 Osasuna, sailkapenean ez da aldaketarik izan, ordenean behintzat, baina Osasuna  Alavesen puntu batera gelditu da partida baten faltan. Horren emaitzaren zain gelditu beharko dugu, beraz, finalerako bigarren sailkatua ezagutzeko. Lehena, badakigu nor izango den: Reala. Bigarrena, Alaves ala Osasuna. Athletic eta Eibar jakin badakigu ez direla finalean izango.


TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

IV. Euskal Herria Txapelaren lehen buelta amaitu zenean Athletic zegoen sailkapenaren buruan. Realarekin batera biak ageri ziren nagusi. Bigarren bueltarekin kolorea nabarmen aldatu da. Orain Reala dago lehen postuan eta Athletic finala jokatzeko aukerarik gabe gelditu da, bigarren buelta puntu bakarra eskuratuta.

Reala lehen postuan dago, eta dagoeneko berea izango da postu hori. Alaves dago bigarren postuan. Partida guztiak jokatu ditu dagoeneko. Osauna puntu batera dauka, eta denboraldi honetako azken partidan EibarOsasuna izango da.

Bigarren bueltako bederatzi partida jokatuta, beste partida bat daukagu aurrean. Hor erabakiko da azkenean finalerako bigarren txartela nork eskuratuko duen.

Arestian esan bezala, lehen buelta amaitu zenean ematen zuen Athletic eta Realaren artean izango zela finala.  Baina azken emaitzek beste ikuspegia ematen digute. Orain Reala dugu buruan, hamasei punturekin. Sendo baino sendoago. Matematikoki sailkatuta dago finalerako. Athleticen gauzak okertu dira, eta lehenago buruan eta inoizko onena zirudien arren, hiru partida jarraian galdu eta puntu bat bakarrik eskuratu du bigarren bueltan. Finaletik kanpo gelditu da beraz. Alaves dago bigarren postuan Mendizorrotzan Reala garaitu ondoren. Baina Osasunaren aurka galdu ondoren, konplikatu egin zaio piska bat postu hori. EibarOsasuna partidaren emaitzaren zain egon behar izango dugu bigarren sailkapena nor den ezagutzeko.

Hurrengo partida, azkena

Dagoeneko hemeretzigarren jardunaldia jokatuta, azken partida gelditzen da IV. Euskal Herria Txapelako finalera sailkatzeko fasea amaitzeko.

→ IX. Euskal Herria Txapelako 20. jardunaldia, Eibar-Osasuna, uztailaren 2an, osteguna, 19:30etan jokatuko da Ipuruan. 

Denboraldia amaituta ikusiko dira finala jokatzeko aukerak. Printzipioz, bestelako eragozpenik izan ezean, jokatu egingo da. 

Athletic – Eibar, larunbatean

Athletic – Eibar, larunbatean

Arratsaldeko 14:00etan hasiko da, San Mames futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamalaugarren partida izango da

Athletic-Eibar, martxoaren 20an

Athletic-Eibar, martxoaren 20an

Arratsaldeko 14:00etan hasiko da, San Mames futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamalaugarren partida izango da

Alaves 0-1 Osasuna

Alaves 0-1 Osasuna

Osasuna nagusi izan da V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamairugarren partidan. Athletic-Eibar izango da hurrengo norgehiagoka, martxoaren 21eko asteburuan.

Sailkapena ~ Emaitzak ~ Egutegia

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna