FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Athletic-Osasuna, maiatzaren 8an

by | 2021/04/14

Athletic – Osasuna

 

Maiatzaren 8an jokatuko da Athletic-Osasuna partida, larunbatean, gaueko 21:00etan hasita, San Mames futbol zelaian.

V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren  hemeretzigarren partida izango da; bigarren bueltako bederatzigarrena eta aurtengo edizioaren azkenaurrekoa. Partida hau jokatuta,  partida bat geldituko da aurtengo txapelketaren sailkapen fasea amaitzeko. Finala sailkapeneko lehenengo bien artean jokauko da.

Lenenengo bueltako  Osasuna-Athletic urriaren 24an jokatu zen Sadarren. Iruindarrek irabazi zuten norgehiagoka: markagailuan, Osasuna 1-0 Atheltic emaitzarekin amaitu zen partida.

Sailkapena

Sailkapenari dagokionez,  V. Euskal Herria Txapelaren hamaseigarren partida jokatuta, Osasuna dago sailkapenaren buruan, 12 punturekin.  Realak, bi puntutara, 10 puntu dauzka oraintxe bertan. Eta hortik aurrera, Alaves dator hirugarren postuan, 9 punturekin. Atzetik, Athletic, 6 punturekin. Eta azken postuan, Eibar, 3 punturekin.

Ateak itxita

Hasi bezala jarraitzen du txapelketak: partida guztiak ateak itxita jokatzen ari dira, beti ere segurtaun neurri zorrotzak hartuta.

Hurrengo partidak

Partida honen ostean, hauexek izango ditugu V. Euskal Herria Txapelako lehen fasea amaitzeko jokatzeko diren gainerako partidak:

Osasuna – Reala, maiatzaren 23ko asteburuan jokatuko da. Oraingoz eguna eta data zehaztu barik dagoz.

Sailkapena eta Egutegia

Reala 0 – 1 Alaves

Reala 0 – 1 Alaves

Emaitza honekin, lehen buelta amaituta, Eibar dugu III. Euskal Herria Txapelaren neguko burua

2020/21

V. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak