FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Athletic – Eibar, bihar
Bihar, larunbata, arratsaldeko 18:30etan hasiera emango zaio Athletic – Eibar taldeen arteko partidari, San Mames futbol zelaian.
IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bederatzigarren partida izango da. Orain arteko sailkapenean . Athletic dugu buruan, hiru partida jokatuta, bederatzi punturekin. Eibar, III. edizioko txapelduna, ordea, azken postuan dago aurtengo sailkapenean, hiru partida jokatuta, puntu bakarrarekin.
Bost taldeen arteko txapelketa dutu IV. Euskal Herria Txapela eta partida bat irabazi ala galtzeak mugimendu handia eragin dezake azken finala jokatuko duten lehen bi sailkatuen postuei begira. Oraingoz Atheltic eta Reala dagoz postu horietan, eta ezin da ukatu une honetan aukera handiak dituztela finala jokatzeko, baina horretarako puntuak batzen jarraitu beharra daukate ere.
Azken batean, denek irabazi nahi dute hemen. Berdintzea ez dago inoren buruan. Inkesta txikia egin dugu gure twitter kontuan, eta egun bat falta denean, inkestan parte hartu duten 27 lagunetatik 18k esan dute Atheltic-ek irabaziko duela; 9k, Eibarrek; baina berdinduko dutenik inork ez du esan. Ez dago berdintzerik. Alde batekoek zein bestekoek irabaztea bakarrik dute buruan.
Jokalarien iritziak, kezkak eta gogoak, alde horretatik doaz, Dani Garciak (Athletic) eta Anaitz Arbilak (Eibar) ondoko bideoetan azaltzen duten bezala.
Egunotan, baina, nabarmen gelditu da IV. Euskal Herria Txapelan parte hartzen ari diren Euskal Herriko bost taldeen entrenatzaileen artean dagoen adiskidetasuna. Futbola ulertzeko modua ere bada, kirol lehia, kirol legez, Euskal Herria Kirola elkarteak duen kirol filosofiarekin bete-betean bat datorrena. Aurreko partidetan bezala, oraingoan Garitano eta Mendilibar izan ditugu jendaurrean elkarren arteko giroaren erakusle pribilejiatuak.
Zorionak eta partida on bat opatu nahi dizikiegu talde biei. Bihar arratsaldeko 18:30etan San Mamesen elkartuko gara.
2019/20
IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2019.08.24 | Osasuna | 0 - 0 | Eibar |
2019.08.30 | Athletic | 2 - 0 | Reala |
2019.09.22 | Athletic | 2 - 0 | Alaves |
2019.09.26 | Reala | 3 - 0 | Alaves |
2019.11.03 | Osasuna | 4 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Eibar | 0 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Osasuna | 1 - 2 | Athletic |
2019.11.30 | Reala | 4 - 1 | Eibar |
2019.12.14 | Athletic | 0 - 0 | Eibar |
2019.12.22 | Osasuna | 3 - 4 | Reala |
2020.02.07 | Alaves | 2 - 1 | Eibar |
2020.02.09 | Reala | 2 - 1 | Athletic |
2020.02.16 | Athletic | 0 - 1 | Osasuna |
2020.03.10 | Eibar | 1 - 2 | Reala |
2020.02.23 | Alaves | 2 - 1 | Athletic |
2020.06.14 | Reala | 1 - 1 | Osasuna |
2020.06.17 | Eibar | 2 - 2 | Athletic |
2020.06.18 | Alaves | 2 - 0 | Reala |
2020.06.24 | Alaves | 0- 1 | Osasuna |
2020.07.02 | Eibar | 0 - 2 | Osasuna |
[IX.EHTxapela] Osasuna 1-2 Athletic
Athleticek irabazi du IX.Euskal Herria Txapela 2024/25 edizioaren seigarren partida
[IX.EHTxapela] Alaves 1-1 Athletic
Berdinketarekin amaitu da IX.Euskal Herria Txapela 2024/25 edizioaren bosgarren partida
[IX.EHTxapela] Osasuna 2-2 Alaves
Berdinketarekin amaitu da IX.Euskal Herria Txapela 2024/25 edizioaren laugarren partida