FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Athletic – Eibar, abenduaren 14an

by | 2019/12/02

AthleticEibar izango da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bederatzigarren partida. Abenduaren 14an jokatuko da, larunbatean, arratsaldeko 18:30etan, San Mames futbol zelaian.

Realak irabazi du Eibarren aurkako derbia eta Athletic-en ondoan dago orain sailkapenaren buruan, hiru puntura.

Larunbatean jokatu zen IV. Euskal Herria Txapelaren zortzigarrent partida, eta Realak eraman zituen hiru puntuak, eta bost talderen arteko lehia izanik, gora egin eta bigarren postuan dago orain, sei punturekin. Hau da, hiru partida jokatu ditu orain arte, eta horietako bi irabazi egin ditu.

Athletic, baina, gorago dago, hiru partida jokatuta ere, bederatzi punturekin. Ezinhobeto dabil Euskal Herria Txapela honetan. Hiru partidatik, bederatzi puntu ditu sailkapenean. Bigarrenari, Realari, hiru puntu ateratzen dio, eta hirugarrenari, Osasunari, sei puntu. Hartara, finala jokatzeko aukera sailkapenaren gainean dauka, argi eta garbi.

Osasunak bigarren postuan galdu du, ordea, Realak gora egin duenez, eta hemendik aurrera gora begira jokatu beharko ditu gelditzen zaizkion partidak.

Alaves eta Eibar azken postuetan daude, hauek bai, beherago sartuta. Alavesek atzo ez zuen jokatu eta ezin gauza handirik esan, orain arte ez da oso fin ibili. Jokatu dituen lau partidetan Eibarri irabazitako puntuak besterik ez du zakuan. Baina Eibarren kasuan, bai, atzo galduta beherago egin du, eta zegoen lekuan gelditu da Txapelak aurrera egiten duen bitartean. Azken lekuan dago III. Euskal Herria Txapelako irabazlea, hiru partida jokatuta, puntu bakarrarekin.

Hartara, oraintxe bertan, Athletic eta Reala daude finala jokatzeko postuetan, eta azken batean postu bi horien artean jokatuko da Txapelako finala

Hurrengo partida

IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizio honen hurrengo partida, hamargarren jardunaldia, alegia, abenduaren 22an jokatuko da, igandearekin, Osasuna eta Reala artean, arratsaldeko 14:00etan, Sadar futbol zelaian.

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna
Athletic 2-2 Osasuna

Athletic 2-2 Osasuna

Berdinketarekin amaitu da V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hemeretzigarren partida. Osasuna-Reala izango da edizio honen azken norgehiagoka, maiatzaren 23an.

Osasuna-Reala, maiatzaren 23an

Osasuna-Reala, maiatzaren 23an

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Sadar futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hogeigarren partida izango da

Athletic-Osasuna, larunbatean

Athletic-Osasuna, larunbatean

Gaueko 21:00etan hasiko da, San Mames futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hemeretzigarren partida izango da

Share This