FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Athletic 0 – 0 Eibar

by | 2019/12/14

Argazkia: ATHLETIC-CLUB.EUS


FITXA TEKNIKOA:

Athletic 0-0 Eibar


ATHLETIC: Unai Simon;Capa, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri;Dani Garcia, San Jose;Williams, Unai Lopez (Villalibre, 64. min.), Cordoba (Ibai, 46. min.); eta Raul Garcia.

EIBAR: Dmitrovic;Correa, Paulo Oliveira, Bigas (Esteban Burgos, 20. min.), Tejero; Pedro Leon (De Blasis, 82. min.), Escalante, Exposito, Inui; Sergi Enrich eta Kike Garcia (Charles, 86. min.).


GOLAK:

0-0


EPAILEA:
Melero López. Txartel horiak: Raul Garcia (55. min.), Kike (86. min.), M. Dmitrovic (88. min.), M. San Jose (89. min.), A. Capa (92. min.), A. Tejero (94. min.)


BESTELAKOAK:
IV.Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bedratzigarren jardunaldia. 43.203 ikusle San Mamesen.

ARGAZKI GEHIAGO: athletic-club.eus

Golik ez derbian

Puntuak banatu dituzte Athleticek eta Eibarrek San Mamesen jokatutako derbian. Kanpokoak erosoago aritu dira lehen zatian, baina bigarrenean gehiago izan dira etxekoak. Dmitrovicek geldiketa erabakigarriak egin ditu

Estua, lehiatua eta orekatua. Halakoa izatea espero zen Athleticen eta Eibarren aurkako derbia. Eta halakoa izan da. Gipuzkoarrek ahalegin betean jardun dira, eta meritu handiko puntua lortu dute. Ez ditu ase, jaitsiera gain-gainean dutelako, baina San Mamesen berdintzea bada zerbait. Bizkaitarrek, berriz, bi aurpegi erakutsi dituzte. Apal aritu dira lehen zatian, eta horren damu izango dira. Estutu egin dute gero, baina ez zaie aski izan.

Garitanok bi aldaketa egin ditu hasierako hamaikakoan. Bata, espero zitekeen: Kodro kendu, eta haren tokian fisikoki osatutako Raul Garcia ipini du. Ordea, harrigarriagoa izan da San Jose Sanceten ordez ipintzea. Eibarren, aldiz, Expositok eta Inuik bete dituzte Diop eta Orellanaren hutsune garrantzitsuak. Enrich eta Tejero izan dira Mendilibarrek txertatutako beste berritasunak. Eraldaketak ez die kalterik egin gipuzkoarrei; aitzitik, zuri-gorriek baino hobeto hartu diote neurria partidari, ohiko joko biziaren bidez.

Talka asko eta eten ugari izan da lehen zatian. Epailea oso zorrotza izan da faltak adierazterakoan, eta hala, neurketari asko kosta zaio erritmoa hartzea. Eibar gusturago moldatu da egoera horretan, kontrako zelaian gogor estutu, eta eskuin hegaletik barneraldi arriskutsuak eginda. Pedro Leonen agerraldiak izan dira kanpokoen baliabide nagusia. Hark areaz kanpotik atera egindako jaurtiketa indartsua izan da partidako lehen gol aukera, 17. minutuan. Athleticek, berriz, zailtasunak izan ditu aurkariaren area ingurura hurbiltzeko. Baloi gehiago izandu, baina ez du erabiltzen asmatu. Zehaztasuna falta izan zaio Eibarren amarauna apurtzeko. Luze jokatzen saiatu da, baina erabakimen handirik gabe.

Zuri-gorrien ezinak ezinegona sortu du San Mameseko harmailetan. Edonola, atsedenaldira 1-0ekoarekin iristear izan dira: Cordobak baloia sareratu du Raul Garciaren jaurtiketa arriskutsu baten ostean, baina jokoz kanpo zegoen. Imintzio horrek iratzarri egin du Athletic, eta bestelako jarrerarekin itzuli da aldageletatik. Neurketak lehiatua eta estua izaten jarraitu du, baina etxekoak askoz ere sakonagoak izan dira. Espazio gehiago sortu dituzte, besteak beste, Dani Garciaren joko aldaketen bidez. Eta zuloak sortzen direnean, distira egiteko tartea zabaltzen zaie jokalari azkarrei. Hala egin dute Williamsek eta Capak, eskuin hegala autobide bihurtuta.

65. minutuan, jokaldi ikusgarria egin du aurrelariak, zelaia alderik alde zeharkatuta. Ginga jartzeko aukera izan du Ibai Gomezek, baina buruz burukoan gailendu egin zaio Dmitrovic. Estutzen jarraitu dute etxekoek, eta 72. minutuan, Escalantek bere atean sartu du baloia, Caparen erdiraketa mozten saiatzean. Alta, gol horrek ere ez du balio izan, hegalekoa aurreratuegi baitzegoen. Eta 84. minutuan, berriz ere Dmitrovicekin egin dute topo bizkaitarrek. Atezainak bikain erantzun dio Raul Garciaren burukadari. Azken hatsera arte saiatu da Athletic, baina Eibarrek ez dio beste aukerarik eman. Kanpokoak indarrez hustu egin dira, eta etxekoak kamustu.

Bideoa: eitb.eus [02:01 min.]

Osasuna – Athletic, azaroaren 24an

Osasuna – Athletic, azaroaren 24an

Osasuna – Athletic izango da IV. Euskal Herria Txapelaren seigarren partida. Azaroaren 24an jokatuko da, igandean, arratsaldeko 14:00etan

Osasuna 4-2 Alaves

Osasuna 4-2 Alaves

Lehen garaipena lortu du Osasunak IV. Euskal Herri Txapela 2019/20 edizio honen bosgarren jardunaldian. Azkenean sei gol markagailuan, gorritxoen pozerako beti ere

Sailkapena ~ Emaitzak ~ Egutegia

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2ALAVES1284041012
3ATHLETIC118323108
4OSASUNA117322119
5EIBAR37034512
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar
Osasuna
Share This