FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Alaves – Reala, abenduaren 6an

by | 2020/11/19

Abenduaren 6an jokatuko da Alaves – Reala partida, igandean, Mendizorrotza futbol zelaian, gaueko 21:00etan.

V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren bosgarren partida izango da.

Orain arteko partidetan, honako emaitza hauek izan ditugu:

Eibar 1-2 Athletic, irailaren 27an.

Alaves 1-0 Athletic, urriaren 4an

Eibar 0-0 Osasuna, urriaren 18ean

Osasuna 1-0 Athletic, urriaren 24an

Beraz, sailkapenean,  horixe dugu: Osasuna dugu buruan, lau punturekin. Alaves eta Athletic datoz ondoren, hiru punturekin. Eta, Eibarrek puntu bakarra du. Realak oraindik ez du partidarik jokatu aurtengo Euskal Herria Txapelan.

V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren sailkapena hasi da marrazten, oraindik amaierako sailkapenaz ezer esateko goiz bada ere.

Eta hasi bezala jarraitzen du: partida guztiak ateak itxita jokatzen ari dira, beti ere segurtaun neurri zorrotzak hartuta.

Ondoko partida

Honen ondoko hurrengo partida RealaEibar izango dugu. Abenduaren 13an jokatuko da, igandearekin, 14:00etan, Anoetako futbol zelaian

V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren Sailkapena eta Egutegia

2020/21

V. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak