FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Alaves-Osasuna, ekainaren 24an

by | 2020/06/08

Ekainaren 24an jokatuko da Alaves-Osasuna partida, arratsaldeko 19:30etan, Mendizorrotzan, ateak itxita

Covid19ari aurre egiteko neurrien barruan bertan behera utzi zen futbol lehiaketa martxan dago berriro. Hasiera batean apirilaren 12an jokatzeko zen partida hau. Orain ateak itxita jokatu beharko da, publikorik gabe. 

IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamazortzigarren jardunaldia martxoaren 21ean jokatzeko zen. Ordurako, Ipuruan jokatutako azken partida, Eibar-Reala, alegia, ateak itxita jokatua zen. Hori izan zen IV. Euskal Herria Txapelaren azken partida Covid19a zabaltzearen ondorioz lehiaketa bertan behera utzi aurretik.

Orain, 2019/20 futbol denboraldiko partida guztiak jokatzea erabaki da, denak ateak itxita. Erabakia eztabaida biziak sortu ditu, baina azkenean telebistaren bidez jasotzen den diru sarrera erabakiorra izan da: futbol partidak telebista bidez ikusi ahal izango dira hiru hilabeteko etenaldiaren ostean.  IV. Euskal Herria Txapelaren bigarren bueltako bederatzigarren partida izango da, lehiaketako azkenaurrena. Gogoratzeko, Osasuna eta Alaves arteko lehen bueltako partida azaroaren 3an jokatu zen eta partida hura Osasuna 4-2 Alaves emaitzarekin amaitu zen.

Sailkapena

IV. Euskal Herria Txapelan jokatu zen azken partidarekin gelditu zen lehiaketa. Eibar 1-2 Reala izan zen azken partida hura.  Orain, sailkapenari begiratuta, gogoratu ahal dugu non gauden: Reala sendotuta ageri da sailkapenaren buruan. Dagoeneko finalean egongo da.  Bigarren finalista dago jokoan oraindik. Aukera desberdinak daude, baina hori bai, Eibar, azken postuan, finaleko lehen bi postuetara iristeko aukerarik gabe dagoeneko.

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

IV. Euskal Herria Txapelaren lehen buelta amaitu zenean Athletic zegoen sailkapenaren buruan. Realarekin batera biak ageri ziren nagusi. Bigarren bueltan kolorea piska bat aldatu egin da, lehenengo postu bietan jarraitzen badute ere. Izan ere, neurri batean kontua lehen bi postuetan amaitzea da, baina Realak gora egin du eta Athletic bere hartan gelditu da, puntu gehiago bildu ezinik.

Realak gora egin du, nabarmen gainera. Lehen postuan sendotu eta harago joan da. Athletic bigarren postuan dago orain. Reala dagoeneko ezingo du harrapatu. Beraz, bigarren postua defenditzea tokatzen zaio. Atzekoei begira jokatu beharra dauka. Eta postuari eusteko, Eibarren kontra du aukera. Puntuak beharko ditu eta.

Bigarren bueltako bost partida jokatuta, beste bost partida daukagu aurretik. Hor erabakiko da azkenean finalerako bigarren txartela nork eskuratuko duen.  Arestian esan bezala, lehen buelta amaitu zenean ematen zuen Athletic eta Realaren artean izango zela finala.  Baina azken emaitzek beste ikuspegia ematen digute. Orain Reala dugu buruan, hamabost punturekin. Sendo baino sendoago. Matematikoki sailkatuta dago finalerako. Athleticen gauzak okertu dira, eta lehenago buruan eta inoizko onena zirudien arren, hiru partida jarraian galduta, lehen bueltako hamar puntu haiekin jarraitzen du, Realetik bi puntura, partida bat gehiago jokatuta hala ere. Hau da, Athletici partida bakarra gelditzen zaio jokatzeko, eta lehen postuari begiratu baino gehiago atzetik datozenei begiratu beharra dauka bigarren postu horretan jarraituko badu. Izan ere, Alaves puntu bakarrera dauka. Eta honek ere, Athletic baino partida bat gutxiago jokatuta, bigarren postuari begiratzen dio orain, bere aukerak mahai gainean jarrita. Osasunak ere, zazpi punturekin, ez du oraindik bere azken hitza esan. Izan ere, bost partida jokatuta dauzka, Athleticek baino bi gutxiago eta Alavesek baino bat gutxiago. Hau da, emaitzen arabera gora egiteko aukerarekin. Eibarren kasuan, aldiz, sei partida jokatuta, bi punturekin dago sailkapenean, eta bigaren postua eskuratzea ezinezkoa izango du dagoeneko III. Euskal Herria Txapelaren iazko txapeldunak.

Oraintxe bertan, bada, badakigu Reala izango dela finalean. Ikusi behar noren kontra jokatuko duen, ordea. Hurrengo neurketetan jokatuko da txartela.

Hurrengo partidak

Koronabirusi aurre egiteko neurriak arintzen ari diren honetan, dagoeneko jokatzeko gelditzen diren IV. Euskal Herria Txapelako jardunaldi guztiak finkatu dira, azken partidaren eguna eta ordua oraindik zehazteko gelditzen den arren.

→ IX. Euskal Herria Txapelako 16. jardunaldia, Reala-Osasuna, ekainaren 14an jokatuko da, igandearekin, gaueko 22:00etan, Anoetan.

→ IX. Euskal Herria Txapelako 17. jardunaldia, Eibar-Athletic, ekainaren 17an jokatuko da, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:30etan, Ipuruan.

→ IX. Euskal Herria Txapelako 18. jardunaldia, Alaves-Reala, ekainaren 18an jokatuko da, ostegunarekin, arratsaldeko 19:30etan, Mendizorrotzan.

→ IX. Euskal Herria Txapelako 19. jardunaldia, Alaves-Osasuna, ekainaren 24an jokatuko da, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:30etan, Mendizorrotzan.

→ IX. Euskal Herria Txapelako 20. jardunaldia, Eibar-Osasuna, uztailaren 1eko jardunaldian jokatuko da Ipuruan. Eguna eta ordua zehaztu gabe dago oraindik.

Denboraldia amaituta ikusiko dira finala jokatzeko aukerak. Printzipioz, bestelako eragozpenik izan ezean, jokatu egingo da.

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna

Athletic 2-0 Osasuna

Athletic 2-0 Osasuna

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hamabigarren eta azken partida izan da. Athletic eta Reala izango ditugu finalean.

Athletic – Osasuna, igandean

Athletic – Osasuna, igandean

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hamabigarren eta azken partida izango da. San Mames futbol zelaian jokatuko da, 19:30ean hasita

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna