FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Alaves, bigarrena sailkapenean

by | 2020/06/22

Alavesek bigarren postua eskuratu du Reala garaitu ondoren

Mendizorrotzan Alaves 2-0 Reala emaitzarekin, sailkapenean bigarren postura igo da Alaves. Oraintxe beratan IV. Euskal Herria Txapelaren finala jokatzeko lekuan dago, finalean Realaren aurka berriro lehiatzeko. Oraindik ez dago erabakita, beste partida bi falta dira lehiaketa amaitzeko. Baina egon, hor dago.

Aldaketa egon da sailkapenean: Alaves bigarren postura igo da, eta oraindik finalerako sailkatzeko azken partida bien emaitzak ezagutu beharko baditugu ere, gauza bat ziur esan dezakegu dagoeneko: Athletic eta Eibar ez dira finalean izango.

Reala dagoeneko finalean egongo da. 16 punturekin bermatuta dauka lehen postua. Bigarren finalista dago jokoan oraindik. Alavesek eskuratu du orain bigarren postua. Eta Osasunak ere baditu bere aukerak. Athletic eta Eibar kanpoan daude dagoenko.


TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

IV. Euskal Herria Txapelaren lehen buelta amaitu zenean Athletic zegoen sailkapenaren buruan. Realarekin batera biak ageri ziren nagusi. Bigarren bueltarekin kolorea nabarmen aldatu da. Orain Reala dago lehen postuan eta Athletic finala jokatzeko aukerarik gabe gelditu da, bigarren buelta puntu bakarra eskuratuta.

Reala lehen postuaz jabetu da. Berea da dagoeneko. Alaves dago bigarren postuan orain. Reala dagoeneko ezingo du harrapatu. Beraz, bigarren postua defenditzea tokatzen zaio. Osasunari begira jokatu beharra dauka.

Bigarren bueltako zortzi partida jokatuta, beste bi partida dauzkagu aurretik. Hor erabakiko da azkenean finalerako bigarren txartela nork eskuratuko duen.

Arestian esan bezala, lehen buelta amaitu zenean ematen zuen Athletic eta Realaren artean izango zela finala.  Baina azken emaitzek beste ikuspegia ematen digute. Orain Reala dugu buruan, hamasei punturekin. Sendo baino sendoago. Matematikoki sailkatuta dago finalerako. Athleticen gauzak okertu dira, eta lehenago buruan eta inoizko onena zirudien arren, hiru partida jarraian galdu eta puntu bat bakarrik eskuratu du bigarren bueltan. Finaletik kanpo gelditu da beraz. Alaves dago orain bigarren postuan Mendizorrotzan Reala garaitu ondoren. Alavesek, beraz, bere aukerak jarri ditu mahai gainean. Arerio bakarra dauka, Osasuna, eta honek ez du erraza. Azken partida biak irabazi beharko ditu horretarako, eta horietako bat, Alavesen kontra hain zuzen.

Oraintxe bertan, bada, badakigu Reala izango dela finalean. Ikusi behar noren kontra jokatuko duen, ordea. Badakigu Athletic eta Eibar ez direla izango. Alaves edo Osasuna. Hurrengo neurketetan ikusiko dugu.

Hurrengo partidak

Dagoeneko hamazortzigarren jardunaldia jokatuta, beste bi partida gelditzen dira IV. Euskal Herria Txapelako finalera sailkatzeko fasea amaitzeko.

→ IX. Euskal Herria Txapelako 19. jardunaldia, Alaves-Osasuna, ekainaren 24an jokatuko da, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:30etan, Mendizorrotzan.

→ IX. Euskal Herria Txapelako 20. jardunaldia, Eibar-Osasuna, uztailaren 2an jokatuko da, ostegunarekin, arratsaldeko 19:30etan, Ipuruan.

Denboraldia amaituta ikusiko dira finala jokatzeko aukerak. Printzipioz, bestelako eragozpenik izan ezean, jokatu egingo da. 

Igandean, Alaves-Athletic

Igandean, Alaves-Athletic

Aste honetan ere badugu IV. Euskal Herria Txapelaren partida. Igandekoa bigarren bueltako laugarren partida izango da

Athletic 0-1 Osasuna

Athletic 0-1 Osasuna

Osasunak irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako hirugarren partida. Garaipen honekin sailkapenaren hirugarren tokira gora egin du. Zazpi puntu ditu orain

Eibar-Reala, bertan-behera

Eibar-Reala, bertan-behera

RFEF-eko Konpetizio Batzordeak bertan-behera utzi du igande honetan jokatzeko zen Eibar-Reala partida, Zaldibarko zabortegiko sutearen ondorioz, airean dioxinak eta furano maila altuak direlako.

Azken bideoak

Sailkapena ~ Emaitzak ~ Egutegia

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna