FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Alaves-Athletic, bihar

by | 2020/10/03

Bihar, urriak 4, jokatuko da Alaves-Athletic partida, igandearekin, Mendizorrotza futbol zelaian, arratsaldeko 14:00etan.

V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren bigarren partida izango da.

Lehenengoan, Eibar 1-2 Athletic emaitzarekin amaitu zen aurreko igandean, irailaren 27an jokatutako partida.

Beraz, sailkapenean horixe dugu: Athleticek 3 punturekin buruan, eta gainerako guztiak hutsean, oraingoz.

V. Euskal Herria Txapela 2020/21 hasi besterik ez da egin. Eta hasi ere, aurreko edizioa amaitu zen bezala hasi da, partidak ateak itxita jokatuz. Ez dago batere garbi zelan joango diren Covid-19aren kontuak, baina partidak jokatzen ari dira, segurtaun neurri zorrotzak hartuta.

Beste auzia ere badago, ostiralean eta astelehenetan partidak jokatzearen inguruan. Ligak egun horietan partidak programatu baditu, baina auzitegietan atzera bota da aukera hori eta datozen egunotan auzia argitzen joango dela espero da. Dena dela, partida hau igandean izanik, ez da aldaketarik izango, alde horretatik behintzat.

V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren Sailkapena eta Egutegia

IV. Euskal Herria Txapelako finala, zuzenean

IV. Euskal Herria Txapelako finala, zuzenean

ETB1 telebistan eta gure webgunean ere zuzenean ikusi ahal izango da bihar IV.Euskal Herria Txapelako finala, Realaren eta Osanunaren artean, arratsaldeko 20:30etan hasita

2020/21

V. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak