FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Alaves 2-0 Reala
Argazkia: @RealSociedadEUS
Alaves 2-0 Reala
FITXA TEKNIKOA:
ALAVES: Roberto, Ximo, Laguardia, MagallAn, Duarte; Luis Rioja (MartIn, 90. min), Tomás Pina, Camarasa (Pons, 94. min), Borja Sainz (Edgar, 83. min), Joselu eta Lucas Perez (Fejsa, 90. min).
REALA: Remiro, Zaldua, Aritz (Le Normand, 64. min), Llorente (Gorosabel, 94. min), Aihen, Zubeldia, Odegaard (Portu, 64. min), Zurutuza (Lopez Alcaide, 64. min), Januzaj, William Jose (Isak, 64. min) eta Oyarzabal.
GOLAK:
1-0 (57.min): Borja Sainz.
2-0 (96. min): Martin.
EPAILEA:
Jaime Latre. Txartel gorriak Alaveseko Pinari eta Realeko Zalduari. Txartel horiak Alaveseko Duarteri; eta Realeko Llorenteri eta Elustondori
BESTELAKOAK:
IV.Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamazortzigarren jardunaldia.Ateak itxita jokatu da, publikorik gabe.
Argazki gehiago: realsociedad.eus
Alaves garaile
Ohitzen ari gara partidak publikorik gabe ikusten, eta faltan botatzen dugu harmailetako giroa hala ere; futbol giroa, alegia. Covid19aren eragozpenekin ere, lehiaketak jarraitzen du. Eta gaur, Mendizorrotzan, etxeko taldeak irabazi du. Sailkapenean ere bigarren postura igo da Alaves. IV. Euskal Herria Txapelaren finala jokatzeko lekuan dago, finalean Realaren aurka berriro lehiatzeko. Oraindik ez dago erabakita, beste partida bi falta dira lehiaketa amaitzeko. Baina egon, hor dago.
Partidaren balorazioa egiteko, zelaian ikusitakoaren arabera esan daiteke Alavesek merezi izan duela irabaztea. Ez dago bueltarik gainera. Sailkapenari begira, Alavesek gora egin du IV. Euskal Herria Txapelako taulan, eta bigarren lekuan dago orain. Reala lehen postuan dago, eta hortik ez dute jaitsiko falta diren bi partidetako emaitzek.
Lehenengo bueltan ere etxekoak irabazi zuen, irailaren 26an, Anoetan jokatutako partida urruti gelditzen bazaigu ere, Reala 3-0 Alaves emaitzarekin amaitu baitzen. Oraingoan, bueltako partidan, buelta eman dio zelaiak emaitzari.
Gurea da derbia ? pic.twitter.com/TYeFtMRTNm
— Deportivo Alavés (@Alaves_eus) June 18, 2020
?? Neurketaren kronika eta bideo-laburpena #AlavesRealSociedad #AurreraReala ⬇️https://t.co/KeISo91ncN
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) June 18, 2020
Gaurko emaitzaren ostean, sailkapenean badago aldaketarik. Alaves bigarren postura igo da, eta oraindik finalerako sailkatzeko azken partida bien emaitzak ezagutu beharko baditugu ere, gauza bat ziur esan dezakegu dagoeneko: Athletic eta Eibar ez dira finalean izango.
Reala dagoeneko finalean egongo da. 16 punturekin bermatuta dauka lehen postua. Bigarren finalista dago jokoan oraindik. Alavesek eskuratu du orain bigarren postua. Eta Osasunak ere baditu bere aukerak. Athletic eta Eibar kanpoan daude dagoenko.
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
IV. Euskal Herria Txapelaren lehen buelta amaitu zenean Athletic zegoen sailkapenaren buruan. Realarekin batera biak ageri ziren nagusi. Bigarren bueltarekin kolorea nabarmen aldatu da. Orain Reala dago lehen postuan eta Athletic finala jokatzeko aukerarik gabe gelditu da, bigarren buelta puntu bakarra eskuratuta.
Reala lehen postuaz jabetu da. Berea da dagoeneko. Alaves dago bigarren postuan orain. Reala dagoeneko ezingo du harrapatu. Beraz, bigarren postua defenditzea tokatzen zaio. Osasunari begira jokatu beharra dauka.
Bigarren bueltako zortzi partida jokatuta, beste bi partida dauzkagu aurretik. Hor erabakiko da azkenean finalerako bigarren txartela nork eskuratuko duen.
Arestian esan bezala, lehen buelta amaitu zenean ematen zuen Athletic eta Realaren artean izango zela finala. Baina azken emaitzek beste ikuspegia ematen digute. Orain Reala dugu buruan, hamasei punturekin. Sendo baino sendoago. Matematikoki sailkatuta dago finalerako. Athleticen gauzak okertu dira, eta lehenago buruan eta inoizko onena zirudien arren, hiru partida jarraian galdu eta puntu bat bakarrik eskuratu du bigarren bueltan. Finaletik kanpo gelditu da beraz. Alaves dago orain bigarren postuan Mendizorrotzan Reala garaitu ondoren. Alavesek, beraz, bere aukerak jarri ditu mahai gainean. Arerio bakarra dauka, Osasuna, eta honek ez du erraza. Azken partida biak irabazi beharko ditu horretarako, eta horietako bat, Alavesen kontra hain zuzen.
Oraintxe bertan, bada, badakigu Reala izango dela finalean. Ikusi behar noren kontra jokatuko duen, ordea. Badakigu Athletic eta Eibar ez direla izango. Alaves edo Osasuna. Hurrengo neurketetan ikusiko dugu.
Hurrengo partidak
Dagoeneko hamazortzigarren jardunaldia jokatuta, beste bi partida gelditzen dira IV. Euskal Herria Txapelako finalera sailkatzeko fasea amaitzeko.
→ IX. Euskal Herria Txapelako 19. jardunaldia, Alaves-Osasuna, ekainaren 24an jokatuko da, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:30etan, Mendizorrotzan.
→ IX. Euskal Herria Txapelako 20. jardunaldia, Eibar-Osasuna, uztailaren 1eko jardunaldian jokatuko da Ipuruan. Eguna eta ordua zehaztu gabe dago oraindik.
Denboraldia amaituta ikusiko dira finala jokatzeko aukerak. Printzipioz, bestelako eragozpenik izan ezean, jokatu egingo da.
Eibar 1-1 Athletic
Banaka berdindu dute Eibarrek eta Athleticek III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 denboraldiko hirugarren jardunaldia Ipuruan. Emaitza honekin Eibar da sailkapenaren buruan, 4 punturekin
Eibar – Athletic, III. EHTxapelaren hurrengo partida, urriaren 21ean
Eibar – Athletic izango da III. EH Txapelaren 3. jardunaldia. Urriaren 21ean jokatuko da, igandearekin, Ipuruan, arratsaldeko 16:30etan
Athletic 1-3 Reala
Realak eskuratu ditu III. EHTxapelaren 2018/19 denboraldiko bigarren jardunaldiko puntuak, San Mamesen Athletic 1-3 gaindituta
Azken bideoak
Sailkapena ~ Emaitzak ~ Egutegia
2019/20
IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2019.08.24 | Osasuna | 0 - 0 | Eibar |
2019.08.30 | Athletic | 2 - 0 | Reala |
2019.09.22 | Athletic | 2 - 0 | Alaves |
2019.09.26 | Reala | 3 - 0 | Alaves |
2019.11.03 | Osasuna | 4 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Eibar | 0 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Osasuna | 1 - 2 | Athletic |
2019.11.30 | Reala | 4 - 1 | Eibar |
2019.12.14 | Athletic | 0 - 0 | Eibar |
2019.12.22 | Osasuna | 3 - 4 | Reala |
2020.02.07 | Alaves | 2 - 1 | Eibar |
2020.02.09 | Reala | 2 - 1 | Athletic |
2020.02.16 | Athletic | 0 - 1 | Osasuna |
2020.03.10 | Eibar | 1 - 2 | Reala |
2020.02.23 | Alaves | 2 - 1 | Athletic |
2020.06.14 | Reala | 1 - 1 | Osasuna |
2020.06.17 | Eibar | 2 - 2 | Athletic |
2020.06.18 | Alaves | 2 - 0 | Reala |
2020.06.24 | Alaves | 0- 1 | Osasuna |
2020.07.02 | Eibar | 0 - 2 | Osasuna |