FUTBOLA / XII. EUSKAL HERRIA KOPA

XII. Euskal Herria Kopa • Aurkezpena

2022/08/09

XII.Euskal Herria Kopa 2022 edizioaren aurkezpena

Jendaurrean aurkeztu dugu gaur goizean XII. Euskal Herria Kopa 2022 edizioa. Tolosako Berazubi futbol zelaian egin da aurkezpena, hain zuzen bertan jokatuko delako RealaAthletic finalerdia datorren abuztuaren 28an. Bertan izan dira gaur goizean Kike Zurutuza Euskal Herria Kirola elkarteko arduraduna, Iñaki Martixa Tolosa CF kirol elkarteko presidentea, Maite Azkoaga Realeko zuzendaritzako kontseilaria eta Naroa Uriarte Athletic Club taldeko jokalaria.

 

Euskal Herriaren Koparen nondik norakoak azaldu ditu Zurutuzak. VI. Euskal Herria Txapelako finala jokatu berri, zorionak eman dizkio Athletic taldeari, txapeldunari, eta azpimarratu egin du EH Txapela zein EH Kopa lehiaketen helburua dela Euskal Herria kirol eremua osatzen bidean urratsak ematea, eta norabide horrek ematen diela indarra eta garrantzia lehiaketa hauei. Ildo horretan, Euskal Herria Kopa nabarmendu du, aurtengoa XII. edizioa izango delarik.

Edizio honen inguruko antolaketaz eta egutegiaz, aurtengo Kopa ere bi mailetan antolatu behar izana aipatu du, taldeen egutegiak behartuta egin dela, baina azpimarratu du Euskal Herria Kirolaren asmoa dela hurrengo edizioetan behetik gorako lehiaketa batean jokatzea, dauden aukera guztiak aztertuko dituela parte hartzen duten klubekin batera eta bere esku dauden ahaleginak egingo dituela horrela izan dadin.

Bi mailen osaketaz, A mailean Eibar eta Osasunaren artean zozkatu behar izan dela ekarri du gogora. Eibar sartu da, eta Osasunak tamalez ez du parte hartuko aurtengo edizioan arrazoi horrengatik.

Reala-Athletic finalerdia Berazubin jokatzea erabaki da Tolosa FT-ren ehun urteurrena kontutan harturik, eta Iñaki Martixak ere eskerrak eman ditu Berazubi aukeratzeagatik eta ohoretzat jo du Euskal Herriko Kopako futbolaren elite maila honetako partida bat bertan hartzea hain zuen Tolosa FTk ehun urte egiten dituztenean. Maite Azkoaga Realeko zuzendaritzako ordezkariak gogoratu egin du jokalarien anbizioa horrelako partida batean, derbi bat dela eta guztiek gustokoa dutela horrelako erronkak lehiatzea. Naroa Uriarte Athleticeko jokalariak ere esan du gogoz arituko direla Realaren aurkako norgehiagokan, derbidak bereziak direla beraientzat eta Tolosan jokatzeak gainera gehigarri bat dela.

Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu dute aurkezpenean: Guk Gurea!

 

Egutegiak

Abuztuaren 13an jokatuko dira XI. Euskal Herria Kopa 2022 edizioaren lehen partidak.

Abuztuan jokatuko dira A maileko finalerdiak eta B maileko kanporaketa guztiak. Finalak irailaren hasieran jokatuko dira maila bietan.

 

‘A maila’

A maila izango da maila nagusia. Bertan arituko dira futboleko maila nagusian diharduten Alaves, Athletic eta Reala taldeak, gehi, koadratzeko, Eibar taldea. Finalerdiak jokatuko dira eta finalerdietako irabazleek jokatuko dute finala.

Finalerdiak, zozketa eginda, hauexek izango ditugu:

• RealaAthletic. ETBk zuzenean emango du.

• EibarAlaves 

Finala ere ETBk zuzenean emango du.

‘A maila’ egutegia

 

A MAILATALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
A FINALERDIAK
2022.08.28 12:00
MINTXETA (Elgoibar)
Eibar
0-3Alavesehkirola.eus
2022.08.28 16:00
BERAZUBI (Tolosa) • ETB1 •
Reala3-1Athleticehkirola.eus
A 3/4 POSTUAK
2022.09.03 17:00
Sondika
Athletic2-0Eibarehkirola.eus
A FINALA
2022.09.04 16:00
Azkoitia • ETB1 •
Reala4-1Alavesehkirola.eus

 

‘B maila’

B maila izendatu dugun kategorian bi multzo izango ditugu: A multzoan arituko dira Oiartzun, San Ignacio, Berriozar, Mulier eta Gasteizko Aurrera; eta B multzoan Bizkerre, Tolosa eta Angeluko Isatsak. Ligazko formatuan jokatuko da eta multzo bakoitzeko irabazleek finala jokatuko dute, irailaren 3an.

‘B maila’ egutegia

 

B MAILA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
A MULTZOA
2022.08.13 12:30
OIARTZUN
Oiartzun
0-0
[9-8 p.]
Mulierehkirola.eus
2022.08.13 12:00
SAN IGNACIO
San Ignacio1-0Berriozarehkirola.eus
2022.08.20 12:30
SAN IGNACIO
San Ignacio3-2Oiartzunehkirola.eus
2022.08.20/21
AURRERA
AurreraBertan
behera
Berriozarehkirola.eus
2022.08.27 12:15
BERRIOZAR
Berriozar2-4Oiartzunehkirola.eus
2022.08.27 12:00
SALESIANOS
Mulier1-0San Ignacioehkirola.eus
B MULTZOA
2022.08.13 18:00
USABAL [Tolosa]
Tolosa0-1Bizkerreehkirola.eus
20221.08.21
FADURA [Getxo]
Bizkerre15-0Angeluko Isatsakehkirola.eus
2022.08.27/28
TOLOSA
TolosaBertan
behera
Angeluko Isatsakehkirola.eus
B FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2022.09.04 12:00
San Ignacio
San Ignacio1-1
[7-6 p.]
Bizkerreehkirola.eus

Sarrerak • Reala-Athletic • Finalerdia • Abuztuak 28 

Sarrerak erosteko → https://ehkirola.eus/sarrerak/

 

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa

Athleticek irabazi zuen XI.Euskal Herria Kopa 2021eko ‘A’ maileko edizioa

Añorga izan zen ‘B’ maileko XI. Euskal Herria Kopa 2021eko txapelduna

Twitter

Reala txapeldun!

Reala txapeldun!

4-1 nagusitu zaio Alavesi XII. Euskal Herria Kopa 2022 edizioaren ‘A’ maileko finalean

Athletic 2-0 Eibar

Athletic 2-0 Eibar

Partida irabazita, XII. Euskal Herria Kopako hirugarren postua eskuratu du Athleticek

Share This