FUTBOLA / XII. EUSKAL HERRIA KOPA

Abuztuaren 13tik aurrera jokatuko da XII. Euskal Herria Kopa 2022 edizioa

2022/08/08

XII.Euskal Herria Kopa 2022 edizioa abuztuan eta irailean jokatuko da, bi mailetan antolatuta

 

Abuztuaren 13an jokatuko dira XI. Euskal Herria Kopa 2022 edizioaren lehen partidak. Bi mailetan antolatu da aurten ere, taldeen egutegiak ez digulako beste aukerarik utzi. Berez, Euskal Herria Kopa lehiaketa batean jokatzekoa da, Euskal Herriko herrialde guztietako taldeen artean, behetik gorako formatoan onenak finalera iristeko aukera izanda behintzat. Aurten ere ezin izan dugu horrela antolatu baina jarraituko dugu bestelako aukerak aztertzen Koparen berezko egitura bueltatzeko hurrengo edizioetan.  

Abuztuan jokatuko dira A mailekofinalerdiak eta B maileko kanporaketa guztiak. Finalak irailaren hasieran jokatuko dira maila bietan.

 

‘A maila’

A maila izango da maila nagusia. Bertan arituko dira futboleko maila nagusian diharduten Alaves, Athletic eta Reala taldeak, gehi, koadratzeko, Eibar taldea. Finalerdiak jokatuko dira eta finalerdietako irabazleek jokatuko dute finala.

Finalerdiak, zozketa eginda, hauexek izango ditugu:

• RealaAthletic. ETBk zuzenean emango du. 

• EibarAlaves 

Irabazleek jokatuko duten finala ere ETBk zuzenean emango du. 

‘A maila’ egutegia

 

A MAILATALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
A FINALERDIAK
2022.08.28 12:00
MINTXETA (Elgoibar)
Eibar
0-3Alavesehkirola.eus
2022.08.28 16:00
BERAZUBI (Tolosa) • ETB1 •
Reala3-1Athleticehkirola.eus
A 3/4 POSTUAK
2022.09.03 17:00
Sondika
Athletic2-0Eibarehkirola.eus
A FINALA
2022.09.04 16:00
Azkoitia • ETB1 •
Reala4-1Alavesehkirola.eus

 

‘B maila’

B maila izendatu dugun kategorian bi multzo izango ditugu: A multzoan arituko dira Oiartzun, San Ignacio, Berriozar, Mulier eta Gasteizko Aurrera; eta B multzoan Bizkerre, Tolosa eta Angeluko Isatsak. Ligazko formatuan jokatuko da eta multzo bakoitzeko irabazleek finala jokatuko dute, irailaren 3an.

‘B maila’ egutegia

 

B MAILA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
A MULTZOA
2022.08.13 12:30
OIARTZUN
Oiartzun
0-0
[9-8 p.]
Mulierehkirola.eus
2022.08.13 12:00
SAN IGNACIO
San Ignacio1-0Berriozarehkirola.eus
2022.08.20 12:30
SAN IGNACIO
San Ignacio3-2Oiartzunehkirola.eus
2022.08.20/21
AURRERA
AurreraBertan
behera
Berriozarehkirola.eus
2022.08.27 12:15
BERRIOZAR
Berriozar2-4Oiartzunehkirola.eus
2022.08.27 12:00
SALESIANOS
Mulier1-0San Ignacioehkirola.eus
B MULTZOA
2022.08.13 18:00
USABAL [Tolosa]
Tolosa0-1Bizkerreehkirola.eus
20221.08.21
FADURA [Getxo]
Bizkerre15-0Angeluko Isatsakehkirola.eus
2022.08.27/28
TOLOSA
TolosaBertan
behera
Angeluko Isatsakehkirola.eus
B FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2022.09.04 12:00
San Ignacio
San Ignacio1-1
[7-6 p.]
Bizkerreehkirola.eus

 

Sarrerak 

Internet bidez aldez aurretik sarrerak erosi ahal dira dagoeneko ‘A’ maileko REALA – ATHLETIC finalerdirako.

‘A’ maileko finalerako ere izango dira aldez aurretik erosteko aukera, behin finalerdiak jokatu eta gero.

Sarrerak erosteko → https://ehkirola.eus/sarrerak/

 

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa

Athleticek irabazi zuen XI.Euskal Herria Kopa 2021eko ‘A’ maileko edizioa

Añorga izan zen ‘B’ maileko XI. Euskal Herria Kopa 2021eko txapelduna

Twitter

Reala txapeldun!

Reala txapeldun!

4-1 nagusitu zaio Alavesi XII. Euskal Herria Kopa 2022 edizioaren ‘A’ maileko finalean

Athletic 2-0 Eibar

Athletic 2-0 Eibar

Partida irabazita, XII. Euskal Herria Kopako hirugarren postua eskuratu du Athleticek

Share This