FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

San Ignacio 0-1 Eibar

2019/05/12

Partidaren azken unean Michik gola sartuta nagusitu da Eibar Udal Kiroldegia (San Ignacio/Bilbo) zelaian jokatutako IX.Euskal Herria Kopa 2019 edizioaren final-laurdenetan. Orain, finalerdietan, Eibarrek Realari aurre egin beharko dio

KRONIKA

→ sdeibar.com: Michiren gol batek final erdietararako txartela eman dio emakumezkoen lehen taldeari EH Kopan (0-1)

LEHEN EMAKUMEZKOEN TALDEA

Michiren gol batek final erdietararako txartela eman dio emakumezkoen lehen taldeari EH Kopan (0-1)

Armaginak San Ignacioren aurka gailendu dira azken minutuetan egindako gol baten bitartez

Emakumezkoen lehen taldea San Ignacioren aurka gailendu da Euskal Herriko Kopa IX. edizioko final laurdenetan. Pasa den kanporaketan Añorga penalti marratik gainditu ostean, armaginek talde bizkaitarrari egin dio bisita gaurkoan. Neurketak suspense puntu batekin erabaki da; izan ere, bost minutu faltan emaitza hasierakoa zen eta berriz ere penaltiak izango zirela zirudien. Lehia amaieran, ordea, Michik garaipenaren gola eskuratu dute eibartarren alde eta hala, Telletxearen neskek final erdiak jokatuko dituzte beste urte batez.

Eibarrek kontrolpean izan du lehia baina eraginkorra izatea falta izan zaio, lehen zatian batez ere. Armaginak gehiago izan dira jokoan eta abaguneak izan dituz aurretik jartzeko. Etxeko taldea, aldiz, saiatu da kontraerasoan, nahiz eta ez duen arrisku handirik eraman Santanaren ate ingurura.

Bigarren zatia hasi eta berehala, Leyrek aukera argia izan du neurketako lehena egiteko. Jaurtiketa baina kanpora joan zaio. Minutuak aurrera joan ahala, nekea gailentzen joan da bi taldeengan. Partida hutsean bukatuko zela zirudien, baina arauzko denbora betetzeko hiru minutu besterik falta zirenean, Michik garaipenaren gola egin du eta hala, Eibarrek final erdiak jokatuko ditu beste urte batez.

ARGAZKIAK @SaniFemenino @SDEibar

Beste finalerdian, final-laurdenetako Mulier FCN 0-1 Alaves emaitzarekin, Alavesek aurre egin beharko dio Realari, Arrasaten.

Euskal Herriko futbol talderik onenak ari dira 2019ko IX. Euskal Herria Kopa honetan: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.

Lau multzo antolatu dira lehen kanporaketen leihaketarako.

1. MULTZOA
2. MULTZOA
3. MULTZOA
4. MULTZOA
FINALERDIETAN
Eibar
Aviron
Bizkerre
Mulier
Athletic
Oiartzun
Genets
S.Ignacio
Berriozar
Reala
Añorga
Alaves
~
~
~

 

Partida bakarreko elkarren arteko sailkapeak jokatuta, multzo bakoitzeko sailkatuen artean final-laurdenak jokatuko dira, eta hauetan sailktutakoek Reala eta Athleticen aurka jokatu beharko dituzte final-erdiak.

Lehen eta bigarren faseko partidak apirila eta maiatzean jokatuko dira. Final-erdiak, maiatzaren 26an, eta finala, abuztuan, Azpeitian, Lagun Onak taldeko Garmendipe zelaian.

IX. Euskal Herria Koparekin batera, Euskal Herria Kirolak sari bat zozketatuko du jokalarien artean, Parisen 2019an jokatuko den Munduko Emakumezko Futbolaren finalera joateko, bi pertsonentzako bidaia, hotela eta finalerako bi sarrerekin. 

→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

→ ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

→ ligasfutbolfemenino.com: IX. Euskal Herria Kopa

→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa

EMAITZAK 2019

IX. EUSKAL HERRIA KOPA

1. FASEATALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
[4. multzoa]
2019.04.26
Mulier
4 - 1Berriozarehkirola.eus
[1. multzoa]
2019.05.01
Oiartzun0 - 3Añorgaehkirola.eus
[1. mulzoa]
2019.05.07
Usurbil
Añorga0 - 0
Penaltietan
5 - 6
Eibarehkirola.eus
[2. multzoa]
2019.05.01
Angelu
Genets
1 - 4Aviron
ehkirola.eus
[2. multzoa]
2019.05.05
Amurrio
Alaves
10 - 0Avironehkirola.eus
[3. multzoa]
2019.05.05
Getxo
Bizkerre
2 - 2
Penaltietan
1 - 4
San Ignacioehkirola.eus
2. FASEA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2019.05.12
San Ignacio
San Ignacio0 - 1Eibarehkirola.eus
2019.05.12
Gares
Mulier0 - 1Alavesehkirola.eus
FINALERDIAK
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
Arrasate
2019.05.28
Reala1 - 0Alavesehkirola.eus
Galdakao
2019.05.29
Athletic Club1 -1
Penaltietan
4 - 3
Eibarehkirola.eus
FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
Azpeitia
2019.08.24
Reala-Athletic

Emakumezkoen Munduko Kopan

Fiona Remadna Aviron Bayonnais taldeko jokalariari tokatu zitzaion IX.EHKopako jokalarien artean zokatu genuen saria: gaur Lyonen izango Mundu Kopako Finalean

Share This