FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
REALA eta ALAVES aurrez aurre finalerdian
REAL SOCIEDAD- ALAVES. XI. EUSKAL HERRIA KOPAREN FINALERDIA, BEASAINEN
Sarrerak eta gonbidapenak ehkirola.eus-en
Datorren igandean, Abuztuak 22, eguerdiko 12etan jokatuko da norgehiagoka Loinaz futbol zelaian, eta dagoeneko sarrerak salgai eta doan (Beasain Klubeko bazkideentzat eta 14 urtetik beherakoentzat) daude ehkirola.eus webgunean. Halaber, egunean bertan eskuratu ahal izango dira , aforoa bete arte.
Zaletuekin jokatuko da partida baina COVID19 gaitzari aurre egiteko asmoz instituzioekin adosturiko neurri guztiak zorrotz beteta.
Reala eta Alavesen arteko partida honetako garailea, Getxon ordu berean jokatuko den Athletic-Eibar partidako irabazlearen aurka arituko da, abuztuaren 29an Zarautzen, Asti zelaian jokatuko den Euskal Herria Kopako final haundian.
Goi mailako kirol ekitaldi hau, doan izango da Beasain Klubeko bazkideentzat eta 14 urtetik beherakoentzat. Doan sartzeko aukera dutenek zein erosi behar dutenek, guzti-guztiek eskuratu behar dute sarrera, aforoa kontrolatze aldera. Aurrez ehkirola.eus-en bidez izango dituzte eskura, eta egunean bertan ere Loinaz zelaian bertan eskuratuko ahalko dira.
Ze suposatzen du finalerdi honek protagonista izango direnentzat? Kepa Lasa, Dafne Triviño eta Ane Etxezarretaren erantzunak
KEPA LASA (BEASAIN Kirol Elkarteko Presidentea)
Loinaz zelain jolatuko dute Realak eta Alavesek XI. Euskal Herria koparen finalerdia. Zer suposatzen du zuentzako finalerdi hau Beasainen jokatzeak?
Guretzako ohore handi bat da. Horrelako kirol maila duten taldeak Beasainen aritzeak asko pozten gaitu, emakumezkoen futbola hartzen ari den garrantziaren islada ere bada eta guk bide horri bultzadatxo ematea oso gustukoa dugu.
Ze giro espero duzu?
Giro ezin hobea. Egia da ez direla data onenak jendea zelaira hurbiltzeko, baina maila handiko ikuskizuna da eta gainera lehen aldia da aspaldian zaletuek emakumezkoen futbola Loinazen zuzenean ikusteko aukera izango dutela eta beraz jendea hurbiltzea eta kiroltasunez aritzea espero dut.
Zer erantsiko zenuke?
Eskerrak ematea nahi nuke. Bai Euskal Herria Kopa antolatzen dutenei, egiten duten ahaleginatik eta bereziki Beasainekin gogoratzeagatik, eta bai emakumezkoen futbola bultzatzen ari diren guztie. Bide horretan lagun izango gaituzte.
DAFNE TRIVIÑO (ALAVESeko Kirol Zuzendaria)
XI Euskal Herria Koparen finalerdia jokatuko duzue, Beasainen, abuztuaren 22an. Nola Iristen zarete finalerdi honetara?
Lasaitasunez, apurka apurka prestakuntzarekin aurrera goaz. Aldaketa handia da guretzako. Iaz Bigarren Mailan geunden eta orain berriz maila gorenenean. Egunero gauza berriak finkatzen ari gara.
Nolako partida espero duzue?
Gogorra, oso gogorra. Lehen mailako aurkaria izango dugu aurrean, benetan talde ona. Aukera paregabea izango da guretzako. Egokitzen jarraituko dugu eta ligan aurkituko dugun maila finalerdian ikusiko dugu. Aukera ona benetan.
Zer garrantzi du horrelako partida batek aurredenboraldian?
Garrantzi handia du, lehen mailako partida izango baita, eta ondorioz oso egokia gure prestakuntzarako. Horrez gain txapela irabazten badugu hobe.
ANE ETXEZARRETA (REALEKO jokalaria)
XI. Euskal Herria Koparen finalerdia Beasainen jokatuko da abuztuaren 22an, nola bizi duzu beasaindarra zaren heinetik?
Izugarrizko ilusioarekin. Beasainen hasi nintzen jokatzen eta orain Realaren kamisetarekin bueltatzeak kriston poza ematen dit.Inoiz jokatu duzu Euskal Herria Kopa hau?
Bai, behin baino gehiagotan jokatu dut. 7 urte daramatzat Realean eta jokatu izan dut bai. Oiartzunen bigarren Mailan egon nintzenean ere jokatu nuen. Urte dexentetan Athletic garaitu digu, baina azken bi urteotan Reala nagusitu da.
Nolako partida espero duzu?
Lehia gogorra eta estua izango da. Alavesek iaz talde polita zuen, eta lehen mailara igo denez gero, indartu egin da, fitxaketa onak egin ditu. Partida lehiatua izango da eta ikusteko polita.
Zer esango zenieke beasaindarrei?
Joan daitezela ikustera, Reala Beasainera doala eta anima dezatela. Gainera lehen aldia izango da, emakumezkoen futbolean zaletuak egon ahal izango direna.
ELKARRIZKETAK/MENDIA
Onditz Iturbe eta Gontzal Murgoitio azkarrenak, Arrasate-Udalatx mendi lasterketan
Gainera, aurretik Oihana Azkorbebeitiak eta Asier Larruzeak zuten errekorra ondu dute
Berako Mendi Maratoi Erdia lehiatu zen igandean
Oier Ariznabarreta eta Maria Ordoñez izan dira hamaseigarren edizioaren irabazleak
Ski Alp Candanchu klubak irabazi du Euskadiko Eski Txapelketa
2022ko Ipar Kopa txapelketan berriz, Ibai Hernani eta Unax Sologaiztoa Euskal Selekzioaren eskiatzaileak nagusitu ziren