FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

Athletic-Eibar finalerdiaren aurkezpena Getxon

2021/08/19

Ezkerretik eskumara, zutunik, Kike Zurutuza (EHKirola), Carlos Sergio (Bizkaiko Aldundia | Getxo Udala) eta Iñaki Gerediaga (CDGetxo);  makurtuta, Garazi Murua (Athletic Club) eta Jordi Torres (SDEibar).

XI. Euskal Herria Kopako ‘A Multzoko’ finalerdia

Athletic-Eibar aurkeztu da gaur Getxon.

Fadurako instalazioetan  egin da aurkezpena. Bertan jokatuko da finalerdia igandean. Kike Zurutuza Euskal Herria Kirolako ordezkariak azaldu ditu partidaren gorabeherak.

Abuztuaren 22an, igandearekin, eguerdiko 12:00etan hasiko da Fadura futbol zelaian.

Epaileak, Euskadiko Futbol Federazioak izendatuak izango dira.

Partidari dagokionez, sei aldaketa onartuko dira. Aldaketa horiek egin ahal izateko talde bakoitzak hiru joku geldiune eska ditzake. Berdinketa emango balitz ez da luzapenik izango: penatiak jaurtiko lirateke zuzenean.

Goi mailako kirol ekitaldi izango da. Mailarik goreneko futbol taldeak ditugu. Eta Kopako finalerdia izanik, lehia gogor eta estua izango dela aurreikusten da, holakoetan izan ohi den bezalakoa.

Partida honetako garailea, Beasainen ordu berean jokatuko den Real Sociedad-Alaves partidako irabazlearen aurka arituko da, abuztuaren 29an Asti zelaian, Zarautzen, jokatuko den finalean. Eta galtzen duenak Besaingo partidan galtzen duenaren aurka jokatuko du, Oñatin, abuztuaren 28an, hirugarren eta laugarren postuetarako.

Zaletuak egongo dira zelaian. Azken aldian publikoa sartzen hasita dago. Beti ere agintariek ezarritako muga eta baldintzetan.

Sarrerak dagoeneko salgai daude online ehkirola.eus webgune honetan. Bestela ere, patidaren egunean Fadurako takilan ere eskuratu ahal izango dira.

Sarreren prezioa: 8€ publikoarentzat. Baina doan izango da Getxo Futbol Klubeko bazkideentzat eta 14 urtetik beherakoentzat. Dena dea, zelaian sartu ahal izateko guztiek sarrerak eskuratu behar dituzte, sarrera ordaindu zein doan dituztenek alegia, aforoa kontrolatzen aldera.

Bizkerre FT Kopako B multzoan

Euskal Herria Kopak Getxoko ordezkaritza ere badu, Bizkerre Futbol Taldeak B multzoan parte hartzen baitu. Bizkerreko neskak zuzenean sailkatu dira finalerdietarako eta kanporaketa Oiartzunen aurka jokatuko dute, azken horren zelaian, igandean bertan, 12:00etan. Sailkatutako taldeak San Inazio eta Añorgaren arteko finalerdiko irabazlea izango du aurkari. EH Kopako B multzoko finalaren eguna eta ordua oraindik zehaztu gabe dago, baina ziurrenera abuztuaren 28-29ko asteburuan jokatuko da.

Kirol inklusiboa, berdintasuna eta erantzukizuna

Carlos Sergiok bi instituzio ordezkatu du gaurko aurkezpenean, Bizkaiko Aldundia eta Getxoko Udala.

Batetik, Bizkaiko Aldundiaren izenean, azpimarratu egin du Aldundiak urteetan ari dela kirol alorrean lanean kirola dignifikatzearen konpromisoarekin. Esan du, kirola guztientzat eta berdintasunean irizpidearekin bat, hasieratik babestu eta lagundu egin duela Euskal Herria Kopa eta ibilbide horretan jarraituko duela Euskal Herria Kirola Elkartearekin kolaboratzen, egiten duen lana oinarrizkotzat jotzen duelarik.

Bestetik, Getxoko Udalaren izenean esan du ohorea dela horrelako partida bat Getxon jokatzea. Errespontsabilitatea eskatu du, osasun baldintzak eta arauak errespetatzearen ardura azpimarratu du, horrelako ekimenak egin ahal izateko eta guztien onerako. Errespetoa eskatu du denontzat. Ildo horretan, gogoratu du Getxo udalerrian eskola kirola egin ezinean gelditu zela joan zen denboraldian baina,  esan du, kontzientziaz eta errespontsabilitateaz aurten bideratu ahal izango dela, eskola kirolaren garrantzia azpimarratuz bide batez.

Amaitzeko, zorte on opatu die talde biei.

Igandean, zelaian

Eibar eta Athleticeko ordezkariek eskerrak eman dizkie antolatzaileei. Ohoretzat dutela berriro Euskal Herria Kopa jokatu ahal izatea. Eta pozik eta gogotsu direla norgehiagokoaren aurrean. Sergi Torresek esan du hiru aste daramatela entrenatzen eta partida honetan dagoeneko ikusi egingo dela datorren denboraldiko Eibar taldea bere horretan. Garazi Muruak Eibar taldearen maila ekarri du gogora, lehia estua espero duela, baina irabaztera etorriko direla eta irabaziko dutela espero duela, sentsazio onak dituelat. Partidarako prest direla esan eta zelaian elkar ikusteko gogoarekin agurtu dira.

Sarrerak hementxe eros ditzakezu

Aforo mugatua izango da. Sarreraren prezioa: 8€Doan  dira Getxo futbol taldeko bazkideentzat eta 14 urtetik beherakoentzat. Dena dela, aforo kontuak direla eta, sarrera eskuratu beharko dute zelaian sartu ahal izateko.

 

Real Sociedad-Alaves, 12:00etan jokatuko da Loinaz futbol zelaian, Beasainen, abuztuaren 22n.

Real Sociedad-Alaves partidaren sarrerak eta eskuratzeko, hemen

 

• XI. Euskal Herria Kopa 2021 •

 

Abuztu honetan jokatuko da XI. Euskal Herria Kopa 2021 edizioa. Lehen partidak abuztuaren 14an jokatuko dira, eta azkena, finala, abuztuaren 29an, Zarautzen.

Bi multzo

Aurtengo edizioa bi multzotan jokatuko da. Bi multzo izango dira, bi lehiaketa paraleloen formatuan.

Halabeharrez jokatuko da horrela. Izan ere, Euskal Herria Kopan parte hartzen duten futbol talde guztiek ez dute maila bereko lehiaketetan jarduten. Eta 2021/2022 denboraldiko lehiaketak sasoi berean hasiko badira ere, joan zen denboraldia ez zuten denek batera amaitu. Hori dela eta, ezin izan da finalera iristeko egin ohi den kanporaketa sistema bakarra antolatu.

A multzoa

Lau talde arituko dira XI. Euskal Herria Kopa eskuratzeko lehian, denboraldi honetan Espainiako Lehen Mailako ligan (Liga Ellas) jokatuko duten Euskal Herriko lau taldeak hain zuzen: Real Sociedad (azken urteko txapelduna), Athletic, Eibar eta Alaves.

B multzoa

Talde honetan arituko dira Nafarroatik, Mutilvera (Mutilva); Arabatik, Aurrera de Vitoria (Gasteiz); Bizkaitik, San Ignacio (Bilbo) eta Bizkerre (Getxo); Gipuzkoatik, Añorga eta Oiartzun; eta Lapurditik, Angeluko Isatsak.

Publikoarekin jokatuko da

Iaz bezala, pandemiak baldintzatua jokatuko da XI. Euskal Herria Koparen 2021eko edizioa. Zaletuek zelaietara joateko aukera izango dute, agintariek zelai bakoitzean zelaiaren arabera ezartzen dituzten kopuruetan.

Egutegia

B MULTZOA

  • Abuztuak 14, larunbata, Mutiloabeiti (Nafarroa), 12:00 : MutilveraOiartzun.

  • Abuztuak 14, larunbata, Añorga (Gipuzkoa), 18:00 : AñorgaAngeluko Isatsak.

  • Abuztuak 14, larunbata, San Ignacio (Bilbo, Bizkaia), 18:00 : San IgnacioAurrera de Vitoria.

    [ Bizkerre, libre gelditu da lehen kanporaketan.]

  • Abuztuaren 21 eta 22an jokatuko dira bigarren kanporaketako partidak, oraindik erabakitzeke dauden dauden zelai eta orduetan.

A MULTZOA

FINALERDIAK

  • Abuztuak 22, igandea, Loinaz (Beasain, Gipuzkoa), 12:00 : Real SociedadAlaves.

  • Abuztuak 22, igandea, Fadura (Getxo, Bizkaia), 12:00 : AthleticEibar.

3/4 POSTUAK

  • Abuztuak 28, larunbata, Azkoagain (Oñati, Gipuzkoa), 18:00 .

FINALA

  • Abuztuak 29, igandea, Asti (Zarautz, Gipuzkoa), 16:00. ETB1ek zuzenean emango du.

 

Realak irabazi zuen iazko X.Euskal Herria Kopa 2020

DATA
TALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
[FINALERDIA]
2021.08.22
12:00 LOINAZ
Reala
3-4Alavesehkirola.eus
[FINALERDIA]
2021.08.22
12:00 FADURA
Athletic4-0Eibarehkirola.eus
[3/4 POSTUA]
2021.08.28 18:00 OÑATI
Reala2-1Eibarehkirola.eus
[FINALA]
2021.08.29
16:00 ZARAUTZ
Athletic2-1Alavesehkirola.eus
DATA
TALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
2021.08.14 12:00
MUTILBEITI
Mutilvera
1-5Oiartzunehkirola.eus
2021.08.14 18:00
AÑORGA
Añorga9-0Angeluko Isatsakehkirola.eus
2021.08.14 18:00
SAN IGNACIO
San IgnacioØGasteizko Aurreraehkirola.eus
2021.08.21 18:00
San Ignacio
San Ignacio0-2Añorgaehkirola.eus
2021.08.22 12:00
Oiartzun
Oiartzun0-2Bizkerreehkirola.eus
FINALA
2021.08.29 12:00 ARETXABALETA
Bizkerre0-1Añorgaehkirola.eus

 

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa

Share This