MENDI LASTERKETAK

Berako Mendi Maratoi Erdia lehiatu zen igandean

by | 2022/04/12

Argazkiak: manttale.com

Oier Ariznabarretak, ordu bete, 39 minutu eta 51 segundoko denborarekin, eta Maria Ordoñezek, 2 ordu, 3 minutu eta 54 segundorekin, Beran ospatutako hamaseigarren Mendi Maratoi Erdikoan garaipena erdietsi zuten pasa den igandean.

Emakumezkoen kategorian, Berako maratoi erdian debutatu duen Maria Ordoñezek irabazi zuen, Naiara Irigoien bigarren sailkatuari ia minutu bateko tartea, eta Oihana Kortazar hirugarrenari lau minutuko tartea ateraz.

Gizonezkoen lehian, Durangoko korrikalariak ez zuen arazorik izan zazpigarren aldiz jarraian nagusitzeko, Imanol Goñiren eta Joseba Larralderen aurretik, 21 kilometro eta 2.700 metroko desnibela zituen ibilbidean. Ariznabarreta lasterketaren lehen metrotik joan zen buruan, eta Larunen, ibilbideko punturik altuenean, lau minutuko tartea atera zion Goñiri. Hala ere, irabazleak ezin izan zuen 2014tik ordu bete, 37 minutu eta 30 segundokoa den bere errekorra hobetu.

Guztira 530 korrikalarik parte hartu zuten proban, horietatik 459 helmugaratuz. Publiko jendetsua egon zen lasterketa ikusten, tenperatura freskoekin hasi zen goiz eguzkitsu batean, haizetsu ibilbideko goiko eremuetan.

Joseba Larralde Nafarroako txapeldun

Nafarroako banakako txapelketari dagokionez, Joseba Larralde beratarra suertatu zen txapeldun, Xabi Zarranz eta Iñigo Maciasen aurretik. Emakumezkoetan, Maria Ordoñez bera izan zen txapeldun, Naiara Irigoien eta Ainara Alcuazen aurretik.

Gazte Trailean Beñat Albisu eta Oihana Arruti garaile

14 eta 17 urte bitartekoei zuzendutako Gazte Trailean, Beratik atera eta Beran bukatzen zen 10 kilometroko ibilbide berrian, Beintza-Labaiengo Beñat Albisu izan zen irabazlea, Markel Barrio eta Oihan Pikabearen aurretik. Emakumezkoen kategorian Oihana Arruti lesakarrak irabazi zuen. Taldekako sailkapenean berriz, Txurregi taldea gailendu zen, Hiru Herriren aurretik.

SAILKAPENAK

Emakumezkoak

  1. ORDONEZ MARINA María Txurregi 2:03:54
  2. IRIGOYEN INDAVE Naiara A4xkm 2:04:49
  3. KORTAZAR ARANZETA Oihana Salomon 2:07:53
  4. ALCUAZ RODRIGUEZ Ainara Hiru herri 2:09:57
  5. ARTAZCOZ Irene Hiru herri 2:13:22
  6. ELIZONDO ALZOLA Ainhoa 2:14:47
  7. COMBARIEU Maud Globetrailer 2:15:40
  8. ETXEBESTE LIZASO Larraitz Aldin elkartea 2:16:56
  9. ZUBILLAGA BLANCO Oihana Aldin elkartea 2:18:11
  10. LARRANAGA MATXAIN Irati Aldin elkartea 2:18:41

Gizonezkoak

  1. ARIZNABARRETA AGIRRE Oier Durango kirol kluba 1:39:51
  2. GONI ARANBURU Imanol Arrolape 1:43:40
  3. LARRALDE Joseba Agerra mendi taldea 1:44:22
  4. BEZERRA PAEZ Walther Graf sestao 1:45:07
  5. ZARRANZ OSINAGA Xabier Txurregi  1:46:31
  6. MACIAS CIPRIAIN Iñigo G.m. angiluerreka 1:46:46
  7. SAN MARTIN Damien Mendisport     1:48:15
  8. ERDOZAIN IBARRA Ibon Gure txokoa    1:48:44
  9. LUJANBIO APEZETXEA Hodei Aldin elkartea 1:49:46
  10. 10.ZIALTZETA MENDIZABAL Unai   Yoko trail  1:49:52

Berako Mendi Maratoi Erdia lasterketaren fitxa teknikoa

Bildutako desnibela: 2.714,60 metro

Desnibel positiboa: 1.308,30 metro

Desnibel negatiboa: 1.406,30 metro

Igoeraren gehienezko %: % 45,11

Jeitsieraren gehienezko %: % 31,17

Distantzia totala: 21 kilometro

Distantzia goruntz: 9,772 kilometro

Distantzia beheruntz: 10,96 kilometro

Gehienezko altuera 900,4 metro

Gutxieneko altuera: 31,90 metro

IRTEERA ORDUA: 09:30etan

IRTEERA LEKUA: Toki Ona Kiroldegi aurrean

HELMUGA LEKUA: Toki Ona Kiroldegi aurrean

Share This